Larry Collins

Larry Collins, jaiotza-izenaz John Lawrence Collins (West Hartford, Connecticut, AEB, 1929ko irailaren 14a - Fréjus, Frantzia, 2005eko ekainaren 20a), idazle eta kazetari estatubatuarra izan zen.

Larry Collins
Bizitza
Jaiotza Hartford1929ko irailaren 14a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Bizilekua Ramatuelle
Heriotza Fréjus2005eko ekainaren 20a (75 urte)
Hobiratze lekua Ramatuelle
Heriotza modua berezko heriotza: garuneko odoljarioa
Hezkuntza
Heziketa Loomis Chaffee School (en) Itzuli
Yale Unibertsitatea
Hizkuntzak ingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerak gerra-berriemailea, historialaria, kazetaria, idazlea eta zientzia-fikzio idazlea
Lan nabarmenak O Jerusalem! (en) Itzuli
IMDb nm0172468

BiografiaAldatu

Dominique Lapierrerekin batera hainbat liburu arrakastatsu plazaratu zituen, betiere kazetari gisa gertutik ezagutu izan zituen gertakari historikoen ingurukoak: Sutan al dago Paris? (1964, Frantziako hiriburuaren Bigarren Mundu Gerrako askapenaz); O, Jerusalem (1971, Israelgo estatuaren sorreraz); Gaur gauean, askatasuna (1975, Indiaren independentziaz), Bosgarren Zaldizkoa (1980, txantaia nuklearrari buruz).

Kazetari gisa UPI agentzian eta Newsweek aldizkarian, besteak beste, lan egin zuen.

Hauek ditu beste obra batzuk: Herio jolasa (1985), Arrano beltzak (1992), Geroa geurea da (1998). 2005ean eman zuen azken lana, hogei urteren ondoren berriro ere Dominique Lapierrerekin bat eginda: Sutan al dago New York? (2005).

Haren zenbait liburu zinemarako erabili izan dituzte.

ErreferentziakAldatu