Etxebarri

Bizkaiko udalerria
Artikulu hau Bizkaiko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Etxabarri (argipena)».

Etxebarri Bizkaiko erdialdeko udalerri bat da, Bilbo Handia eskualdearen barruan Hego Uribe azpieskualdekoa. 12.000 biztanle zituen 2019 urtean, eta XXI. mendeko lehen hamarkadan metropolitar gunean hazkunderik handieneko udalerria izan zen. Berezko izen historikoa Etxebarriko Doneztebe elizatea bazuen ere, 1994. urteaz geroztik Etxebarri du izen ofiziala.

Etxebarri
 Bizkaia, Euskal Herria
Doneztebeko eliza
Etxebarriko bandera

Etxebarriko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaBilbo Handia
Izen ofiziala Etxebarri
AlkateaLoren Oliva (LVP)
Posta kodea48450
INE kodea48029
Herritarraetxebarritar
Kokapena
Koordenatuak43°14′50″N 2°53′30″W / 43.2472°N 2.8917°W / 43.2472; -2.8917
Map
Azalera3,38 km²
Garaiera30 metro
Distantzia1,5 km Bilbora
Demografia
Biztanleria11.975 (2023)
195 (2022)
alt_left 5.771 (%48,2) (%48,4) 5.792 alt_right
Dentsitatea2.159 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 43,06
Zahartze tasa[1]% 19,23
Ugalkortasun tasa[1]‰ 60,12
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 80,28 (2011)
Genero desoreka[1]% 3,42 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 12,44 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 22,82 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera [3]% 10.47 (2016)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.etxebarri.eus
Etxebarriko autobus geltokia

Geografia aldatu

Inguru naturala eta klima aldatu

Etxebarrik Bilborekin egiten du muga mendebaldean, Galdakaorekin ekialdean, Txorierrirekin iparraldean, eta Basauri udalerriarekin hegoaldean. Bilbotik oso gertu kokaturik dago, 1,5 kilometrora zehazki. Etxebarritik Bilboko Txurdinaga eta Otxarkoaga auzoak ageri dira. Ibaizabal ibaiaren meandro batean kokatzen da Etxebarri.

Hiru alde, gutxienez, bereiz daitezke herrian: batetik, Ibaizabal ibaiaren meandroan kokatzen den gunea, Doneztebe. Tradizionalki gune horretan industria nagusi izan den arren, Etxebarriko zabalgune berria bertan eraikitzen ari da. Horrez gain, 2004tik Bilboko metroaren geltoki berria egin dute han. Bestetik, Kukullaga, (San Antonio gaztelaniaz) auzunea dugu, udalerriaren iparraldean, N-634 errepidearen iparraldean dagoena. Eta hirugarrenik, Lezama-Legizamon industrialdea dagoen meandroa.

Auzoak aldatu

Etxebarriko auzo nagusiak honakoak dira: Ametzola, Doneztebe, Kukullaga, Legizamon, San Antonio eta Santa Marina.

Ekonomia aldatu

XX. menderarte nekazaritza izan zen udalerriko jarduera ekonomiko nagusia. 1900etik aurrerako industrializazio prozesuaren ondoren, hainbat industria eta lantegi berri zabaldu ziren herrian. Ibaizabal ibaiaren ondoan dagoen Arcelor Mittalen lantegia edota Lezama Legizamon industrialdea. Horrez gain, jadanik ateak itxi duten beste hainbat lantegi. Izan ere, Etxebarriren hazkunde demografikoarekin batera, etxebizitza ugari eraiki dira antzinako industriak zeuden orubeetan.

Gaur egun, zerbitzuek dute industria baino garrantzi handiagoa, enpleguaren %53,7 haiei baitagokie. Industriak, berriz, enpleguaren %30,8. Eraikuntza bestalde, azken urteetako etxebizitza eraikuntzari loturik, beste udalerri batzuetan baino garrantzitsuagoa da, enpleguaren %15. Nekazaritza, azkenik, ia desagertu da enpleguaren %0,4 baino ez dela.

Demografia aldatu

Etxebarrik 10.951 zituen 2016an, historian izandako biztanleriarik handiena. Izan ere, XX. mende osoan zehar hazi da herria, XX. mendearen hasieran 637 biztanleko herrixka bat baino ez zela. Are gehiago, Bizkaian 1970eko hamarkadako krisialdiaren ondorioz hasitako beheraldi demografikoa, ez da Etxebarrin ia nabaritu. Aitzitik, herriak hazten jarraitu du 1980ko hamarkadatik aurrera ere.

Etxebarriko biztanleria

Politika aldatu

Udal hauteskundeak aldatu

Etxebarriko udal politika berezia da inguruko herriekin alderatuta, tokiko alderdi batek, La Voz del Pueblo alderdiak, baitu nagusitasuna 1990eko hamarkadatik. LVP alderdiak 1991tik agintzen du herrian. 1987an PSE-EE alderdiak irabazi zituen hauteskundeak.[4]

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeen emaitzen ondorioz, LVPko Loren Oliva hautatu zuten alkate.

2015eko udal hauteskundeetan, Etxebarrik, 10.000 baino biztanle gehiago izateagatik, lau zinegotzi gehiago jaso zituen. Hartara, LVP alderdiak hiru zinegotzi gehiago eskuratu zituen, guztira hamahiru zinegotzi izateraino. Loren Olivak jarraitu zuen alkate. EH Bilduk, berriz, guztira bi zinegotzi lortu zituen; eta EAJk eta PSE-EEk, zinegotzi bana.

2019ko udal hauteskundeetan LVPk berriro lortu zuen gehiengoa, nahiz eta zinegotzi bat galdu.

Etxebarriko udalbatza

Alderdia

2019

2015

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
La Voz del Pueblo / Herriko Ahotsa (LVP)
12 / 17
3.885 (% 67,02)
13 / 17
3.742 (% 71,30)
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)
2 / 17
624 (% 10,76)
2 / 17
554 (% 10,56)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV)
2 / 17
718 (% 12,39)
1 / 17
526 (% 10,02)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
1 / 17
435 (% 7,50)
1 / 17
328 (% 6,25)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Euskara aldatu

Etxebarrin hitz egiten den euskara mendebaldeko euskararen barne dago kokaturik, zehatzago Nerbioi ibarreko euskara[5][6] da. Etxebarri, ordea, ez da hizkera honetan kokatzen den herri bakarra, besteak beste, Bilbo, Arrigorriaga, Basauri, Galdakao, Zaratamo... ere bertan kokatzen baitira.

Etxebarriko hiztunen testigantzekin osatutako bideoa, Euskal Herriko Ahotsak[7][5] proiekturako egina, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Gaztelaniatze prozesua handia izan da Nerbioi ibarrean azken hamarkadetan, bereziki udalerri handietan gertatutakoa. Euskaradunak bereziki landa-eremuetan eta herri txikienetan bizi dira, eta bestela batuaren bidez hizkuntzaren berreskurapena egiten saiatzen ari dira, beste toki batzuetan bezala. Izan ere, ikastolak ditugu gaur egun Galdakaon ("Eguzkibegi") edo Basaurin ("Arizko ikastola") eta bertso-eskolak Basauri, Arrankudiagan eta Arrigorriagan.

Etxebarritar ospetsuak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. Udal hauteskundeetako emaitzen historikoa, Etxebarri.net webgunean. 2011-07-06an kontsultatua.
  5. a b «Nerbioi ibarrekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-01).
  6. «Etxebarri - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-01).
  7. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-01).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa