Mattin Treku
Mattin Treku Inharga (Ahetze, Lapurdi, 1916ko azaroaren 11 – Baiona, Lapurdi, 1981eko uztailaren 22a) euskal idazle eta bertsolaria izan zen.
Mattin Treku | |
---|---|
Mattin bertsolaria 1960ko apirilaren 3an Sarako pilotalekuan kantatzen; haren eskuinean, Jose Joakin Mitxelena; haren ezkerrean, Xalbador | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Martin Trecu |
Jaiotza | Ahetze, 1916ko azaroaren 12a |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Heriotza | Baiona, 1981eko uztailaren 22a (64 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Mari Treku |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara frantsesa gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | nekazaria, bertsolaria eta idazlea |
Izengoitia(k) | Mattin |
Biografia
aldatuHarrieta laborari etxean sortu zen Mayi Jeanne eta Pantxoaren semea. Bi arreba izan zituen, Mari Terexa eta Mari Luixa.[1]
1947ko uztailaren 9an Mari Olandegirekin ezkondu zen, harrezkero Mari Treku gisa ezauna; emazteak ere bertsotan egiten zuen etxean. Seme bakarra izan zuten, Jan Piarre. Lanbidez laboraria zen.
1933an hamazazpi urte zituela kantatu zuen lehen aldiz plaza agerikoan, Saran, Panpale bertsolariarekin batera. 1948an Urruñan eta 1952an Saran egindako bertsolari sariketan txapeldun gertatu zen. Ondoren, Xalbadorrekin osatu zuen bertsolaritzaren historian izan den bikote historikorik sonatuenetakoa. Mattinen bertsokera umoretsua zen, zirtolaria eta piperduna, entzuleak barrez aise jartzen zituena.
Mari Treku emazteak kontatu zuen Mattinek ur-azti lanak ere egiten zituela, hurritza erabiliz. Etxe askotan arrakastaz aurkitu izan zuela ura idatzi zuen.[2]
Lanak
aldatuBat-batekoan eta bertso jarriekin jardun zuen. Haren bertso asko bi liburutan bildu ziren:
- Ahal dena (1971, Auspoa)
- Etxe xokotik kantari (1981, Auspoa)
Berari buruz
aldatu- Mari Treku emazteak 1982an senarraren bizitzari buruzko oroitzapen liburu bat argitaratu zuen, Mattin, nere gizona.[2]
- Mattin irriaren giltza, Bertsularien Lagunak elkartea, 1991.
Txapelketa eta sariak
aldatu- Hernandorena Sarietan urte hauetan izan zen saritua: 1946tik 1954ra urtero, 1958an eta 1960an.
- Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian lau aldiz parte hartu zuen: 1960an (5. geratu zen), 1962an (7.), 1965ean (5.) eta 1967an (8.).
- Bertso jarrietan, 1974ko Xenpelar Sarian bigarren geratu zen, Auzoko baserri xaharrari bertsoarekin.
Omenaldiak
aldatuHaren omenezko hainbat ekitaldi antolatu ziren:
- Donostian 1972ko urtarrilaren 16an.
- Ahetzen 1978ko apirilaren 30ean.
- Aiherran 1980ko apirilaren 6an.
- Oiartzunen 1981eko ekainaren 7an.
- Ahetzen 1991ko irailaren 22an, oroitarria jarri zen eguna.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Villanueva Etxague, Bidatz. (2016-10-11). «Irria lege zeukan Ahetzeko bertsolaria» Berria.
- ↑ a b Treku, Mari. (1982). Mattin, nere gizona. Auspoa.
Ikus, gainera
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mattin Treku |