Benedikto XVI.a (latinez Benedictus PP. XVI), jaiotzez Joseph Alois Ratzinger (Marktl am Inn, Bavaria, 1927ko apirilaren 16a - Vatikano Hiria, 2022ko abenduaren 31) Eliza Katoliko Erromatarreko 265. Aita Santua izan zen 2005eko apirilaren 19tik 2013ko otsailaren 28ra arte. 2013ko otsailaren 11an Vatikanoak adierazi zuen 2013ko otsailaren 28an bere kargua utziko zuela.[1]

Benedikto XVI.a

(2011)
Pope emeritus (en) Itzuli

2013ko otsailaren 28a - 2022ko abenduaren 31

265. Aita santu

2005eko apirilaren 19a - 2013ko otsailaren 28a
Joan Paulo II.a - Frantzisko
cardinal-bishop of Ostia (en) Itzuli

2002ko azaroaren 30a - 2005eko apirilaren 19a
Bernardin Gantin (en) Itzuli - Angelo Sodano
Elizbarrutia: Roman Catholic Suburbicarian Diocese of Ostia (en) Itzuli
Kolegio Kardenalizioko dekano

2002ko azaroaren 27a - 2005eko apirilaren 19a
Bernardin Gantin (en) Itzuli - Angelo Sodano
Cardinal-Bishop of Velletri-Segni (en) Itzuli

1993ko apirilaren 5a - 2005eko apirilaren 19a
Elizbarrutia: Roman Catholic Suburbicarian Diocese of Velletri-Segni (en) Itzuli
prefect of the Congregation for the Doctrine of the Faith (en) Itzuli

1981eko azaroaren 25a - 2005eko maiatzaren 13a
Franjo Šeper (en) Itzuli - William Levada (en) Itzuli
kardinal

1977ko ekainaren 27a -

Santa Maria Consolatrice al Tiburtino (en) Itzuli kardinal apaiz

1977ko ekainaren 27a - 1993ko apirilaren 5a
Roman Catholic Archbishop of Munich and Freising (en) Itzuli

1977ko martxoaren 24a - 1982ko otsailaren 15a
Julius Döpfner (en) Itzuli - Friedrich Wetter (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of Munich and Freising (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJoseph Aloisius Ratzinger
JaiotzaBirth house of Benedict XVI (en) Itzuli eta Marktl1927ko apirilaren 16a
Herrialdea Alemania
 Vatikano Hiria
 Italia
BizilekuaMater Ecclesiae Monastery (en) Itzuli
Talde etnikoaalemaniarra
Lehen hizkuntzaalemana
HeriotzaMater Ecclesiae Monastery (en) Itzuli eta Vatikano Hiria2022ko abenduaren 31 (95 urte)
Hobiratze lekuaVatican Grotto (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza
Familia
AitaJoseph Ratzinger, Sr.
AmaMaria Peintner
Ezkontidea(k)ezkongabea
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
HeziketaMunicheko Unibertsitatea
Ducal Georgianum (en) Itzuli
(1949 - 1951ko ekainaren 29a)
Hezkuntza-mailadoktoretza
katedraduna
Doctor of Divinity (en) Itzuli
TesiaThe People and the House of God in St. Augustine's Doctrine of the Church (en) Itzuli
Tesi zuzendariaMichael Schmaus (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Hub Schnackers
Hizkuntzakalemana
latina
italiera
frantsesa
ingelesa
gaztelania
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakapaiz katoliko latindarra, idazle erlijiosoa, piano-jotzailea, unibertsitateko irakaslea, filosofoa, transitional deacon (en) Itzuli, diakonoa, apezpiku katoliko latindarra, Catholic theologian (en) Itzuli eta artzapezpikua
Lantokia(k)Bonn
Munich
Erroma
Vatikano Hiria
Tübingen eta Ratisbona
Enplegatzailea(k)Tübingengo Unibertsitatea
Münsterreko Unibertsitatea
Municheko Unibertsitatea
Bonngo Unibertsitatea
Ratisbonako Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaNorth Rhine-Westphalia Academy for Sciences and Arts (en) Itzuli
Zientziaren eta Arteen Europar Akademia
Académie des sciences morales et politiques
Pontifical Academy of St. Thomas Aquinas (en) Itzuli
Hitleriar Gazteria
Musika instrumentuapianoa
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
katolizismoa

vatican.va…
IMDB: nm1909127 Musicbrainz: 9d83aa0b-ce3c-4247-961b-66a9dbd02677 Discogs: 2499557 Find a Grave: 247918631 Edit the value on Wikidata

1950etik aurrerako teologo katoliko ezagunenetarikoa zen, baita idazle ekintzailea ere. Aditu gehienek doktrina katolikoaren defendatzailetzat ikusten dute. Alemaniako zenbait unibertsitatetan irakasle izan zen, eta Vatikanoko II. kontzilioan parte hartu zuen laguntzaile gisa.

Munich eta Freising-eko gotzain eta kardinal izendatu zuen Paulo VI.ak. Joan Paulo II.aren garaian Fedearen Doktrinarako Kongregazioko buru izan zen. Aita Santu izendatzean honako hitz hauek esan zituen: "Anai-arreba maiteok, Joan Paulo II.a aita santu handiaren ondoren kardinal jaunek neu aukeratu naute, Jainkoaren mahastiko langile apala".

Ratzingerrek sei hizkuntza menperatzen zituen (alemana, italiera, frantsesa, gaztelania, ingelesa eta latina) eta gainera greziera klasikoa eta hebreera irakurtzeko gai zen. Europako hainbat zientzia akademietako kide zen, eta hainbat unibertsitatetan honoris causa doktore izendatu zuten. Pianoa jotzen zuen eta bere musikari gogokoena Mozart zen.

Bere aitasantutzan gizarteko erlatibismoa gaitzetsi zuen, eta Europari bere oinarri kristauetara bihurtzeko deia egin zion behin eta berriz. Jainkoaren maitasunean irautea garrantzitsua dela azpimarratu zuen bere Deus Caritas est (Jainkoa maitasuna da) entziklikan.

Bizitza

aldatu

Haurtzaroa eta gaztaroa

aldatu

Bavariako Marktl am Inn herrixkan jaio zen 1927ko apirilaren 16an (Larunbat santua). Gurasoak Joseph Ratzinger polizia eta Maria Peinter (ezkondu ondoren Ratzinger deitura hartu zuen) izan ziren. Hiru seme-alabako familian gazteena, anaia Georg apaiz egin zen eta arreba Maria ezkongabe bizi izan zen anaia Josephekin.

1941ean seminarioan sartu zen apaiz ikasketak egiteko, nahiz eta gurasoen egoera ekonomikoa oso ona ez izan. Naziek Gazte Hitleriarretan sartu zuten, seminarioko bere lagunekin batera. Besteak beste, haren zeregina lantegiak eta ikastetxeak ikuskatzea izan zen erakunde horren baitan.

II. Mundu Gerra amaitzear zela, desertatu egin zuen, baina soldadu aliatuek preso hartu zuten 1945ean. Urtebete geroago, askatu eta seminarioan teologia eta filosofia ikasten segitu zuen 1951 arte.

Irakasle

aldatu

Bonneko unibertsitatean hasi zen 1959an klaseak ematen. 1963an Münsterreko unibertsitatera joan zen, ordurako teologo ezagun bihurtuta. Vatikanoko II. Kontzilioan parte hartu zuen Koloniako Josef Frings kardinalaren laguntzaile. Kontzilioaren garaian aurrerakoitzat zeukaten, eta berak ere Karl Rahnerren teologia berria miresten zuela zioen.

1968an Kristautasunerako Sarrera liburua idatzi zuen. Elizaren gehiegizko zentralismoa gaitzetsi zuen bertan, eta Aita santuak erabaki bat hartu aurretik Elizaren barneko ahots guztiak entzun behar zituela defendatzen zuen. Liburua hainbat aldiz berrargitaratua izan zen, baina paragrafo horiek kenduta, Ratzingerren arabera gaizki ulertu baitziren.

Tübingenneko unibertsitatean zegoen giro gero eta marxistagotik aldentzeko, Bavariako Regensburgeko unibertsitatera joan zen klaseak ematera: hjarez geroztik, haren gertukoek gero eta kontserbadoreago ikusi zuten.

Apaiz, apezpiku eta kardinal

aldatu

1951n apaiz izendatu zuten Georg anaiarekin batera. 1972an Communio aldizkaria sortu zuen Henri de Lubac, Hans Urs von Balthasar eta beste batzuekin batera. Egun 17 hizkuntzatan kaleratzen da, eta agerkari katolikoen artean garrantzitsuenetakoa da.

1977an Munich eta Freisingeko apezpiku izendatu zuten, eta ekainean Paulo VI.ak kardinal egin zuen. Orduan elkartu zen lehen aldiz Karol Wojtilarekin, geroago Joan Paulo II.a izan zenarekin.

Fedearen Doktrinarako Kongregazioaren buru

aldatu

1981eko azaroaren 25ean Joan Paulo II.ak Fedearen Doktrinarako Kongregazioaren buru izendatu zuen. Municheko apezpikutza utzi zuen Erromara joateko, lan hori betetzera.

Ideologikoki, Joan Paulo II.aren gertukoa zen: ekumenismoaren eta erlijioen arteko elkarrizketaren aurrean kritikoa izatea leporatu zitzaion. Besteak beste, homosexualitatearen aitorpen juridikoa gaitzetsi izan zuen hainbatetan, baita Askapenaren Teologiak izandako desbideraketa batzuk ere (marxismotik gertu daudenak, dirudienez). Teologo kritiko askori irakasteko baimena kendu zien, hala nola, Hans Küngi edo Leonardo Boffi.

Vatikanoak eta Joseph Ratzingerrek luzaroan lan handia egin zuten apaizek haurrei egindako sexu abusuak ezkutatzen eta isilarazten.[2]

Aita santu

aldatu
 
Benedikto XVI.aren aitasantu-armarria: apezpiku mitrak aita santu tiara ordeztu du eta palioa gehitu azpian.

2005eko apirilaren 19an aukeratu zuten Joan Paulo II.aren ondorengo izateko[3]. Askoren arabera, Ratzingerrek Vatikanoko II. Kontzilioaren aurreko Eliza-antolaketa ekarriko zuen eta gai batzuetan (abortua, homosexualitatea, dibortzioa, eutanasia...) Elizaren jarrera asko gogortuko zen. Hala ere, haren defendatzaileen arabera, Elizatik kanporatu zuen bakarra Lefebvre gotzain ultrakontserbadorea izan zen, eta horregatik gezurtatu egiten da Benedikto XVI.aren ustezko izaera kontserbadoreegi hori.

Hiru entziklika kaleratu zituen: Deus Caritas est (euskaraz, Jainkoa maitasuna da)[4], Spe Salvi (Itxaropenak salbatuak)[5] eta Caritas in Veritate. Lehenengoan, Jainkoaren maitasuna deskribatu zuen. Jainkoak bideratutako salbamen historian maitasunak izan duen eta gaur egun duen garrantzia azpimarratu zuen. Era berean, gizarte justizia lortzeko karitatearen eta maitasunezko zerbitzuaren beharra adierazi zuen.

Spe Salvi entziklika 2007ko azaroaren 30ean argitaratu zuen. Kristauen itxaropena du gai nagusi. Bertan esaten denez, itxaropena duena beste era batera bizi da, bereziki bere bizitza hutsean geratuko ez dela badakielako. Teknika berriek gizakien bizitza hobetu duten arren, ez dute salbamenik ekartzen, sarri menpetasun eta gaitz gehiago baizik. Aldiz, Jainkoaren justizian itxaropena izateko dei egin zuen: Jainkoak ezin dio azken hitza injustiziari utzi. Nazareteko Jesusek Aitarekin harremanetan jartzen gaitu eta harreman hori da mundua hobetzeko bide eraginkorra. Konfiantza horrek egiten du gizakia askeago.

Eskatologiari dagokionez, Aita santuak purgatorio eta infernuaren izaera erreala azpimarratu zituen. Lehenengoa mina maitasun bihurtzeko gunea da; bigarrena, aldiz, egiazko maitasunari eta zoriontasunari erabat uko egin diotenen gunea.

Caritas in Veritate entziklika 2009ko uztailaren 7an argitaratu zen. Haren helburua da Elizak emandako gizarte eta ekonomia alorreko justizian sakontzea, bereziki Paulo VI.aren Populorum Progressio entziklikatik (1967) aurrera. Batez ere, 1967tik aurrera globalizazioak ekarritako aldaketetara egokitu nahi izan zuen Elizaren gizarte doktrina.

Liturgiari dagokionez, Benedikto XVI.ak Vatikanoko II. Kontzilio aurreko elizkizunak berriz egiteko baimena zabaldu zuen Summorum Pontificum izeneko motu proprioan. Ordu arte 1962ko liturgia arauen arabera meza ospatzeko bete beharreko baldintzak leundu zituen dokumentu horretan. Hala ere, argi utzi zuen Paulo VI.ak argitaratutako misala zela ohiko ospakizun mota.

Bidaia ugari egin zituen bere agintaldian, esaterako Koloniara joan zen 2005eko abuztuan Munduko Gazteen Batzarrean parte hartzera, eta, horrez gain, Espainia, Turkia, Bavaria, Austria, Ameriketako Estatu Batuak, Australia eta Polonia ere bai, Italiako hainbat lekuz gain.

Abdikazioa

aldatu

2013ko otsailaren 11n Benedikto XVI.ak kargua uztea erabaki zuela jakinarazi zuen.[6]. Abdikazioa otsailaren amaieran gauzatu zen.

Erreferentziak

aldatu
  1. Aita santuak dimisioa emango du[Betiko hautsitako esteka]
  2. BBC telebista kateak dokumental bat egin zuen gai horretaz 2006an.
  3. «Ratzinger aukeratu dute aita santu eta Benedikto XVI.a izena hartu du» Berria 2005-4-20.[Betiko hautsitako esteka]
  4. Deus Caritas est entziklika
  5. Spe Salvi entziklika[Betiko hautsitako esteka]
  6. Benedikto XVI.ak dimisioa iragarr[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak

aldatu