Maurits Coppieters

politikari belgikarra

Maurits Coppieters (Sint-Niklaas, 1920-Deinze, 2005) politikari flandriarra izan zen, Belgikako zein Europako Parlamentuetako kide izandakoa. Era berean, Volksunie alderdi abertzale flandriarraren politikari nabarmenduenetariko bat izan zen, eta Vlaamse Volksbeweging (VVB) herri-mugimenduaren sortzailetako bat ere.

Maurits Coppieters


Europarlamentaria

1979ko uztailaren 17a - 1981eko otsailaren 11 - Jaak Vandemeulebroucke
Barrutia: Dutch-speaking electoral college (en) Itzuli
Hautetsia: 1979ko Europako Parlamenturako hauteskundea
Speaker of the Flemish Parliament (en) Itzuli

1977ko ekainaren 14a - 1979ko apirilaren 24a
Jan Bascour - Rik Boel (en) Itzuli
Belgikako senataria


Belgikako Ordezkarien Ganberako kidea


member of the Flemish Parliament (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaSint-Niklaas1920ko maiatzaren 14a
Herrialdea Flandria
HeriotzaDeinze2005eko azaroaren 11 (85 urte)
Hezkuntza
HeziketaGanteko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Lantokia(k)Estrasburgo eta Brusela
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Volksunie

Historia eta Zuzenbidea ikasi zituen Ganteko unibertsitatean, eta II. Mundu Gerra amaitutakoan Flandriako eskubide nazionalen aldeko borrokan murgildu zen. Vlaamse Volksbeweging mugimenduaren lehendakaria izan zen 1957tik 1963ra arte.

Bere ibilbide politiko luzean Coppieters saiatu zen Flandriako abertzaletasunari ildo progresista bat ematen, eta Europako estaturik gabeko Herri guztien eskubide nazionalen defendatzaile sutsua bihurtu zen. Horrek 1981ean eraman zuen, beste europarlamentari abertzaleekin batera, Europako Aliantza Askea taldea sortzera.

Bere omenez Maurits Coppieters Fundazioa sortu zen 2007an, Europako aniztasun linguistiko eta kulturalaren eta Herri eta pertsonen eskubide indibidual zein kolektiboen alde lan egiten duena.