Bakio

Bzkaiko udalerria

Bakio Bizkaiko iparraldeko udalerria da, itsasbazterrekoa. 2022. urtean 2.814 biztanle zituen Eustaten arabera[4]. Estepona ibaiak mendebaldetik zeharkatzen du herria.

Bakio
 Bizkaia, Euskal Herria
Bakioko herrigunea, Jata menditik ikusia.
Bakioko bandera

Bakioko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaMungialdea-Uribe Kosta
Izen ofiziala Bakio
AlkateaAmets Jauregizar Baraiazarra (EH Bildu)
Posta kodea48130
INE kodea48012
Herritarrabakiotar
Kokapena
Koordenatuak43°25′40″N 2°48′41″W / 43.42778°N 2.81139°W / 43.42778; -2.81139
Map
Azalera16,78 km²
Garaiera4 metro
Distantzia29 km Bilbora
Demografia
Biztanleria2.811 (2023)
−1 (2022)
alt_left 1.331 (%47,3) (%48,3) 1.357 alt_right
Dentsitatea120,62 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 43,45
Zahartze tasa[1]% 15,12
Ugalkortasun tasa[1]‰ 43,83
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 82,97 (2011)
Genero desoreka[1]% 2,76 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 8,55 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 59,73 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera [3]% 44.96 (2016)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.bakio.org

Tokiko euskaran, herriaren izena Bakidxo ahoskatzen da.

Geografia aldatu

Ingurune naturala eta klima aldatu

Bi ibai nagusik zeharkatzen dute Estepona ibaiak mendebaldean, eta Ondarre ibaia ekialdean. Herriaren erdigunea Basigo izeneko gunean dago, herriaren gainerako azaleran baserri bananduan egon ziren. 1950etik aurrera, turismoa garatu zen heinean, etxebizitza ugari eraiki ziren hondartzako gunean, gehienak Bilbotik etorritako bizilagunen udarako etxebizitzak.

 
Herriaren ikuspegia portutik.

Udalerri mugakideak aldatu

Bakiok mugakide ditu iparraldean Bizkaiko golkoa, mendebaldean Lemoiz eta Maruri-Jatabe udalerriak, ekialdean Bermeo udalerria, eta hegoaldean Mungia.

Auzoak aldatu

Bakio honako auzoek osatzen dute: Artza, Basigo, Bentalde, Elexalde, Gibelorratzagako San Pelaio, Goitisolo, Urkitzaur eta Zubiaur.

Herrigunean, gaur egun, hondartza ederra itzalpean uzten duen eraikin‑ilara nahasia ageri da. Nortasunik gabeko eraikinak dira, bolumen handikoak, lurraren espekulazioaren aurretik egindako etxe txikiak ez bezalakoak.

Santa Maria parrokia‑eliza mal­karrean egina dago, eta elizpe korritua du inguruan. Hondartzako turismogunetik urrun samar dagoenez, udatiarren ekimenez (gehientsuenak bilbotarrak) kapera-eliza bat eraiki zuten hondartza aldean, 1950eko hamarkadan.

Bestalde hondartzatik Gaztelugatxeko Doniene ikusten da.

Historia aldatu

Historian zehar herriaren jarduera ekonomiko nagusia nekazaritza izan da beti. Arrantzak garrantzi txikia izan du beti. 1927. urtean Bakiok Bermeorengandik Zubiaur eta San Pelaio auzoak bereganatu zituen.

1734. urtea geroztik Bakio —Uribeko merindadeko elizatea— udalerri da, urte hartan Bermeotik bereizi baitzen. Urteak dira Bakiok ez duela arrantza‑ontzirik, baina kilometro bat luzeko hondartza du, erupzio‑harrien artean, ohiko haizeen babesean. Hondartza horrek kanpotar ugari erakartzen du, asteburuak eta oporrak Bakioko bigarren etxebizitzan gozatzera.

XIX. mendeak ondo aurrera egin arte, Bakioko portu txikia defendatzeko sei kanoiz osatutako bateria zuten, Birkilanda esaten ziotena. Baina, beste garai batzuk ziren.

1950eko hamarkadatik aurrera herrian aldaketak hasi ziren, etxebizitza blokeak eraiki ziren baserrien ordez, eta hondartzako gunea apartamentu eta etxe berriez bete zen.

Askotan etxebizitza berrien eraikitzeak ez zekartzan zerbitzu eta azpiegituren eraikuntza, eta horrek arazoak sortu zituen. 1990eko hamarkadatik aurrera gauzak asko hobetu dira herrian. Espaloiak eraiki dira, ur zikinak garbitzeko araztegia (Bizkaian eraiki zen lehenetarikoa), eta, azkenaldian, babes ofizialeko etxebizitzak.

 
Hondartza eta etxebizitza bloke berriak.

Ekonomia aldatu

Herria Bizkaiko Txakolinaren ekoizle nagusietakoa da, bai eta probintzian tradiziorik handiena duena ere.

Duela ez urte asko, Bakiok bilera gastronomiko nagusietara zainzuriak, lanpernak eta Txillbankun harrapatutako bisiguak ere esportatzen zituen.

Demografia aldatu

Bakio XX. mendearen bigarren erdialdeko industrializaziotik kanpo geratu zen. Horren ondorioz, 1950etik 1970eko hamarkadara biztanleak galdu zituen, baina XX. mendea amaitu arte populazioa mantentzea lortu zuen. XXI. mendean, berriz, Mungiarekin eta Bilboaldearekin lotzen zituen komunikazio bideak hobetzearen ondorioz, hiriko jende askok herria bizilekutzat hartu zuen, eta abiadura azkarrean hasi zen biztanleria, kopuru osoa bikoiztu arte.

Adierazi liteke, herri hau udan hirukoiztu egiten dela, udaleku bihurtuz.


Bakioko biztanleria
1927an Zubiaur eta San Pelaio auzoak Bakiori batu zitzaizkion.
Datu-iturria: INE

Euskara aldatu

Bakioko Kontxi Barturen hiztunaren testigantza. Euskal Herriko Ahotsak[5][6] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Bakioko euskara mendebaldeko euskararen aldaera bat da, sartaldekoaren parte den Mungialdeko euskaran hain zuzen[7][8].

Politika aldatu

2015eko maiatzaren 24ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Amets Jauregizar Baraiazarra (EH Bildu) da Bakioko alkatea, Aitor Apraiz Imatzen (EAJ) ondotik. Jauregizarrek alkatetza lortu zuen bere taldearen eta Bakio Bai taldearen baiezko botoei esker, gehiengo osoaz.

Udal hauteskundeak aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Hauteskundeak Bakion»

Bakioko udalbatza

Alderdia

2019eko maiatzaren 26a

2015eko maiatzaren 24a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV)
4 / 11
539 (% 33,23)
5 / 11
604 (% 39,32)
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)*
5 / 11
775 (% 47,78)
4 / 11
527 (% 34,65)
Bakio Bai (BAKIOBAI)
2 / 11
270 (% 16,65)
2 / 11
359 (% 23,37)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 11
9 (% 0,55)
0 / 11
21 (% 1,37)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
0 / 11
18 (% 1,17)
0 / 11
10 (% 0,65)
Datuen iturria: 2015eko Udal hauteskundeak. Behin-behineko emaitzak euskadi.eus webgunean

Ondasun nabarmenak aldatu

Argazki galeria aldatu

Jaiak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. Eustat. «Biztanleria Bizkaiko biztanleria-entitateka, jarduerarekiko harremanaren arabera. 2022/01/ 01» www.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-06).
  5. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-26).
  6. «Liburuak erdaraz, baina berba euskaraz - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-26).
  7. «Mungialdekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-26).
  8. «Bakio - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-26).

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa