Encarnación Cabré

Arkeologoa

Encarnación Cabré Herreros (Madril, 1911ko martxoaren 21a - ibidem, 2005eko martxoaren 18a) espainiar arkeologoa izan zen,[1] diziplina horretara dedikatu zen Espainiako lehen emakumea.[2] Aktibitate oparoa garatu zuen hainbat indusketa arkeologikotan, bere emaitzak argitalpen ugaritan dokumentatu eta nazioarteko kongresu ospetsuenetan erakusteko.[3] Bere ekarpenik aipagarrienen artean daude Cerralbo Bildumaren ikerketak, Altillo de Cerropozoko (Guadalajara) nekropolia indusketetan egindako lanak eta Los Casares (Riba de Saelices) kobazuloen arteari buruzko ikerketak.[4][5]

Encarnación Cabré

unibertsitateko irakasle

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEncarnación Cabré Herreros
JaiotzaMadril1911ko martxoaren 21a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril2005eko martxoaren 18a (93 urte)
Familia
AitaJuan Cabré
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakarkeologoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Madrilgo Complutense Unibertsitatea

Lana aldatu

Encarnación Cabré Herrerosek Filosofia eta Letrak lizentziatura ikasi zuen, Historia atalean, Madrilgo Complutense Unibertsitatean 1928 eta 1932 artean. Ikasketa horiek Europan egindako beste ikasketekin osatu zituen, batez ere, Alemanian egindakoekin. Arkeologo lanak egin zituen, bai landa lanak, bai eta laborategikoak, bere aita zen Juan Cabré Aguiló arkeologo ezagunarekin. Urte horietan zehar arkeologo oso ezagunekin harremanetan izan zen Hugo Obermaier, Elías Tormo edota abate Breuil.

1927an hasi zen bere aitarekin kolaborazio lanak egiten, 17 urterekin eta lizentziatura hasi aurretik. Las Cogotas kastroan hasi zen lanean (Cardeñosan, Ávila); hasieran noizean behin joaten zen, baina 1930etik aurrera era jarraian kastroan zegoen Trasguija nekropoliko lanetan.[6]

1929an IV. Arkeologia Klasikoko Kongresuan parte hartu zuen, Bartzelonan egin zena (1929ko Bartzelonako Nazioarteko Erakusketaren garai berean), non Europako espezialista nagusienak elkartu ziren. Bertan aurkeztu zuen bere lehen lana jendaurrean Cogotas zeramiken dekorazioei buruzkoa, bere ustez eguzkiari egindako kultua adierazten zutenak. Hori izan zen espainiar emakume batek egindako komunikazio bakarra kongresuan.

1930an XV. Nazioarteko Arkeologia eta Antropologia Kongresuan parte hartu zuen, Portugalen, eta bertan aurkeztu zuen bere ponentzia, kobre eta anbarezko inkrustazioak zituen zeramikari buruzkoa zena.

Kongresuetan sarri parte hartzen zuelako eta garai hartan Espainian zegoen lehen emakume eta bakarra zenez arkeologia profesionalean ari zena, Portugalgo kazetariek “Miss Congress” ezizena jarri zioten.[7]

1931ko udazkenean, Cabezo de Alcalá (Azaila, Teruel) aztarntegiko behe aldeko indusketetan parte hartu zuen bere aitarekin batera eta indusketako egunerokoaren ardura izan zuen. Handik gutxira, aitak indusketa utzi egin behar izan zuen osasun arazoengatik eta Encarnación Cabrék amaitu zituen lanak eta dokumentatu zuen indusketa planoen bidez.

1932an doktoradutza hasi zuen Complutense Unibertsitatean. 1934 eta 1935 ikasturtean Madrilgo Ikasketak Zabaltzeko Goi Batzordearen (“Junta Superior de Ampliación de Estudios de Madrid” deitzen zenaren) dirulaguntza lortu zuen Historiaurreko eta Etnografiako ikasketak egiteko Berlingo eta Hamburgeko unibertsitateetan. Dirulaguntza lortu zuen ere Unibertsitate Konplutenseak antolatzen zuen 1933ko Unibetsitate Itsas bidaia Mediterraneoan zehar egiteko, Manuel García Morente dekano eta Filosofia katedradunak antolatutakoa, eta oso garrantzitsua izan zena belaunaldi hartako hainbat arkeologorentzat. Bidaia lagun izan zituen Julián Marías eta Antonio Tovar.[8]

1932an eta 1933an La Osera nekropolian (Chamartín de la Sierra, Ávila) egindako indusketetan parte hartu zuen, berriro indusketaren egunerokoen arduradun gisa.

1933-1934 ikasturtean irakasten hasi zen, Historia eta Geografia irakatsiz, Madrilgo Institutu-Eskolan eta Madrilgo Konplutense Unibertsitatean Elías Tormok zuzendutako Arte Saileko irakasle-laguntzaile gisa.

1934-1936 artean Manuel Gómez-Moreno González arkitektuak zuzendutako Arte Misioetan parte hartu zuen, Ikasketa Historikoen Zentroan. Bertan, hainbat hitzaldi eman zituen Arte Ederren Zirkuluan, Madrilgo La Latina Antzokian eta Bilboko Ateneoan.

1934an arte musulmanari buruzko hainbat hitzaldi eman zituen Institutu-Eskolan. Erakunde horrekin Maroko espainiarrera bidaiatu zuen irakasle gisa eta Alemaniara arte espainiarrari buruzko klaseak irakastera eta, era berean, material bibliografikoa eta artistikoa bilatzera Konplutense Unibertsitateko Arte Sailarentzat.

1934ko udaren bukaeran Casares haitzuloko indusketa kanpaina batean Riba de Saelices herrian, non aurkitu berriak ziren Paleolito Aroko harpeetako grabatuak kopiatzen aritu zen urte hartan argitaratzeko.

Gerra Zibilak bere ikerketa lana moztu zuen. Gerra garaian, Cerralbo Museoaren altxorrak babesten lagundu zion Cabré familiak Enrique de Aguilera y Gamboa Cerralboko markesari.[5]

1940ko hamarkadan Encarnación Cabré ikerketan aritu zen berriro eta hainbat lan argitaratu zituen, besteak beste El Castro y la Necrópolis del Hierro Céltico de Chamartin de la Sierra izeneko lana, nahiz bere aitak sinatu.

Beste tarte baten ondoren, 1974an ikerketan hasi zen berriro eta Mesetako Burdin Aroari buruzko 25 lan argitaratu zituen, Cerralbo markesan argitaratu gabeko indusketen materialak ezagutzera emanez.[5]

Omenaldiak aldatu

  • 2019ko otsailaren 27an, Diputatuen Kongresuan, aho batez onartu zen -legegintzaldiko azken Kultura Batzordean- Gobernuari eskatzea Arkeologia Museo Nazionalaren lorategian Encarnacion Cabréren oroigarri eta aintzatespen plaka bat jartzea.[7][9]

Argitalpenak aldatu

  • "Manifestaciones del culto solar en la cerámica de Las Cogotas". IV Congreso Internacional de Arqueología. Bartzelona, 1929.
  • "El problema de la cerámica con incrustaciones de cobre y ámbar de Las Cogotas". XV Congreso Int. Antr. Arch. Preh. Portugal 1930, Paris, 1931.
  • "La Necrópolis del Castro de las Cogotas (España)". Bolletino Associazione Internacionale Studi Mediterranei. Anno II nº 4. Roma 1931, 12-20. or.
  • "Excavaciones de las Cogotas, Cardeñosa (Ávila). II. La Necrópolis". Juan Cabré Aguilórekin. Mem.120 de la JSEA. Madril, 1932.
  • "La Necrópolis de La Osera, Chamartín de la Sierra (Ávila)". Juan Cabré Aguiló eta Antonio Molinero Pérezekin. Actas y Memoras de la Asoc. Esp. de Antropología, Etnografía y Prehistoria. Madril 1932. 21-52. or.
  • "La espada de antenas tipo Alcacer-do-Sal y su evolución en la necrópolis de La Osera, Chamartín de la Sierra (Ávila)". Juan Cabré Aguilórekin. Martins Sarmento Guimaraesi omenaldia, 1933, 85-90. or.
  • "Datos para la cronología del puñal de la cultura de las Cogotas". Juan Cabré Aguilórekin. Archivo Español de Arte y Arqueología. Madril, 1933, 37-47. or.
  • "Dos tipos genéricos de falcata hispánica". Archivo Español de Arte y Arqueología. Madril, 1934, 207-224. or.
  • "Las Cuevas de los Casares y la Hoz". Juan Cabré Aguilórekin. Archivo Español de Arte y Arqueología. Madril, 1934. 225-254. or,
  • "El modelo de falcata más típicamente hispánico". Anuario del Cuer. Fac. de Archivos Bibliotecas y Museos. Madril, 1934, II. liburukia, 207-213. or.
  • "Zu dem Steim mit gravierten Tierfiguren von Laugerie-Basse in Berlin". Praehistorischen Zeitchrift. XXV, Berlín ,1934. 147-151. or.
  • "Neu Entdekte Felsenmalerien aus del Alten Steinzeit Mittelspaniens". Umschau. Heft. 40. Frankfurt am Main, 1935, 797-800. or
  • "La Cueva de los Casares, Riba de Saelices (Guadalajara, España)". Juan Cabré Aguilórekin. Con. Int. Antr. Arch. Preh. Bruselas, 1935.
  • "Broches de cinturón de bronce damasquinados con oro y plata". Juan Cabré Aguilórekin. Archivo Español de Arte y Arqueología. Madril, 1937, 93-126. or.
  • "La Caetra y el Scutum en Hispania durante la segunda Edad del Hierro". Juan Cabré Aguilórekin. Bol. Sem. Arte y Arqueología XXII-XXIV. Valladolid, 1940.
  • "Los discos-corazas en ajuares funerarios de la Edad del Hierro de la Península Ibérica". IV Congreso Arq. Del S.E. Español, Elx, 1948. Cartagena, 1949.
  • "En torno a un nuevo puñal hallstático de la Península Ibérica". Guimaraes, 1948.
  • "Una sepultura notable de la Necrópolis de La Osera, Chamartín de la Sierra (Ávila)". Cuadernos de Historia Primitiva del Hombre. Madril, 1948.
  • "El Castro y la Necrópolis del Hierro Céltico de Chamartín de la Sierra (Ávila)". Acta Arqueológica V. Madril, 1950. Juan Cabré Aguiló eta Antonio Molinerorekin.
  • "La más bella espada de tipo Alcacer-do-Sal de la Necrópolis de La Osera". Guimaraes, 1951.
  • "El simbolismo solar en la ornamentación de espadas de la II Edad del Hierro Céltico de la Península Ibérica". Arch. Preh. Lev. III. liburukia, Valentzia, 1952, 101-116. or.
  • "Una pieza cumbre del arte industrial céltico peninsular de la II Edad del Hierro". II CAN. Madrid 1951. Cartagena, 1952.
  • "Notable espada de antenas de La Osera", IV Cong. Int. Cien. Preh. y Protoh. Madrid 1954, Zaragoza, 1956.
  • "Un nuevo tipo de fíbula en la Meseta Oriental Hispana". Juan A. Morán Cabrérekin. Bol. SEAA 2. Madril, 1974, 20-21. or.
  • "Una decoración figurativa abstracta en la edad del Hierro en la Meseta Oriental". Juan A. Morán Cabrérekin. XIII CNA. Zaragoza 1957, 605-610. or.
  • "Dos tumbas notables de la Necrópolis de Alpanseque (Soria)". Juan A. Morán Cabrérekin. APL. XIV, Valentzia, 1975. 123-137. or.
  • "Tres fíbulas excepcionales de la Meseta Oriental Hispánica con decoración geométrica grabada". Juan A. Morán Cabrérekin. Bol. SEAA 3, Madril, 1975. 14-19. or.
  • "Dos nuevas fíbulas de doble resorte con chapa ornamental cubriendo las espiras". Juan A. Morán Cabrérekin. Bol. SEAA. 5. Madril, 1976. 8-12. or.
  • "Sobre la fíbula de escalera y sus posibles derivaciones peninsulares". Juan A. Morán Cabrérekin. Bol. SEAA. 7 Madril, 1977. 26-30. or.
  • "Decoraciones cerámicas del Mediterráneo Oriental relacionables con la metalistería ibérica". Juan A. Morán Cabrérekin. XIV CNA. Zaragoza,1977
  • "Fíbulas de las más antiguas necrópolis de la Meseta Oriental Hispánica". Juan A. Morán Cabrérekin. Omenaldia: García Bellido III. Rev. Univ. Complutense. XXVI (109), Madril, 1977, 109-143. or.
  • "Fíbulas hispánicas con apéndice caudal zoomorfo". Juan A. Morán Cabrérekin. Bol.. SEAA 9. Madril, 1978, 8-22. or.
  • "Por tierras de Ávila: El Castro de Miranda y su Necrópolis de la Osera. El Castro de las Cogotas y su Necrópolis de La Trasguija". Bol. SEAA. 9 Madril, 1978. 53-57. or.
  • ""Aportación al estudio tipológico de las espadas tipo Alcacer-do-Sal. Una nueva serie descubierta en la Necrópolis de la Osera, Chamartín de la Sierra (Ávila)". Juan A. Morán Cabrérekin. XV CNA. Zaragoza, 1979.
  • "Ensayo tipológico de las fíbulas con esquema de la Téne en la Meseta Hispánica". Juan A. Morán Cabrérekin. Bol. SEAA. Madril, 1982, 4-27.
  • "Cabré y la arqueología céltico-meseteña del Hierro II". D. Juan A. Morán Cabrérekin. Juan Cabré Aguilóri omenaldia. Zaragoza, 1982. 65-69. or.
  • "Notas para el estudio de las espadas tipo Arcóbriga". Juan A. Morán Cabrérekin. Juan Cabré Aguilóri omenaldia. Zaragoza, 1982, 151-162. or.
  • "Las fíbulas con esquema de La Tène en el mundo ibérico y su adopción y adaptación en la Meseta". Juan A. Morán Cabrérekin. XVI CNA. Zaragoza, 1983. 463-470. or.
  • "Sistemas de resortes peculiares en fíbulas meseteñas < posthastatticas >". Juan A. Morán Cabrérekin. Bol. SEAA 23. Madril, 1987, 29-33. or.
  • "Espadas y puñales de la Meseta Oriental en la II Edad del Hierro". Celtíberos. Zaragoza 1988. 123-126. or.
  • "Espadas y puñales de las necrópolis celtibéricas". II Simposio sobre los Celtíberos: Necrópolis Celtibéricas. Zaragoza, 1990, 205-224. or.
  • "Pinzas ibéricas caladas, tipo Cigarralejo, la necrópolis de La Osera (Ávila)". Juan A. Morán Cabrérekin. Rev. Verdolay. Dº Emeterio Cuadrado Díazi omenaldia. Murtzia, 1990, 77-80. or.
  • "Puñales dobleglobulares con probable simbología astral en el puño de la empuñadura". Juan A. Morán Cabrérekin. XX CNA, Santander, 1989. Zaragoza, 1991.
  • "La guerra y el armamento". Mª I. Baquedano Beltránekin. Los Celtas. Nº Extra de Rev. De Arqueología. Madril, 1991, 59-71. or.
  • "Puñales celtibéricos con empuñadura de triple chapa plana y pomo con antenas". Juan A. Morán Cabrérekin. Simposio de Arqueología Soriana. Soria, 1992, 391-398. or.
  • "Juan Cabré y la restauración". Juan A. Morán Cabrérekin. Raúl Amitranori omenaldia. Rev. Pátina.

Erreferentziak aldatu

  1. «Encarnación Cabré Herreros» Google Arts & Culture (Noiz kontsultatua: 2020-08-18).
  2. (Gaztelaniaz) «Los grandes pasos de Encarnación Cabré en la arqueología española | Vidas científicas» Mujeres con ciencia 2020-07-09 (Noiz kontsultatua: 2020-07-09).
  3. (Gaztelaniaz) Redacción. (2018-10-07). «Arqueología y feminismo: el legado de Encarnación Cabré» El Café de la Lluvia (Noiz kontsultatua: 2020-08-18).
  4. «Encarnación Cabré Herreros | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es (Noiz kontsultatua: 2020-08-18).
  5. a b c Baquedano, Isabel. (2000). Doña Encarnación Cabré Herreros y la investigación arqueológica. Algunas notas sobre sus aportaciones científicas a través de sus publicaciones. In Actas del primer Simposio de Arqueología de Guadalajara: Sigüenza, 4-7 octubre de 2000. , 21-31 or. ISBN 9788488223269..
  6. Alonso, Francisco Gracia; Pericot, Josep Maria Fullola. (2006). El sueño de una generación: el crucero universitario por el Mediterráneo de 1933. Edicions Universitat Barcelona ISBN 9788483384831..
  7. a b Riaño, Peio H.. (2019-03-03). «Un jardín para recordar a ‘Miss Congress’, Encarnación Cabré» El País (Noiz kontsultatua: 2021-07-14).
  8. Gracia Alonso, Francisco. (2006). El sueño de una generación. El crucero universitario por el Mediterráneo de 1933.. Universitat de Barcelona.
  9. (Gaztelaniaz) «Un jardín para recordar a 'Miss Congress', Encarnación Cabré | La Escuela de la República» laescueladelarepublica.es (Noiz kontsultatua: 2020-08-18).

Kanpo estekak aldatu

  • Encarnación Cabré La Oseran (Chamartín, Ávila) 1932.