Ireki menu nagusia

John Robert Fowles (Leigh-on-Sea, Essex, 1926 - Lyme Regis, Dorset, 2005) britainiar idazlea izan zen.

John Fowles
Bizitza
Jaiotza Leigh-on-Sea Itzuli1926ko martxoaren  31
Herrialdea  Erresuma Batua
Talde etnikoa Ingelesa
Lehen hizkuntza ingelesa
Heriotza Lyme Regis Itzuli2005eko azaroaren  5a (79 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Hezkuntza
Heziketa Bedford School Itzuli
New College Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak idazlea, eleberrigilea, irakaslea eta gidoilaria
Lan nabarmenak The Collector Itzuli
The Magus Itzuli
The French Lieutenant's Woman Itzuli
Influentziak Jean-Paul Sartre
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa ateismoa
IMDb nm0288826
www.fowlesbooks.com/

Frantses hizkuntzako ikasketak egin zituen Edinburgoko eta Oxfordeko unibertsitateetan. Bigarren Mundu Gerran Britainia Handiaren itsas armadan parte hartu ondoren, irakasle aritu zen Frantzia, Grezia eta Ingalaterrako eskoletan. 1963an argitaratu zuen bere lehenengo eleberria, Bildumaria, neska eder bat bahitzen duen bulegari bati buruzkoa. Haren beste eleberri gehienak bezala, berehalako arrakasta izan zuen eta oso harrera ona irakurleen artean. Ondoren, Magoa (1965) -Greziako uharte batean, engainu misteriotsuen biktima den ingeles irakasle gazte bati buruzkoa- eta Lotinant frantsesaren emaztea (1969) -XIX. mendean kokatutako amodiozko istorioa, egitura narratibo zatikatukoa- idatzi zituen. Kontakizun horietako batzuk zinemara eraman dira. Fowles kontakizun-narratzaile trebea da, eta arreta berezia jartzen du banakoen psikologiaren eta konbentzio sozialen artean sortzen diren gatazketan. Haren obra guztietan azaltzen den gai bat aukeramena da, eta batzuetan irakurlea bera nahastea bilatzen du: Lotinant frantsesaren emaztea eleberrian, adibidez, bi bukaera posible planteatzen ditu. Eleberri horiez gainera, aipagarria du Bolizko dorrea ipuin bilduma, ironikoa, preziosista, kritikak aho batez goretsia.

BibliografiaAldatu

  • (1963) Bildumaria (The Collector)
  • (1964) Aristos (The Aristos)
  • (1965) Magoa (The Magus)
  • (1969) Lotinant frantsesaren emaztea (The French Lieutenant's Woman)
  • (1974) Bolizko dorrea (The Ebony Tower)
  • (1977) Daniel Martin (Daniel Martin)
  • (1979) Zuhaitza (The Tree)
  • (1982) Mantissa (Mantissa)
  • (1985) A Maggot
  • (1990) Lyme Regis Camera (Lyme Regis Camera)
  • (1998) Wormholes - Essays and Occasional Writings
  • (2003) The Journals - Volume 1

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu