Jose Ramon Zabala Urra
Jose Ramon Zabala Urra (Artatza, Nafarroa Garaia, 1948 – Iruñea, Nafarroa Garaia, 2005eko martxoaren 17a) soziologoa, UGTko sindikalista eta PSNko militantea izan zen.
Jose Ramon Zabala Urra | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Artatza, 1948 |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | 2005eko martxoaren 17a (56/57 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | UNED |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria eta irakaslea |
Kidetza | Unión General de Trabajadores |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Nafarroako Alderdi Sozialista |
- Artikulu hau sindikalistari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Jose Ramon Zabala».
Biografia
aldatuJose Ramon Zabala Urra PSNko kide historiko bat zen. Artatzan jaiotako, irakasle izateko ikasi zuen. Urte batzuk geroago UNEDen Zientzia Politikoak ikasi zituen. 1978an UGTko lehenengo zuzendaritza batzordean hartu zuen parte. 1982an Iruñeko Udalean zinegotzi izendapena jaso zuen. 1983-1987 urtetan foru-parlamentarioa izan zen. 1987an udaletxera itzuli zen. Urte berean Julian Balduzen ordez Espainiako Senatura joan zen. Baita PSNko antolaketaren idazkaria izan zen. 1995an UGTra itzuli zen, Heziketako arduradun. Juan Jose Lizarberekin kritikoa izan zen. 2004 Carlos Chiviteren hautagaitzaren alde jarri zen, José Luis Rodríguez Zapateroren alde. Chivite idazkari orokorraren izendapena jaso zuenean bera Nafarroako batzordeko kidea izan zen. Kontxi Ugalderekin ezkonduta, alaba bat zuen. Bat-bateko bihotzeko baten ondorioz hil zen. Diario de Navarra egunkarian idazten zuen.[1]
Bibliografia
aldatu- J.R. Zabala: Navarra 1980-2005. Artikuluen bilduma. Iruñea: 2007.
Erreferentziak
aldatuKanpo loturak
aldatu- (Gaztelaniaz) El Paíseko artikulua.
- (Gaztelaniaz) Heriotzaren berria Diario de Noticias egunkarian.
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |