Jean Haritxelhar

euskal idazlea

Jean Haritxelhar Duhalde (Baigorri, Nafarroa Beherea, 1923ko maiatzaren 13a - Biarritz, Lapurdi, 2013ko irailaren 1a) euskaltzainburua, politikaria eta literatura ikerlaria izan zen. Haritxelharrek hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen ezagun. Baionako Euskal Museoaren zuzendaria izendatu zuten. 1962az geroztik, baita ere, euskaltzain osoa, 1966. urtetik 1988ra bitartean euskaltzainburuorde izan zen, eta 1989tik 2004 arte euskaltzainburu. Euskaltzain emeritua zen 2006ko uztailaren 20tik.[1][2] «Izatez nafarra eta politikoki frantziar hiritarra» zela zioen berak.[3]

Jean Haritxelhar
Jean Haritxelhar 1995-04-01.png
Jean Haritxelhar 1995ean
Euskaltzaindia (Zuretzat, Amaiur) - panoramio.jpg
6. Euskaltzainburua

1989 - 2004
Luis Villasante - Andres Urrutia
Blason ville fr Saint-Étienne-de-Baïgorry (Pyrénées-Atlantiques).svg
Baigorriko auzapeza

1971 - 1980
Bizitza
Jaiotza Baigorri1923ko maiatzaren 13a
Herrialdea  Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Heriotza Biarritz2013ko irailaren 1a (90 urte)
Hezkuntza
Heziketa Pariseko Letren Fakultatea
Hizkuntzak euskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerak idazlea eta politikaria
Enplegatzailea(k) Bordele Montaigne Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Euskaltzaindia
Udako Euskal Unibertsitatea
Literaturaren Zubitegiko fitxa 518
Inguma jean-haritschelhar-1923-2013

BiografiaAldatu

Okzitaniako Tolosako, eta Sorbonako unibertsitateetan eta Saint Cloudeko irakasle eskolan goi mailako ikasketak egin zituen. Irakaslea izan zen 1952tik 1959ra Ageneko lizeoan. Bordeleko unibertsitatean gaztelania, euskara eta euskal literaturako irakasle izan zen, 1962tik 1986ra bete duen Euskal Hizkuntza eta Literaturako katedratik. 1962an, euskaltzain oso izendatu zuten, eta euskaltzainburuorde 1966an (kargu horretan jardungo zuen, 1988an euskaltzainburu izendatu zuten arte). Letretan doktoretza lortu zuen 1969an Sorbonako Unibertsitatean.

Berak idatzi zituen Deux chansons perdues d'Etchahun-Barkoche (1961), Le rythme poétique (4+7)-(4+6) dans la chanson «Intchauspeko alhaba dendaria» (1962), Etchahun et Chamisso (1963) eta Contribution a l'étude de la littérature basque: Martin Larralde-Bordachuri, le poète-galérien (1963) azterlanak. 1967. urtean idatzi zuen Etchahun eta Otxalde idazlana eta 1969an Etxahuni buruzko doktoretza tesia: Le poète Souletin Pierre Topet-Etchahun (1969), L'Oeuvre Poètique de Pierre Topet-Etchahun (1970). Gure herria, Bulletin du Musée Basque, Revista de Etnografía, Euskera, Bulletin hispanique, Pilotari eta Estudios de Deusto agerkarietan eman ditu argitara lan aipagarrienak. Herria astekarian idazten du astero (Gexan Pontto izengoitiaz). 1997an Federico Krutwigen omenez argitaratutako lanean parte hartu zuen eta 1999an Vasconiana lana eman zuen argitara. 1995ean Ponttokeriak lana kaleratu zuen.

« Aipatu nahi ditut 5 pertsona, 5 unibertsitari handi, euskarazko unibersitatea sortzeko beharra defenditu zutenak, UEU sortzeko bidea markatu zutenak: Haritxelhar, Xarriton, Karlos Santamaria, Txillardegi eta Manex Goienetxe. »

—Joserra Etxebarria[4]


Eusko Jaurlaritzako Euskararen Aholku Batzordeko kide izendatu zuten 1982. urtean, eta Baionako Erakustokiko zuzendari izan zen. Euskaltzainburua izan zen 1988an Aita Villasantek utzitako lekua hartu zuenetik 2004ra.

1988an Euskal Herriko Unibertsitateak honoris causa doktore izendatu zuen. 2004an Manuel Lekuona Saria jaso zuen. Baigorri jaioterriko auzapeza izan zen 1971tik 1980ra. EIZIEko ohorezko kide zen 1996az geroztik.

Ahotsak proiektuak 2010. urtean Haritxelharri eginiko elkarrizketaren laburpen bideoa.[5]

PilotariaAldatu

Pilotazale amorratua zen eta bereziki joko luzeaz. Erreboteko txapelduna izan zen Frantzian Baigorriko taldearekin.[6]

Egundainotik pilota maite zuen eta 1943an Zaharrer Segitaldeak luzeko xapelgoa irabazi zuela, Errekalde, Olçomendy anaiak, Petrikorena eta Haritschelharrekin. “Ikasleak” erreboteko taldean ere jokatu zuen besteak beste hauekin: Doyharzabal, Piztia, eskuin I. Larrea, Paul eta Jean Fagoaga eta Jimmy Etcheberry.[7]

1968az geroz ordea Pilotako Federazioan ere sartua baitzen, 1970ean berriz Pilota aldizkaria sortua baitzuen. Hainbat artikulu argitaratu zituen, gehienak euskal pilotaz orokorrean baina erreboteaz eta laxoaz batez ere.

  • «Le "lachua" aux Aldudes» (1964) [8][9]
  • Haritxelhar, Jean. . Le rabot et la longue. Contribution à l’histoire de la pelote au XIXe siècle. (1994) Bulletin du Musée Basque, 1-24 or..[10]

Iparraldeko Pilotarien Biltzarra elkarteko lehendakaria izan zen 28 urtez 1980tik. Hegoaldeko Pilotarien Batzarra geroago sortu zen eta Haritxelharri omenaldia egin zion 1986an Markinan. [6]

AlkateaAldatu

Baigorriko alkatea izan zen 9 urtez.[6]

Sariak eta errekonozimenduakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Olano, Jon. (2013-09-02). «Xabier Kintana: "Haritxelarrek segida eman die Villasantek Euskaltzaindiarentzat ezarritako helburuei"» Berria.
  2. «Haritxelhar, Jean», Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa.
  3. Andres IÑIGO: «Adio Jean Haritschelhar, seigarren merindadeko euskaltzain nafarra», Gara, 2013-09-03.
  4. Etxebarria, Jose Ramon. (2017). Katedralaren eraikuntza (Ikergazte 2017, Bideoa). Udako Euskal Unibertsitatea eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa . Noiz kontsultatua: 2017-12-04.
  5. Jean Haritxelarren ahotsak. Ahotsak.com. Youtube (2014ko urtarrila).
  6. a b c Arraztoa, Tiburcio, 1952-. (D.L. 2010). Laxoa la pelota en la plaza. Cénlit ISBN 978-84-96634-60-2 PMC 776278561 . Noiz kontsultatua: 2020-11-27.
  7. a b Jean Haritschelhar Manuel Lekuona Saria. Eusko Ikaskuntza.
  8. (Frantsesez) Haritschelhar, Jean. (1964). «Le "lachua" aux Aldudes» kmliburutegia.eus . Noiz kontsultatua: 2020-11-27.
  9. «Le "lachua" aux Aldudes. - Euskal kultura prentsan - Eusko Ikaskuntza» www.eusko-ikaskuntza.eus . Noiz kontsultatua: 2020-11-27.
  10. (Frantsesez) Haritxelhar, Jean. (1994). Le rabot et la longue. Contribution à l’histoire de la pelote au XIXe siècle. Bulletin du Musée Basque, 1-24 or..
  11. Haritschelhar, Jean. (2002). Laxotik errabotera. ASJU.

Ikus, gaineraAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean Haritxelhar  

Kanpo loturakAldatu