Angela Merkel

Angela Dorothea Merkel, jaiotzez Angela Dorothea Kasner (Hanburgo, 1954ko uztailaren 17a) alemaniar politikaria da, CDUko kidea. Alemaniako kantzilerra da 2005eko azaroaren 22tik. Munduko emakumerik boteretsuena zela iritzi zuen Forbes aldizkariak 2019an.[1]

Angela Merkel
Angela Merkel 2019 cropped.jpg
(2019)
Ahotsa
Bundestageko kidea

2017ko urriaren 24a -
Barrutia: Vorpommern-Rügen – Vorpommern-Greifswald I (en) Itzuli
Hautetsia: 2017 German federal election (en) Itzuli
Bundestageko kidea

2013ko urriaren 22a -
Barrutia: Vorpommern-Rügen – Vorpommern-Greifswald I (en) Itzuli
Hautetsia: 2013 German federal election (en) Itzuli
Bundestageko kidea

2009ko urriaren 27a - 2013ko urriaren 22a
Hautetsia: 17th German Bundestag (en) Itzuli
Alemaniako kantziler

2005eko azaroaren 22a -
8. Alemaniako Kantziler Federala

2005eko azaroaren 22a -
Gerhard Schröder
Hautetsia: First Merkel cabinet (en) Itzuli, Second Merkel cabinet (en) Itzuli, Third Merkel cabinet (en) Itzuli, fourth Merkel cabinet (en) Itzuli
Bundestageko kidea

2005eko urriaren 18a - 2009ko urriaren 27a
Hautetsia: 16th German Bundestag (en) Itzuli
Bundestageko kidea

2002ko urriaren 17a - 2005eko urriaren 18a
Hautetsia: 15th German Bundestag (en) Itzuli
12. Chairman of the CDU/CSU Bundestag fraction (en) Itzuli

2002ko irailaren 24a - 2005eko azaroaren 21a
Friedrich Merz - Volker Kauder
7. Leader of the Christian Democratic Union (en) Itzuli

2000ko apirilaren 10a - 2018ko abenduaren 7a
Wolfgang Schäuble - Annegret Kramp-Karrenbauer
Secretary General of the CDU (en) Itzuli

1998ko azaroaren 7a - 2000ko apirilaren 10a
Peter Hintze - Ruprecht Polenz
Bundestageko kidea

1998ko urriaren 26a - 2002ko urriaren 17a
Hautetsia: 14th German Bundestag (en) Itzuli
Bundesministerium fuer Umwelt, Naturschutz und nukleare Sicherheit Logo.svg
Federal Ministry for the Environment, Nature Conservation, Building and Nuclear Safety (en) Itzuli Ministro federal

1994ko azaroaren 17a - 1998ko urriaren 26a
Klaus Töpfer - Jürgen Trittin
Bundestageko kidea

1994ko azaroaren 10a - 1998ko urriaren 26a
Hautetsia: 13th German Bundestag (en) Itzuli
CDU LV MV.png
CDU Mecklenburg-Vorpommern (en) Itzuli Alderdiko burua

1993 - 2000
Günther Krause - Steffie Schnoor (en) Itzuli
BMFSFJ Logo.svg
Federal Ministry of Family Affairs, Senior Citizens, Women and Youth (en) Itzuli Ministro federal

1991ko urtarrilaren 18a - 1994ko azaroaren 17a
Hannelore Rönsch - Claudia Nolte
Bundestageko kidea

1990eko abenduaren 20a - 1994ko azaroaren 10a
Hautetsia: 12th German Bundestag (en) Itzuli
Bizitza
Izen osoa Angela Dorothea Kasner
Jaiotza Eimsbüttel (en) Itzuli eta Hanburgo1954ko uztailaren 17a (66 urte)
Herrialdea  Alemaniako Errepublika Demokratikoa  1990eko urriaren 2a)
 Alemania  (1990eko urriaren 3a -
Bizilekua Berlin
Hanburgo
Quitzow (en) Itzuli
Templin (en) Itzuli
Leipzig
Talde etnikoa alemaniarra
Lehen hizkuntza alemana
Familia
Aita Horst Kasner
Ama Herlind Kasner
Ezkontidea(k) Ulrich Merkel  (1977ko irailaren 3a -  1982ko martxoa)
Joachim Sauer  (1998ko abenduaren 30a -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Leinua family of Angela Merkel (en) Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Alemaniako Zientzien Akademia Berlinen 1986) Zientzietako doktore
Extended Secondary School Templin (en) Itzuli 1973)
Polytechnic Secondary School Templin (en) Itzuli
(1961 -
Leipzigeko Unibertsitatea
(1973 - 1978) : fisika
Hezkuntza-maila doktoretza
Tesi zuzendaria Lutz Zülicke
Hizkuntzak alemana
ingelesa
errusiera
Irakaslea(k) Reinhold Haberlandt (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak politikaria, fisikaria, estatu-politikaria eta kimikaria
Altuera 1,65 metro
Lantokia(k) Berlin eta Bonn
Enplegatzailea(k) Q26882567 Itzuli  (ezezaguna -  1990)
Lan nabarmenak Examination of the mechanism of decays with singular bond breaking and calculation of their coefficient of reaction rate on the basis of quantum mechanical and statistical methods (en) Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza Atlantik-Brücke (en) Itzuli
Rotary Club (en) Itzuli
Free German Youth (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Evangelical Church in Germany (en) Itzuli
Luteranismoa
Alderdi politikoa Alemaniako Batasun Demokrata Kristaua
Democratic Awakening (en) Itzuli

angela-merkel.de
IMDB: nm1361767 Allocine: 439173
Facebook: AngelaMerkel Instagram: bundeskanzlerin Musicbrainz: 3725fa08-2040-4843-a011-0002aee0f6d8 Discogs: 1853564 Edit the value on Wikidata
Angela Merkel Signature.svg

Lehen urteak eta ikasketakAldatu

Angela Dorothea Kasner Hanburgon jaio zen, 1954ko uztailaren 17an.[2] Aita, Horst Kasner, artzain luteranoa zen, eta ama, Herlind Jentzsch, ingeles eta latin irakaslea. Angelak hiru hilabete zituelarik, familia Ekialdeko Alemaniara aldatu zen, aita Quitzow herrira igorri baitzuten. 1957an, azkenik, Templinen (Brandenburgo) kokatu ziren. Bertan egin zituen lehenbiziko ikasketak.[3]

1973-1978 bitartean, Fisika ikasi zuen Leipzigeko Karl Marx Unibertsitatean. 1977an, Ulrich Merkel ikaskidearekin ezkondu zen; bost urte geroago dibortziatu baziren ere, Angelak senar ohiaren abizena atxiki zuen.[3] 1986an, doktoregoa kimika kuantikoan lortu zuen Ekialdeko Berlingo Zientzien Akademian.[4] Garai hartan ezagutu zuen Joachim Sauer fisikaria, eta 1998an ezkondu ziren.

Bizitza politikoaAldatu

1989an Berlingo harresia erori ondoan, Esnaldi Demokratikoa (alemanez: Demokratischer Aufbruch) alderdian sartu zen, eta CDUn 1990eko abuztuan. Alemaniaren bateratzearen osteko lehenbiziko hauteskundetan, 1990eko abenduan, Bundestageko diputatu hautatu zuten.[3] 1991eko urtarrilean, Emakume eta Gazteria ministro izendatu zuen Helmut Kohlek; honek paratu zion "ekialdeko neskatxa" ezizena.[2]

Ingurune eta Segurtasun Nuklear ministroa izan zen 1994-1998 bitartean, eta 1995eko martxo-apirilean Berlinen egindako Nazio Batuen Erakundearen Klima Aldaketari buruzko Konferentziako lehendakaria izan zen.[5] Helmut Kohlek 1998ko iraileko hauteskundeak galdu ondoren, aldaketa sakona izan zen CDU alderdian, eta Merkel idazkari nagusi hautatu zuten.[6] Bi urte geroago, alderdiaren presidentetza hartu zuen, Wolfgang Schäublek dimisioa eman ostean. Haren hautaketarekin, bere irudia berritu nahi izan zuen CDUk, emakumea ez ezik, Ekialdeko Alemaniakoa eta protestantea baitzen; ordura arteko buruzagiak, aldiz, gizonezkoak, katolikoak eta Mendebaldekoak izan ohi ziren.[7]

CDUko presidente izan arren, lanak izan zituen bere boterea sendotzeko. Izan ere, 2002an CDU-CSU batasun kristau-demokratak Bavierako lehen ministro Edmund Stoiber aukeratu zuen kantzilergai, Merkelen kaltetan.[8] CDU-CSUk hauteskundeak galdu ondoren, Merkel oposizioaren buru bilakatu zen.[3]

2005eko maiatzeko hauteskundeetan, Merkel izan zen kristau-demokraten hautagaia eta, alde txikiaz izan bazen ere, nagusitu zitzaion Gerhard Schröder sozialdemokratari: CDU-CSUk botoen % 35,2 eta 226 eserleku eskuratu zituen; SPDk botoen % 34,2 eta 222 eserleku.[9] Baina aldea ez zen gobernua eratzeko adinakoa, eta bi alderdi horiek gobernu koalizio handiaren aukera planteatu zuten; negoziazio luzeen ondoren, akordioa erdietsi, eta azaroaren 22an Angela Merkel aukeratuko zuten kantziler.[10]

Alemaniako kantzilerAldatu

2005eko azaroaren 22an Angela Merkel Alemaniako kantziler hautaturik, koalizio gobernua osatu zuten CDUk eta SPDk. Hurrengo lau urteetan, egoera ezberdinetara egokitzeko gaitasun handia erakutsi zuen. Gobernukide sozialdemokratak hainbat kuota sozial jarri zizkion haren politika kontserbadoreari. Nazioartean erreferente bilakatu zen, batez ere G8koan eta Europar Batasunean presidentetza izan zuenetik.[11]

2009ko iraileko hauteskundeetan, Merkelen alderdiak lortu zuen garaipena, bozen % 33,8 eta 239 eserleku eskuraturik. Aurreko agintaldian ez bezala, Alderdi Liberalarekin (FDP) osatu zuen gobernu koalizioa.[12] Euroguneko zorraren krisia izan zen bigarren agintaldi horretako gertakari nagusia. 2011n, herrialdeko zentral nuklear guztiak 2022. urterako ixteko plana aurkeztu zuen legebiltzarrean, eta onartua izan zen.[13] 2013an jakin zenez, AEBek Angela Merkelen telefonoa zelatatu zuten; Merkelek berehala deitu zion Barack Obama estatubatuar presidenteari, azalpenak eskatzeko.[14]

2013ko iraileko Bundestageko hauteskundeetan, CDU-CSU gailendu zen berriz ere, botoen % 41,5 eta 311 eserleku lorturik; SPDk botoen % 25,7 eta 193 eserleku atera zituen.[15] Horiek horrela, Angela Merkel hirugarren aldiz hautatu zuten kantziler, kontserbadoreen eta sozialdemokraten akordioari esker.[16] Koalizio handia osatzearen truke, lanbide arteko gutxieneko soldata bat ezartzea onartu zuen Merkelek.[17] 2015ean Europan larritu zen Errefuxiatuen krisian, mugak ixtea ez zela aterabidea adierazi zuen kantzilerrak, eta erantzun solidarioa eskatu;[18] izan ere, urtarriletik irailera 577.000 iheslari hartu zituen Alemaniak.[19]

2017ko hauteskundeetan laugarrenez izan zen nagusi, nabarmen behera egin arren: botoen % 32,9 eta 246 eserleku bereganatu zituen.[20] 2018ko martxoaren 14an hartu zuen berriz ere kantziler kargua, alderdi sozialdemokratarekin akordioa sinatu ondoren.[21]

ErreferentziakAldatu

  1. Jones, Nicolette; Garrett, Brianne; Burho, Erika. The World’s 100 Most Powerful Women. forbes.com Noiz kontsultatua: 2020-9-29.
  2. a b Merkel, Alemania bereganatzea lortu duen ekialdeko politikaria. eitb.eus Noiz kontsultatua: 2020-9-28.
  3. a b c d Petrikowski, Nicki Peter. Angela Merkel. Encyclopædia Britannica, inc., britannica.com Noiz kontsultatua: 2020-9-28.
  4. Germany: Angela Merkel becomes second-longest-serving chancellor. dw.com Noiz kontsultatua: 2020-9-28.
  5. Kontsentsurako deiarekin hasi da klimari buruzko konferentzia. Euskaldunon Egunkaria, 1995ko martxoak 29, CC BY-SA 4.0, berria.eus Noiz kontsultatua: 2020-9-28.
  6. Niebel, Ingo. Kohlen ondorengo aroa CDUn. Euskaldunon Egunkaria, 1998ko azaroak 15, CC BY-SA 4.0, berria.eus Noiz kontsultatua: 2020-9-28.
  7. Merkelen hautaketarekin, bere irudia berritu nahi du CDUk. Euskaldunon Egunkaria, 2000ko martxoak 21, CC BY-SA 4.0, berria.eus Noiz kontsultatua: 2020-9-29.
  8. Beck, Martin. Eskuineko karta jokatzen. Euskaldunon Egunkaria, 2002ko urtarrilak 16, CC BY-SA 4.0, berria.eus Noiz kontsultatua: 2020-9-29.
  9. Official final result of the 2005 Bundestag elections. Federal Statistical Office Germany, web.archive.org Noiz kontsultatua: 2020-9-30.
  10. Gobernu akordioa hitzartu dute Alemaniako kristau-demokratek eta sozialdemokratek. Berria, 2005eko azaroak 11, CC BY-SA 4.0, berria.eus Noiz kontsultatua: 2020-9-30.
  11. Mujika, Amagoia. Alemaniako legebiltzarrerako hauteskundeak. Bazkideari begira. Berria, 2009ko irailak 27, CC BY-SA 4.0, berria.eus Noiz kontsultatua: 2020-10-1.
  12. Angela Merkel Alemaniako kantziller hautatu dute, berriro. Berria, 2009ko urriak 28, CC BY-SA 4.0, berria.eus Noiz kontsultatua: 2020-10-1.
  13. Merkelen plan nuklearra onartu du Legebiltzarrak. Berria, 2011ko uztailak 1, CC BY-SA 4.0, berria.eus Noiz kontsultatua: 2020-10-1.
  14. Obamari deitu dio Merkelek, bere telefonoa ere zelatatu ote duten jakiteko. Berria, 2013ko urriak 24, CC BY-SA 4.0, berria.eus Noiz kontsultatua: 2020-10-1.
  15. September 22, 2013 Bundestag Election Final Results - Federal Republic of Germany Totals. electionresources.org Noiz kontsultatua: 2020-10-4.
  16. Angela Merkel kantziler hautatu dute hirugarren aldiz. Berria, 2013ko abenduak 17, CC BY-SA 4.0, berria.eus Noiz kontsultatua: 2020-10-4.
  17. Merkelek gutxieneko soldata ezartzea onartu du, SPDrekin gobernua osatzeko. Berria, 2013ko azaroak 21, CC BY-SA 4.0, berria.eus Noiz kontsultatua: 2020-10-4.
  18. Makazaga, Xabin. Merkel: «Hesiek ez gaituzte babestuko». Berria, 2015eko urriak 8, CC BY-SA 4.0, berria.eus Noiz kontsultatua: 2020-10-4.
  19. Merkelek ukatu egin du Alemaniak gainezka egin izana. Berria, 2015eko urriak 9, CC BY-SA 4.0, berria.eus Noiz kontsultatua: 2020-10-4.
  20. Merkel laugarrenez nagusi, nabarmen behera eginda. Berria, 2017ko irailak 25, CC BY-SA 4.0, berria.eus Noiz kontsultatua: 2020-10-4.
  21. Angela Merkelek laugarren agintaldia hasi du Alemaniako kantziler gisa. Berria, 2018ko martxoak 15, CC BY-SA 4.0, berria.eus Noiz kontsultatua: 2020-10-4.

Kanpo estekakAldatu