Asier Otamendi
Urretxun (Gipuzkoa) jaiotako bertsolaria, aspaldian Gasteizen (Araba) bizi dena
Asier Otamendi Alkorta (Urretxu, Gipuzkoa, 1971) bertsolaria da. 19 urte zituela Gasteiza (Araba) joan zen elikadura ikasketak egitera, eta han bizi da geroztik.
Asier Otamendi | |
---|---|
![]() Zuhatzu Kuartangoko (Araba) sagardotegiaren inaugurazioan bertso saioa egin eta gero. 2017ko urtarrilaren 12a. | |
Bizitza | |
Jaiotza | Urretxu, 1971 (50/51 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria |
AEKko irakaslea izan da hainbat urtez, eta gaur egun Nekazaritza Eskolan dabil. Bertsolaritzari dagokionez, Arabako Bertsolari Txapelketa bederatzi alditan irabazi du.[1] Horrez gain, Prudentzio Deuna bertso lehiaketa bost aldiz segidan irabazi du.
TxapelketakAldatu
- Arabako Bertsolari Txapelketa:
- Txapelduna (9): 1997, 1998, 1999, 2000, 2001, 2002, 2004, 2005, 2008.
- Bigarrena (3): 2009, 2011, 2017.
ErreferentziakAldatu
- ↑ Arabako Bertsolari Txapelketak: http://www.bertsozale.com/euskara/txapelketak/araba2006/plantila.php?s=TXAPELDUNAK
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
- Asier Otamendi, Bertsozale Elkartean
- (Gaztelaniaz) «Asier Otamendi Alkorta», Auñamendi Eusko Entziklopedia.