Louisiana[1] (frantsesez eta koofizialki Louisiane) Ameriketako Estatu Batuetako estatu bat da. Estatu Batuetako mendebaldean dago kokatua. Hiriburua Baton Rouge da, baina hiri garrantzitsuena New Orleans da.

Louisiana
 Ameriketako Estatu Batuak
Ereserkia
Give Me Louisiana (en) Itzuli
You Are My Sunshine
Louisiana My Home Sweet Home (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
ISO 3166-2US-LA
HiriburuaBaton Rouge
Louisianako GobernadoreaJohn Bel Edwards (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak31°N 92°W / 31°N 92°W / 31; -92
Azalera135.382 km²
MugakideakTexas, Arkansas eta Mississippi
Punturik altuenaDriskill Mountain (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria4.657.757 (2020ko apirilaren 1a)
−12.967 (2015)
Dentsitatea34,4 bizt/km²
Etxebizitzak1.751.956
Hizkuntza ofizialabaliorik ez
Ordu eremuaErdialdeko Ordu Estandarra, America/Chicago (en) Itzuli, UTC−06:00 eta UTC−05:00
louisiana.gov

Mugakideak hauek dira: ekialdean, Mississippi; iparraldean, Arkansas; mendebaldean, Texas; eta hegoaldean, Mexikoko golkoa. Louisianan, de facto, hizkuntza ofizialak ingelesa eta frantsesa dira; haietaz gainera, Louisianako kreolera ere hitz egiten da.

Geografia aldatu

Bi eskualde nagusi bereiz daitezke: batetik, itsaspeko jalkinez osaturiko behe-lautadak iparraldean (Red eta Ouachita ibaien artean) eta mendebaldean; eta, bestetik, Mississippi ibaiaren delta eta inguruak. Deltaren iparraldean, New Orleans hiritik iparraldera, Ponchartrain aintzira dago.

Klima subtropikala da, eta neguaren eta udaren arteko tenperaturen gorabeherak txikiak dira (17 °C neguan eta 21 °C udan). Euri asko egiten du, urteko 1.450 mm batez beste.

 
New Orleansen ikuspegia.

Demografia aldatu

Ameriketako Estatu Batuetako hegoaldeko estatuek baino arraza-aniztasun handiagoa du. Frantsesa erabiltzen da oraindik hego-mendebaldeko parish (konderriak Estatu Batuetako beste estatuetan) askotan. Denbora luzez europarren, hegoamerikarren eta, berriki, asiarren helmuga izan da Louisianako estatua. Biztanleen % 32 beltzak dira, eta estatuko biztanleriaren % 70 hirietan bizi da.

Ekonomia aldatu

 
Louisianako hezeguneen airetiko argazkia.
 
Louisianako mapa.

Oso oparoa da tropiko aldeko nekazaritza: arroza (Estatu Batuetako lehen ekoizlea), kotoia, azukre-kanabera (Floridako estatuarekin batera Estatu Batuetan ekoizten duen beste estatua), artoa, patata, lekadunak eta frutak. Irabazpide handia da arrantza ere.

Estatu Batuetako zorupeko aberastasunen % 10 ustiatzen da Louisianako estatuan: petrolioa (3. ekoizlea, Texas eta Kaliforniako estatuen ondotik), gas naturala (3. ekoizlea), sufrea eta gatz minerala. Industria petrolioan eta nekazaritzako produktuetan oinarritzen da (industria kimikoa, petrolio-findegiak, kautxua, janari-industria, larrugintza). Jarduera handikoak dira, bestalde, New Orleans eta Baton Rougeko portuak.

Turismoak gero eta eragin handiagoa du Louisianako ekonomian.

Historia aldatu

 
AEBen hedakuntza eta esklabotzaren estatusa

Louisianako lurraldea Hernando de Soto espainiar konkistatzaileak esploratu zuen lehenik. Robert Cavelier frantsesa 1682. urtean Mississippi ibaian behera zihoala iritsi zen eskualdera, eta Frantziarentzat konkistatu zuen. Pierre Le Moyne d'Iberville itsasgizon eta gobernadore frantsesak 1718an New Orleanseko hiria eta portua sortu zuen.

Louisiana 1731n frantses kolonia bihurtu zenean, 8.000 lagun baizik ez ziren bizi bertan, esklabo beltzak barne. 1760tik aurrera gora egin zuen nabarmenki, estatuko biztanle-kopuruak frantses mintzairako etorkinei esker. 1762tik 1800 arte, espainiarren mende egon zen, eta urte horretan itzuli zen frantsesen mendera. 1804an, New Orleanseko barrutia edo lurraldea eratu zen.

1812an, AEBek Napoleonen Frantziari erosi zioten Louisiana lurralde zabala, eta lurralde hori Missouri lurraldea bilakatu zen, Louisiana estatu berritik bereizteko (Mississippi ibai beherean), Estatu Batuetako 18. estatu bihurtua. XIX. mendearen hasieran, ekonomia-garapen izugarria izan zuen Louisianako estatuak, esklaboen merkataritzaren eta kotoiaren eta azukre-kanaberaren ekoizpenari esker. Esklabotasunaren aldeko estatua zen, eta 1861ean iparraldeko estatuetatik banatu eta, hegoaldeko beste estatuekin batera, Ameriketako Estatu Konfederatuak osatu zituen, baina New Orleans hiria iparraldekoek hartu zuten 1862an eta Vickburg urtebete geroago. 1868an, gerrak eragindako gorabeherak baretuta, berriz ere Estatu Batuetako estatu izani zen. Hala eta guztiz ere, esklabotasunaren aldeko jarrerak urte luzeetan iraun du biztanle zurien artean, eta istilu latzak izan dira zurien eta beltzen komunitateen artean, zuriek beltzekiko erakusten duten arrazakeria dela eta.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu