Ireki menu nagusia

18/98+ auzia, edo makrosumarioa, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak Euskal Herriko hainbat erakunde eta hedabideren aurka bideratutako eginbide judizialen sorta da. Agian Dena da ETAren auzi aipagarriena da eta epaitutako gehienek zigor gogorrak jaso zituzten. Beste batzuk (Euskaldunon Egunkaria, AEK eta Egin eta adibidez), absolbituak izan ziren urte luzeak pasatu eta gero.

Hartara, 18/98+ auzia izenaz ezagutzen dugunak sumario hauek biltzen ditu:

Sumario hauek guztiak, eta beste hainbat ekinbide judizial ere, makrosumario baten modura irudikatzen du beraz 18/98+ auziak, arrazoi hauengatik: Arrazoibidea bera da sumario guztietan, leporatutako delituen ustezko egileen tipologia bera da, epaile eta epaitegia berberak dira sumario guztietan, proba berberak dira sumario guztietan.

Izan ere, hasiera batean Baltasar Garzon epaile instruktoreak aurrera zeramatzan instrukzio guztiak 18/98 sumarioan sartu zituen, baina jarduketen aurka aurkeztutako helegiteetan Auzitegi Nazionaleko zigor-arloko salako 4. sekzioak Garzonen arrazoibide nagusia gaitzesten zituela ikusirik, auziak banatzea erabaki zuen helegiteak zigor sala horretatik pasa ez zitezen.

Kanpo estekakAldatu