Letizia Ortiz eta Rocasolano (Oviedo, 1972ko irailaren 15a) Espainiako erregina da. Filipe Borboikoa Espainiako tronuaren oinordekoa ezkondu baino lehen, telebista-aurkezle ospetsua izan zen.

Letizia Ortiz

(2022)

Consort of Spain (en) Itzuli

2014ko ekainaren 19a -
Sofía Greziakoa
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLetizia Ortiz Rocasolano
JaiotzaOviedo1972ko irailaren 15a (52 urte)
Herrialdea Espainia
BizilekuaOviedo
Rivas-Vaciamadrid
Madril
Zarzuela jauregia
Talde etnikoaMediterranean race (en) Itzuli
Lehen hizkuntzagaztelania
Familia
AitaJesús José Ortiz Álvarez
AmaPaloma Rocasolano Rodríguez
Ezkontidea(k)Alonso Guerrero Pérez (en) Itzuli  (1998ko abuztuaren 7a -  1999)
Felipe VI.a Espainiakoa  (2004ko maiatzaren 22a -
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
LeinuaEspainiako Borboi etxea
Spanish Royal Family (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaRamiro de Maeztu Institutua
(1987 - 1990)
Faculty of Information Sciences (Complutense University of Madrid) (en) Itzuli
(1990 - 1995) Q67146338 Itzuli : kazetaritza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, telebista aurkezlea, aristokrata eta gerra-berriemailea
Pisua58 kilogramo
Altuera1,68 metro
Enplegatzailea(k)Siglo 21 (Mexican newspaper) (en) Itzuli
Vocento
Prensa Ibérica (en) Itzuli
EFE agentzia  (1997ko maiatza -  1999ko urtarrila)
PRISA taldea  (1999ko urtarrila -  2000ko ekaina)
Radiotelevisión Española  (2000ko ekaina -  2003ko azaroa)
Jasotako sariak
KidetzaEspainiako Telebistako Zientzia eta Arteen Akademia
Asociación de la Prensa de Madrid
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
IMDB: nm1474562 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Ikasketak eta lana

aldatu

Txikitan Oviedoko La Gesta ikastetxean ikasi zuen. 15 urterekin familia osoa Madrilgo Rivas-Vaciamadridera joan zen eta han Ramiro de Maeztu institutuan bukatu zituen ikasketak. Kazetaritza ikasteko Madrilgo Complutense Unibertsitatean matrikulatu zen.

Unibertsitatean zegoenean ABC egunkarian eta EFE agentzian lagundu zuen; 1992an eta 1993an, bekadun lan egin zuen La Nueva España egunkarian. Segidan, master bat egin zuen eta bukatzean Mexikora joan zen doktoregoa egiteko, nahiz eta ez bukatu.

2000an, Madrilgo prentsa-elkarteko Larra saria jaso zuen 30 urte baino gutxiagoko kazetaririk onena izateagatik.

Letizia Ortiz CCN+ kanalean lan egiten hasi zen. Bi urtez, Marta Fernandez-ekin goizeko berriak eman zituen. 2001ean, TVEn sartu zen eta Informe Semanal-en eta goizeko albistegiaren erredakzio-taldean lan egin zuen. Asturiasko printzearekin ezkon-hitza eman baino lehen, TVEko eguerdiko albistegia aurkezten zuen eta berri garrantzitsuak eman zituen: irailaren 11ko atentatuak eta Prestige-aren hondoratzea besteak beste.

Lehen ezkontza (1998-1999)

aldatu

1998an lehen aldiz ezkondu zen, Alonso Guerrero Literatura irakaslearekin. Ezkontza zibila Cácereseko Almendralejo-n izan zen. Ezkondu eta urte batera dibortziatu ziren. Gaur egun, Alonso Guerrero-k irakasle segitzen du.

Bigarren ezkontza (2004- )

aldatu

Bigarren aldiz, Filipe Borboikoa printzearekin ezkondu zen, 2004an, Madrilgo La Almudena katedralean. Ezkondu eta gero Asturiasko printzesa bihurtu zen eta gaur egun Espainiako erregina izateko prestatzen ari da, agenda propioa dauka. Bi alaba dituzte, Leonor (Madril, 2005) eta Sofia (Madril, 2007) infantak.

2014an senarra Espainiako errege bilakatu eta Letizia erregina ezkontide bilakatu zen.[1]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu