Athletic (emakumezkoen taldea)

emakumezkoen futbol taldea
Athletic Club (emakumezkoen taldea)» orritik birbideratua)

Athletic Bilboko (Bizkaia) emakumezko futbol taldea da. 2002an sortua, beti jokatu du Espainiako lehen mailan, eta bost aldiz irabazi du liga hori.

Athletic Club
Ezizena(k)lehoi emeak, zuri-gorriak
Sorrera2002 (22 urte)
Futbol zelaiaLezamako kirol-instalakuntzak
edukiera: 2.500 lagun
inaugurazioa: 1971
PresidenteaEuskal Herria Jon Uriarte
EntrenatzaileaEuskal Herria Iraia Iturregi
LigaLehen maila
2022-2310.a
Webguneawww.athletic-club.net
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Athleticeko jokalariak laugarren Superliga garaipena ospatzen San Mamesen.
2019-2020 denboraldiko euskal derbia Anoeta estadioan.

Historia aldatu

1970 eta 1980ko hamarkadetan Bizkaiko emakumezkoen futbola taldeak sortzen hasi ziren. 2000. urtean, Leioa EFT sortu zen Sondika KE taldean aritutako jokalariekin. Leioa EFT mailak igoz joan zen Superligara iritsi arte. 2002an Athletic Clubeko presidentea zen Javier Uriak ituna sinatu zuen orduko Leioa EFT Athletic Clubeko emakumezko taldea izateko. Athletic Club Femenino B taldea ere sortu zen 2002an.

Taldeak 2001-02 denboraldian Superligara igotzea lortu zuen. 2002/2003 denboraldian Athletic Superligako euskal herritar talde bakarra izan zen, baina bere estreinaldia ohorezko mailan ezin hobea izan zen, txapeldun izatea lortu zuen eta. Apirilaren 27an lortu zuen txapelketa, Sevillako Hispalis gaindituz San Mames bete batean. “Lehoi emeek” hurrengo bi denboraldietan ere titulua lortu zuten, 2004-05 denboraldian partida bat ere galdu barik. Denboraldi hartako titulua jokalariek Bilboko kaleetan zehar ospatu zuten, milaka eta milaka zaleen artean.

2005-06 denboraldia hasi baino lehen, Iñigo Juaristik (hiru tituluak lortu zituen entrenatzailea) eta zenbait jokalarik taldea utzi zuten zuzendaritzarekiko desadostasunak zirela eta. Ondorioz Athleticek ezin izan zuen aurreko denboraldietako arrakasta errepikatu. 2006-07 denboraldian Juaristi itzuli zen taldera eta titulua berreskuratu zuten "lehoi emeek".

Superliga irabazteak Europako Txapeldunen Liga jokatzeko aukera eman zion taldeari, bigarren faseraino heltzea arrakasta handiena izanez. Futboleko Espainiako Erregina Kopako finala bi aldiz jokatu du baina bietan galtzaile atera da, 2012an Espanyolen aurka luzapenean eta 2014an Bartzelonaren aurka penalti jaurtiketatan.

Hurrengo denboraldietan bigarren edo hirugarren egin du beti eta 2015-16 denboraldian bosgarren aldiz lortu zuen liga irabaztea. 2016-17an apalago ibili zen eta bosgarren egin zuen. 2017-18 denboraldian hirugarrena izan zen, Atletico Madril eta Bartzelonarengadik nahiko urruti. Erreginaren Kopako finalerdietara iritsi zen baina Bartzelonak penaltietan kanporatu zuen.

2018-19 denboraldian ere aurreneko bi postuetatik urruti dabil. Errege Kopako final laurdenetan ikusle kopuru izugarria bildu zen San Mamesen, 48.121 ikusle. Europan emakumezkoen futbol partida batek izan duen kopuru handiena da eta mundu mailako bigarrena. Atlético Madrilek 0-2 irabazi zuen partida.[1]

Jokalariak aldatu

2013/2014 denboraldiko jokalariak aldatu

Zbk. Postua Jokalaria
1   ATE Ainhoa Tirapu
2   ATZ Eztizen Merino
3   ATZ Joana Arranz
4   ATZ Irene Paredes
6   ERD Joana Flaviano
7   AUR Nekane Díez
8   ERD Arrate Orueta
9   AUR Irune Murua
10   ATZ Iraia Iturregi
11   ERD Silvia Ruiz
12   AUR Manuela Lareo
Zbk. Postua Jokalaria
14   ERD Eunate Arraiza
15   ERD Alazne Gómez
16   ERD Amaia Olabarrieta
17   ERD Elixabet Ibarra
18   ATZ Leire Landa
19   AUR Erika Vázquez
20   ATZ Saioa González
21   ATZ Vanesa Gimbert
23   ATZ Patricia de la Sota
25   ATE Jone Guarrotxena
28   ATE Ane Otxoa de Zuazola

2014/2015 denboraldiko jokalariak aldatu

Zbk. Postua Jokalaria
1   ATE Ainhoa Tirapu
2   ATZ Eztizen Merino
3   ATZ Joana Arranz
4   ATZ Irene Paredes
5   ERD Maite Lizaso
6   ERD Alazne Gomez
7   AUR Nekane Diez
8   ERD Arrate Orueta
9   AUR Irune Murua
10   ATZ Iraia Iturregi
11   ERD Arene Altonaga
Zbk. Postua Jokalaria
12   AUR Yulema Corres
13   ATE Ane Otxoa de Zuazola
14   ERD Eunate Arraiza
16   ERD Amaia Olabarrieta
17   ERD Elisabeth Ibarra
18   ERD Izaskun Leoz
19   AUR Erika Vazquez
20   ATZ Saioa Gonzalez
21   ATZ Vanesa Gimbert
22   ATE Jone Guarrotxena
27   ERD Ainhoa Alvarez
29   AUR Jone Bilbao

2016/2017 denboraldiko jokalariak aldatu

Zbk. Postua Jokalaria
1   ATE Ainhoa Tirapu
2   AUR Estibaliz Bajo
3   ATZ Ainhoa Vicente Moraza
4   ATZ Garazi Murua
5   ERD Maite Lizaso
6   ERD Alazne Gómez
7   AUR Nekane Díez
8   ERD Joana Flaviano
9   AUR Irune Murua
10   ATZ Iraia Iturregi
11   AUR Yulema Corres
Zbk. Postua Jokalaria
12   ERD Jone Ibañez
13   ATE Jone Guarrotxena
14   ERD Eunate Arraiza
15   AUR Lucía García
16   ERD Maite Oroz
17   ERD Elixabet Ibarra
18   ERD Ainhoa Álvarez
19   AUR Erika Vázquez
20   ATZ Estibaliz Aizpurua
21   ATZ Vanesa Gimbert
22   ATE Andere Legina


Datuak aldatu

Ibilbidea aldatu

Denboraldia Superliga Erreginaren Kopa Champions
League
Maila Pos. J I B G GA GK Puntuak
2002-03 Superliga 1.a 22 17 4 1 90 16 55 1/4
2003-04 Superliga 1.a 26 19 3 4 80 29 60 1/2 1. erronda
2004-05 Superliga 1.a 26 20 6 0 77 15 66 1/4 1. erronda
2005-06 Superliga 5.a 24 13 2 9 52 46 41 1/4 1. erronda
2006-07 Superliga 1.a 26 20 4 2 82 27 64 1/4
2007-08 Superliga 3.a 26 17 2 7 72 31 53 1/4 1. erronda
2008-09 Superliga 3.a 30 21 2 7 100 43 65 1/4
2009-10 Superliga 3.a 14 9 2 3 30 22 29 1/4
2010-11 Superliga 3.a 14 9 1 4 32 15 28 1/4
2011-12 1. maila 2.a 34 29 4 1 118 25 91 Txapeldunorde
2012-13 1. maila 2.a 30 23 5 2 84 24 74 1/4
2013-14 1. maila 2.a 30 22 3 5 79 22 69 Txapeldunorde
2014-15 1. maila 3.a 30 19 8 3 73 24 65 1/4
2015-16 1. maila 1.a 30 25 3 2 75 15 78 1/4
2016-17 1. maila 5.a 30 16 5 9 64 44 53 1/4
2017-18 1. maila 3.a 30 18 2 10 51 41 56 1/2
2018-19 1. maila 5.a 30 14 8 8 48 33 50 1/4
2019-20¹ 1. maila 5.a 21 10 5 6 30 23 35
2020-21 1. maila 11.a 34 11 7 16 43 60 40
2021-22 1. maila 7.a 30 14 5 11 45 47 47
Legenda
Txapeldun
Txapeldunorde

Palmaresa aldatu

Emakumezkoen B taldea aldatu

Athletic Club B izenarekin jokatzen du eta Bigarren mailan ari da.

Palmaresa aldatu

Azken denboraldiak aldatu

Denboraldia Maila Emaitza
2003-04 2. maila 7.a
2004-05 2. maila 7.a
2005-06 2. maila 3.a
2006-07 2. maila 3.a
2007-08 2. maila 3.a
2008-09 2. maila 2.a
2009-10 2. maila 1.a
2010-11 2. maila 2.a
2011-12 2. maila 1.a
2012-13 2. maila 5.a
2013-14 2. maila 1.a
2014-15 2. maila 2.a
2015-16 2. maila 3.a
2016-17 2. maila 1.a
2017-18 2. maila 2.a
2018-19 2. maila 4.a
2019-20 2. maila 1.a
2020-21 2. maila 7.a
2021-22 2. maila 10.a

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu