Fernando Jiménez del Oso

Fernando Jiménez del Oso (1941eko uztailaren 21a, Madril2005eko martxoaren 27a, Madril) espainiar psikiatra eta kazetari bat izan zen. Hitz jario oparoa eta patxadatsua eta ahots ozen eta erakargarria zituen.

Fernando Jiménez del Oso

Bizitza
JaiotzaMadril1941eko uztailaren 21a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril2005eko martxoaren 27a (63 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Hezkuntza-mailalizentzia
Hizkuntzakgaztelania
Irakaslea(k)Juan José López Ibor (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakidazlea, kazetaria, psikiatra, telebista aurkezlea, medikua eta eleberrigilea
IMDB: nm1420549 Edit the value on Wikidata

Misterio eta parapsikologian aditua, bere irratsaio, telebista dokumental eta aldizkariek Espainian gai horien inguruko gertakari eta kasuen ezagutza eta hedapena asko bultzarazi zuten, bereziki ufologiaren gaia eta Objektu Hegalari Ezezagunen fenomenoa. Bestalde, Ertamerika eta Hego Amerikako jatorrizko Maia eta Inka herrien eta mesoamerikari buruzko dokumentalak ere burutu zituen, bai eta Juan José Benítez nafar idazle eta kazetariarekin batera Pazko uhartean dauden moai irudiei buruzko dokumentalak ere.