Itxaro Borda
Itxaro Borda Xarriton (Oragarre, 1959ko martxoaren 29a - ) euskal idazlea da; lanbidez postaria da Baionako Santizpirituko bulegoan eta luzaz Maulen eta Ivry-sur-Seinen (Marne Harana) ere egon da.
Itxaro Borda | |
---|---|
![]() | |
Ahotsa | |
Bizitza | |
Jaiotza | Baiona eta Oragarre, 1959ko martxoaren 29a (61 urte) |
Herrialdea |
![]() |
Lehen hizkuntza | euskara |
Hezkuntza | |
Heziketa | Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatea |
Hizkuntzak |
euskara frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta postaria |
Lan nabarmenak | Jalgi hadi plazara |
Jasotako sariak |
ikusi
|
Literaturaren Zubitegiko fitxa | 22 |
BiografiaAldatu
Haurtzaroa Nafarroa Behereko Oragarren igaro zuen hangoa baitu familia. Donapaleuko Jean Errekarte lizeoan nekazaritzako batxilergoa atera eta Historian lizentziatu zen Paueko Unibertsitatean. Mauleko ikastolako gurasoen elkarteko eta Seaskako presidentea ere izan zen 1990eko hamarkadan. Gaur egun Baionan bizi da.[1]
Literaturaren alorrean 1982an, Maiatz literatur aldizkariaren sortzaileetakoa izan zen, Luzien Etxezaharretarekin batera. Lehen liburua 1984an argitaratu zuen ("Bizitza nola badoan") Maiatz argitaletxean. Euskal abeslarientzat kantak izkiriatzen ditu eta artikuluak euskarazko prentsarako. Urtetan Berriako kolaboratzailea izan da.
Ibilbide literarioaAldatu
Idazle oparoenetariko bat da: poesia, narrazioa, eleberria, saiakera, kronika, antzerkia... genero ia guztietan aritu da. Aldizkako argitalpenetan ere parte hartu du egunkari eta aldizkarietan artikuluak, narrazioak, poemak eta kantuak argitaratzen.[2]
ItzulpengintzaAldatu
Itzulpena idazle baten formakuntzan beharrezkoa da.[3] Itzulpena oso presente egon da beti Bordaren idazketan. Eta lan oparoa egin du itzulpengintzan.[4] Itxaro Bordak euskaratutako lanak ugari dira, gutxi liburu formatuan eta oparotasunez aldizkari literarioetan, bereziki Maiatz aldizkarian. Jatorri ezberdinetako egile asko euskal publikoari ezaguraztera eman du: txinatarrak,errusiarrak, senegaldarrak, palestinarrak, armeniarrak...[5]
LiburuakAldatu
- Bertold Brech. Kaukasiar kreazko borobila, antzezlana. Bilbo: Artezblai, 2006.[6]
- María Mercé Marçal (Poesia kaiera). Zarautz: Susa, 2014.[7]
Kultura eraginaAldatu
- 2017 Zinemaldia, Euskal Zinemaren Irizar Sariaren epaimahaiaren presidentea , 2017ko irailaren 22tik abenduaren 30ra, Donostia
Euskal Zinemaren Irizar Sariaren epaimahaiaren kidea,beste bi kidekin batera: Miren Arzalluz eta Joserra Senperena.[8]
Sariaren irabazlea Handia, Aitor Arregiren eta Jon Garañoren filma izan zen.[9]
IdazlanakAldatu
NarrazioakAldatu
EleberriakAldatu
- Basilika 1984, Susa
- Udaran betaurreko beltzekin 1987, Txertoa
- Bakean ützi arte 1994, Susa
- Amorezko pena baño 1996, Susa
- Bizi nizano munduan 1996, Susa
- % 100 basque 2001, Susa; 2002ko Euskadi saria.
- Zeruetako erresuma 2005, Susa
- Jalgi hadi plazara (2006), Susa
- Ezer gabe hobe (2010), Susa.
- Boga boga (2012), Susa.
- Susmaezinak (2019)[10], Txalaparta
- Kripton 85 (2019) Maiatz
OlerkiakAldatu
LiburuakAldatu
- "Bizitza nola badoan" 1984, Maiatz
- "Krokodil bat daukat bihotzaren ordez" 1986, Susa
- "Just Love" 1988, Maiatz
- "Bestaldean" 1991, Susa
- "Orain" 1998, Susa
- "XX. mendeko poesia kaierak - Itxaro Borda" 2000, Susa[11]
- "Hautsak errautsa bezain" 2002, Maiatz, elebiduna
- "Noiztenka" (2007), Maiatz
- "Ogella Line" (2009) La malle d'aurore, Aturbe
- La porta oberta en el cel, i aixo[12]
- Kalahari of love, Itxaro Borda — Maiatz 12 (1986-abendua)
- Abaro (Balea Zuria, 2020)[13]
AldizkarietanAldatu
- Hordago (Sergei Essenine-ri)[14] — Maiatz 1 (1982-otsaila)
- Geofisiko I[15] — Maiatz 2 (1982-abuztua)
- Lights time[16] — Maiatz 2 (1982-abuztua)
- Oraino mila solas inutil[17] — Maiatz 5 (1984-apirila).
- Orioko elizan[18] — Maiatz 9 (1985-maiatza).
- In God we trust[19] — Maiatz 9 (1985-maiatza).
- This is the end, maitea![20] — Maiatz 9 (1985-maiatza).
- Dean Moriartyren orroimenez[21] — Maiatz 10 (1985-abendua).
- Eh[22] — Maiatz 10 (1985-abendua).
- Mahiz[23] — Maiatz 10 (1985-abendua).
- Iparragirreri[24] — Maiatz 10 (1985-abendua).
- Kanbalismoa[25] — Maiatz 10 (1985-abendua).
- La citta cremata[26] — Maiatz 10 (1985-abendua).
- Jaun goikoaren..., Itxaro Borda — Maiatz 11 (1986-maiatza).
- Begira..., Itxaro Borda — Maiatz 11 (1986-maiatza).
- Ilargi beteko gauean..., Itxaro Borda — Maiatz 11 (1986-maiatza).
- Exilium tremens..., Itxaro Borda — Maiatz 11 (1986-maiatza).
AntologietanAldatu
- 2019an Lurra eta dardara. Zortzi ahots emakumezko antologia poetikoan.[27]
MusikaAldatu
- Hertzainak[28]
- 1990- Amets Prefabrikatuak
1- Bi minutuero (Borda-Zabala)
- 1992- Denboraren Orratzak
1. - Irauten (Itxaro Borda-Josu Zabala)[29]
3. - Larru beltzak (Itxaro Borda-Josu Zabala)
SaioakAldatu
- "Emakumeak idazle" 1984, Txertoa
- "Hiruko" 2003, Alberdania
SariakAldatu
- 2002an Euskadi Saria jaso zuen, "%100 basque" nobelarekin.
- 2010eko irailean Galiziako PEN Clubak Rosalía de Castro poesia saria[30]
ErreferentziakAldatu
- ↑ Urkiza, Ana. (2006). Zortzi unibertso zortzi idazle: elkarrizketak. Alberdania ISBN 84-96643-37-9..
- ↑ Jaka, Aiora. (2015). 'Itxaro Borda: bortxaz itzultzaile”Ibon Sarasola, gorazarre : homenatge, homenaje. [Bilbo] : Universidad del País Vasco, Servicio Editorial = Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua, 2015. , 385-486 or..
- ↑ Jaka, Aiora. (2015). 'Itxaro Borda: bortxaz itzultzaile”Ibon Sarasola, gorazarre : homenatge, homenaje. [Bilbo] : Universidad del País Vasco, Servicio Editorial = Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua, 2015. , 387-389 or..
- ↑ Jaka, Aiora. (2015). 'Itxaro Borda: bortxaz itzultzaile”Ibon Sarasola, gorazarre : homenatge, homenaje. [Bilbo] : Universidad del País Vasco, Servicio Editorial = Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua, 2015. , 398-402 or..
- ↑ Jaka, Aiora. (2015). 'Itxaro Borda: bortxaz itzultzaile”Ibon Sarasola, gorazarre : homenatge, homenaje. [Bilbo] : Universidad del País Vasco, Servicio Editorial = Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua, 2015. , 390 or..
- ↑ (Gaztelaniaz) Artezblai. Kaukasiar kreazko borobila | Zubiak. Noiz kontsultatua: 2017-12-01.
- ↑ Susa literatura - Poesia kaiera. Noiz kontsultatua: 2017-12-01.
- ↑ «Zinemaldia: Irizar Saria Epaimahaia» https://www.sansebastianfestival.com.
- ↑ «Zinemaldia: Sariak» https://www.sansebastianfestival.com.
- ↑ Lizarralde, Mikel. «Errealitateari so dagoen fikzioa» Berria Noiz kontsultatua: 2019-10-09.
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ Sarasola, Ainhoa. «Eztizko eta ikatzezko» Berria Noiz kontsultatua: 2020-12-14.
- ↑ «Hordago (Sergei Essenine-ri)» http://andima.armiarma.eus/maia/aurki.htm.
- ↑ «Geofisiko I» http://andima.armiarma.eus/maia/maia0217.htm.
- ↑ «Lights time» http://andima.armiarma.eus/maia/aurki.htm.
- ↑ «Oraino mila solas inutil» http://andima.armiarma.eus/maia/aurki.htm.
- ↑ «Orioko elizan» http://andima.armiarma.eus/maia/aurki.htm.
- ↑ «In God we trust» http://andima.armiarma.eus/maia/aurki.htm.
- ↑ «This is the end, maitea!» http://andima.armiarma.eus/maia/aurki.htm.
- ↑ «Dean Moriartyren orroimenez» http://andima.armiarma.eus/maia/aurki.htm.
- ↑ «Eh» http://andima.armiarma.eus/maia/aurki.htm.
- ↑ «Mahiz» http://andima.armiarma.eus/maia/aurki.htm.
- ↑ «Iparragirreri» http://andima.armiarma.eus/maia/aurki.htm.
- ↑ «Kanibalismoa» http://andima.armiarma.eus/maia/aurki.htm.
- ↑ «La citta cremata» http://andima.armiarma.eus/maia/aurki.htm.
- ↑ Lizarralde, Mikel. «Zortzi begirada poetiko» Berria Noiz kontsultatua: 2020-01-02.
- ↑ «Hertzainak» https://historiasderock.es.tl.
- ↑ «Idazlea galdu da ahaire baten lanbropean. Gotxon Barandiaran Arteaga.— Hegats: literatur aldizkaria, ISSN 1130-2445, Nº. 51, 2013, orr.90-91» https://dialnet.unirioja.es.
- ↑ «O Pen Clube entregou os seus premios ás literaturas ibéricas» lavozdegalicia.
BibliografiaAldatu
- Atutxa Ordeñana, Ibai: Itxaro Borda bestaldetik: mugako identitate baten sorrera. - Egan, 2008-3/4, 5-19
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo loturakAldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Itxaro Borda |
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Itxaro Borda |