Ireki menu nagusia

Euskalduna Jauregia Bilboko musika gune handiena da gaur egun, bai eta kongresu edo biltzarren bilgunea ere.

Euskalduna jauregia
Bilbao - Euskalduna 1.JPG
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Bizkaia
Herria Bilbo
Koordenatuak 43° 16′ 01″ N, 2° 56′ 41″ W / 43.26694444°N,2.94472222°W / 43.26694444; -2.94472222Koordenatuak: 43° 16′ 01″ N, 2° 56′ 41″ W / 43.26694444°N,2.94472222°W / 43.26694444; -2.94472222
Historia eta erabilera
Eraikuntza1994 - 1999
Inaugurazioa 1999-02-19
Arkitektura
Arkitektoa Federico Soriano Itzuli
Webgune ofiziala
Artikulu hau jauregiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Euskalduna».

Bilbao Orkestra Sinfonikoak egoitza bertan dauka.

Eduki-taula

EraikinaAldatu

Musika motari dagokionez, batik bat opera, musika klasikoa, zarzuela eta musika modernoa eta etnikoa eskaintzen dute bertan. Horretaz gain, antzerkia eta dantza emanaldiak ere ikusgai daude urte osoan zehar. Guztira bost areto, tamainan ezberdinak, ditu biltzar jauregiak, handienak 2200 pertsona har ditzake gehienez eta txikienak 200 pertsona.

Abandoibarra izeneko eremuan kokatuta dago, Abandoko barrutian. Euskalduna zubiaren hasieran dago, eta Bilboko itsasadarrak Deustutik banatzen du. Jesusen Bihotzaren plaza eta Casilda Iturrizar parkea haren inguruan daude.

53.000 m2 dauka, zazpi solairutan banatuta. Hainbat areto ditu, baina nagusia Auditorioa da, 1.770 m2 daukana eta 2.000 ikusle baino gehiagorentzako lekua. 1998an eraiki zuten, Dolores Palacios eta Federico Soriano arkitektoek diseinatuta.

Euskalduna ontziola zegoen lur-sailean eraiki zuten eta hortik hartu zuen izena. Horrez gain, eraikinaren diseinuak itsasontzi baten itxura gogorarazten du, auditorio nagusirako sarbideetan ageri da hori. 2003. urtean Munduko Biltzar Jauregi onenaren APEX Saria jaso zuen.

Kultura ekitaldiakAldatu

2014ko Gabonetan antolatutako ekitaldiek 45.825 ikusle izan zituzten eta 853.438 euroko irabaziak lortu ziren[1].

Urtero abenduaren lehen erdialdean Bilbao Mendi Film Festival mendi zinemaldiaren kokalekua da.

Argazki galeriaAldatu

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Euskalduna jauregia  
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo