Juan Plazaola Artola

Juan Plazaola Artola (Donostia, 1919ko urtarrilaren 21aib., 2005eko maiatzaren 21a) gipuzkoar elizgizona, ikerlaria , idazlea eta irakaslea izan zen.

Juan Plazaola Artola
Retrato de Juan Plazaola Artola.jpg
Bizitza
JaiotzaDonostia1919ko urtarrilaren 21a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia2005eko maiatzaren 21a (86 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakklerikoa, arte-historialaria, filosofoa eta teologoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordenaJesusen Konpainia

BiografiaAldatu

1936an Jesusen Lagundian sartu zen, eta handik hamabost urtera apaiztu zen. Doktorea zen Parisko Unibertsitatean eta Madrilgo Complutensean. Irakaskuntzaren munduan hasi zen berehala, eta Salamancako Jesusen Lagundiko Giza Zientzien Zentroko errektorea izan zen (1966-1968), baita Deustuko Unibertsitateko Filosofia Fakultateko Estetika irakaslea ere (1964-1974). Gipuzkoako Ikasketa Unibertsitario eta Teknikoetako Filosofia eta Letren Fakultateko Historia eta Arteko katedradun eta dekanoa (1974-1977) izan zen, eta Campus horretako bertako errektore. Gainerakoan, Loiolako Probintziako nagusi probintziala eta Deustuko Unibertsitateko kantzelariordea ere izan zen (1979-1985). Atzerrian ere aritu zen irakasle gonbidatu: Caracasco Andrés Bello Unibertsitatean, Mexikoko Iberoamerikarrean eta Alcalá de Henareskoan. Sevillako Real Academia de Bellas Artes de Santa Isabel de Hungríako kidea zen, eta Deustuko Unibertsitateko San Ignacio de Loyola Institutuko lehendakaria. 1964an Reseña aldizkaria sortzearen alde aritu zen, baita 1975ean Donostiako Mundaiz aldizkaria zuzentzen ere. Hogei liburu inguru kaletaratu zituen, eta 1998an, Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxak ematen duten Giza eta Gizarte Zientzien arloko Euskal Herriko curriculum vitae zientzialari aipagarrienaren saria eman zion.

Obra batzukAldatu

  • El arte sacro actual: estudio, panorama, documentos. Madril: BAC, 1965. ISBN 8479148497.
  • Futuro del arte sacro. Bilbo: Mensajero Bilbao, 1973. ISBN 8427106238.
  • Introducción a la Estética: Historia, teoría, textos. Bilbo: Deustuko Unibertsitatea, 1973. ISBN 978-84-220-0412-7.
  • Razón y sentido del arte cristiano. Bilbo: Deustuko Unibertsitatea, 1998. ISBN 9788474855517.
  • Estética y vida cristiana. Mexiko: Universidad Iberoamericana, 1999. ISBN 968-859-345-1.
  • Historia del arte cristiano. Madrid: BAC, 1999. ISBN 9788479145095.
  • La Iglesia y el arte. Madrid: BAC, 2001. ISBN 9788479145873.
  • Arte e iglesia: veinte siglos de arquitectura y pintura cristiana. Hondarribia: Nerea, 2001. ISBN 9788479142339.
  • Modelos y teorías de la historia del arte. Bilbo: Deustuko Unibertsitatea, 2003. ISBN 9788474858563.
  • La enciclopedia emblemática V. El lenguaje del artista. Lasare-Oria: Etor-Ostoa, 2005. ISBN 9788474858563.
  • Arte sacro actual. Madrid: BAC, 2006. ISBN 9788479148492.
  • Introducción a la Estética: Historia, teoría, textos. Bilbo: Deustuko Unibertsitatea, 2007. ISBN 978-84-9830-100-7.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu