Galesko errugbi selekzioa

Galesko errugbi selekzioa (galesez: Tîm rygbi'r undeb cenedlaethol Cymru) Galesen ordezkaria da errugbi partida ofizialetan. Haren gobernu erakundea, Welsh Rugby Union-a, 1881ean sortu zen, eta urte hartan bertan jokatu zuen Galesko selekzioak bere lehenbiziko partida, Ingalaterraren kontra. Etxeko neurketak Cardiffeko Millennium Stadiumen jokatzen ditu.

Galesko errugbi selekzioa
IzengoitiaHerensugearen XV-a
ElkarteaWelsh Rugby Union
EstadioaMillennium Stadium, Cardiff (73.500)
HautatzaileaZeelanda Berria Wayne Pivac
KapitainaDan Biggar
Partida gehienAlun Wyn Jones (153)
Puntu gehienNeil Jenkins (1.049)
Entsegu gehienShane Williams (58)
taldearen koloreak taldearen koloreak taldearen koloreak
taldearen koloreak
taldearen koloreak
Lehenbizikoa
taldearen koloreak taldearen koloreak taldearen koloreak
taldearen koloreak
taldearen koloreak
Bigarrena
Lehenbiziko partida
Ingalaterra Ingalaterra 30-0 Gales Gales
1881ko otsailak 19
Garaipenik handiena
Gales Gales 98-0 Japonia Japonia
2004 azaroak 16
Porrotik handiena
Hegoafrika Hegoafrika 96-13 Gales Gales
1998ko ekainak 27
Munduko Errugbi Kopa
Parte hartzeak9 (aurrenekoa 1987an)
Posturik onena3.a (1987)
Sei Nazioen Txapelketa
Parte hartzeak128
Posturik onena39 garaipen (12 Slam Nagusi)

Historia Aldatu

Sorrera Aldatu

1850an Galesen errugbia lehenbizikoz jokatu zen, hain zuzen ere, Lampeter udalerriko St David ikastetxeko zuzendari ordea izendatu zuten Rowland Williams erreberendoaren eskutik kirol hau herrialde honetara heldu zen.

Rugby union took root in Wales in 1850, when Reverend Rowland Williams became Vice-Principal at St David's College, Lampeter, where he introduced the sport. 1881 urtean Galesko Errugbi federazioa sortu zen eta urte berean jokatu zuen selekzioak lehenengo partida, Ingalaterraren aurka hain zuzen ere. 1893 eta 1911 artean "lehenengo urrezko aroa" izan zuen. Home Nations txapelketan (gaur egungo Sei Nazioak) zortzi garaipen lortu zituen. 1905-06 denboraldian Zeelanda Berriko selekzioak bira luze bat egin zuen Uharte Britanikotan, Frantzian eta Estatu Batuetan zehar eta 35 partidatatik 34 irabazi zituen, galduriko partida bakarra Galesen aurkakoa izan zen. Cariffen etxekoak 3-0 emaitzaz nagusitu zitzaizkien All Blacks-ei.

Bigarren urrezko aroa (1969-1979) Aldatu

Gerra arteko garaian txapelketaren bat irabazi zuen baina orokorrean maila apalean aritu zen. 1950. hamarkadan berpiztu egin zen eta "bigarren urrezko garaia" 1970. hamarkadan izan zuen 1969 eta 1979 artean Bost Nazioen zortzi txapelketa irabazi zituen. Gareth Edwards, J. P. R. Williams, Gerald Davies, Barry John eta Mervyn Davies jokalariak mundu mailan egin ziren famatu.

XX mende bukaera tristea Aldatu

1980 eta 1990 hamarkadak tristeak izan ziren galestarrentzat, 1979 eta 2005 artean txapelketa bakarra irabazi baitzuten, eta beste bat Frantziarekin elkarbanaturik. 1987an Munduko Errugbi Txapelketa abiatu zen eta paradoxikoki orduan lortu zuten orain arteko emaitzarik onena, 3. postua hain zuzen ere.

XXI mendeko pizkundea Aldatu

 
Gales-Ingalaterra, 2006
 
Gales-Fiji, 2011

2004an Mike Ruddock entrenatzailea fitxatu zuen eta hurrengo urtean Sei Nazioen txapelketa bikaina egin zuen, irabazteaz gain Slam nagusia ere eskuratuz ia hiru hamarkada beranduago. Ordutik puntako taldea osatu du eta beste bi Slam nagusi eskuratu ditu, 2008 eta 2012an. Sei Naziotako azken garaipena 2013an lortu zuen baina 2015ean ere Irlandarekin lehia bizian izan zen azken unerarte. 2019 urtean urte bikaina izan du Sei Naziotako partida guztiak irabaziz eta 27. txapelketa lortuz eta Munduko Txapelketan ere finalerdietan aritu da.

Uniformea Aldatu

     
 
 
 
1995-1996
     
 
 
 
1998-2000
     
 
 
 
2000-2001
     
 
 
 
2002-2004
     
 
 
 
2003
(Munduko Tx)
     
 
 
 
2005
     
 
 
 
2007
(Munduko Tx)
     
 
 
 
2008
     
 
 
 
2011
     
 
 
 
2012-2013
     
 
 
 
2014-2015
     
 
 
 
2015-2018
     
 
 
 
2019
(Sei Nazioak)
     
 
 
 
2019
(Munduko Tx)
     
 
 
 
2021
     
 
 
 
2022
     
 
 
 
2023

Palmaresa Aldatu

Munduko Errugbi Kopa Aldatu

Urtea Antolatzailea Postua
1987   Zeelanda Berria
  Australia
3.a
1991   Europako 5 herrialde Ligaxka
1995   Hegoafrika Ligaxka
1999   Gales Final 1/4ak
2003   Australia Final 1/4ak
2007   Frantzia Ligaxka
2011   Zeelanda Berria 4.a
2015   Ingalaterra Final 1/4ak
2019   Japonia 4.a
2023   Frantzia

Sei Nazioen Txapelketa Aldatu

    Ingalaterra   Frantzia   Irlanda   Italia   Eskozia   Gales
Parte-hartzeak 127 94 129 24 129 129
Bakarkako garaipenak (garaipen partekatuak)
Home Nations 5 (4) 4 (3) 9 (2) 7 (3)
Bost Nazioak 17 (6) 12 (8) 6 (5) 5 (6) 15 (8)
Sei Nazioak 7 6 5 0 0 6
Denera 29 (10) 18 (8) 15 (8) 0 (0) 14 (8) 28 (11)
Slam Nagusiak
Home Nations 2[oh 1]
Bost Nazioak 11 6 1 3 6
Sei Nazioak 2 4 3 0 0 4
Denera 13 10 4 0 3 12
Koroa hirukoitzak
Home Nations 5 2 7 6
Bost Nazioak 16 4 3 11
Sei Nazioak 5 7 0 5
Denera 26 13 10 22
Zurezko koilarak
Home Nations 7 10 5 6
Bost Nazioak 10 12 15 15 10
Sei Nazioak 0 1 0 18 4 1
Denera 17 13 25 18 24 17


  • Txapelduna (28): 1893, 1900, 1902, 1905, 1908, 1909, 1911, 1922, 1931, 1936, 1950, 1952, 1956, 1965, 1966, 1969, 1971, 1975, 1976, 1978, 1979, 1994, 2005, 2008, 2012, 2013, 2019, 2021
  • Txapeldun elkarbanatua (12): 1888, 1906, 1920, 1932, 1939, 1947, 1954, 1955, 1964, 1970, 1973, 1988
  • Slam nagusia (12): 1908, 1909, 1911, 1950, 1952, 1971, 1976, 1978, 2005, 2008, 2012, 2019
  • Koroa hirukoitza (22): 1893, 1900, 1902, 1905, 1908, 1909, 1911, 1950, 1952, 1965, 1969, 1971, 1976, 1977, 1978, 1979, 1988, 2005, 2008, 2012, 2019, 2021
  • Doddie Weir Cup (4): 2018, 2019, 2021, 2022
    • Gales 4 - Eskozia 2

Erreferentziak Aldatu

Oharrak Aldatu

  1. Galesi 1908ko eta 1909ko Slam Nagusiak aitortzen zaizkio; izan ere, Frantzia 1910 arte txapelketan onartua izan ez bazen ere, aurreko bi urteetan Galesko selekzioak, Koroa hirukoitza irabazteaz gain, Frantziari nagusitu zitzaion torneotik kanpo.

Kanpo estekak Aldatu