Ibilaldia
Ibilaldia, Bizkaiko ikastolen jaia da. 1978an antolatu zuten Getxon lehenengo aldiz Uribe Kostako ikastolek. Ondoren, 1980az geroztik, urteroko hitzordu bilakatu da.
Ibilaldia | |
---|---|
2011ko Ibilaldia Ondarroan. | |
Tokia | Bizkaia, Euskal Herria |
Antolatzailea | Ospatzen den lekuko ikastola Bizkaiko Ikastolen Elkartea |
Mota | Ibilbide txangoa |
Esanahia | Euskararazko hezkuntzaren aldekoa |
Hasiera | 1978, Getxo |
Data | |
Data | Maiatzaren hasieran |
Betetzea | Urtero |
Webgunea | https://ibilaldia.eus/ |
Gaur egun, Bizkaiko Ikastolen Elkarteak antolatzen du.
2012ko Ibilaldia
aldatuTrapagaran-en izan zen 2012ko Ibilaldia maiatzaren 27an.
Leloa: "ibipuntuzero---i2.0"
Helburua
aldatu2012ko Ibilaldiaren ostean, DBHko ikasleak eta 0-3 zikloa hartzeko sortu berri duten eraikin berria guztiz amaitu nahiko zuten, Bizkaiko eta Euskal Herriko euskaltzaleon laguntzarekin. eta egun horretara heltzeko bidean laguntzen gaituzten horiekin, guztiekin, gure eraikin berri hori, dagoeneko errealitate den eraikin dotore hori gure bihurtuko dugu.
Protagonistak: ibipuntozero eta Ibiltxo
aldatuAldi hartan, eta meatzaritzako Trapagako lotura ahaztu nahi izan gabe, ideia berria nahi zuten Ibilaldirako. Internet zaleen artean hain hedatuta zegoen 2.0 horretan sartzeko beharra ikusi zuten, Ibilaldia ere 2.0 olatuan sartu asmoz. Hori dela eta, IBIPUNTUZERO, Ibilaldia delako, Trapagako ikastolaren BIgarrena zelako, eta bi PUNTUZERO izatea nahi zuten, ikastola eta kanpoko guztion arteko harremana etengabea izatea nahi zutelako. Lagun berria, planeta ezezagun batetik etorri zen Ibiltxo izan zen.
Ibiltxok gauza asko zituen erakusteko, lurralde ezezagun baten jaioa, espazio-ontzi batetik jausi eta Trapagako kaleetara iritsi zen, Trapagako Ikastolara. Hasieran ez zen gai umeak ulertzeko, baina argi zeukan, ikastola leku ona da euskara ikasteko, eta hortaz, bera ere euskalduna izango zen, bera ere Itxaropena Ikastolako umeen lagun izango zen.
Ibilaldian sare sozialak eta Internet erabiliko zituzten, Facebook, Tuenti, Twitter, Berriketan.info, eta www.ibilaldia.com webgunea.
Trapagaranek eta Meatzaldeak euskararekiko duten jarrera baikorra aireratzeko aukera zen, Ikastolak ingurua euskalduntzeko egunero egiten duen lanean pauso bat gehiago, pauso handi bat.
2013ko Ibilaldia
aldatuPortugaleten izen zen 2013ko maiatzaren 27an. Jai honek Asti-Lekuren 50. urteurrenarekin bat egin zuen. Ibilaldiko leloa Aldapa Leunduz izan zen. Leloa Asti-Lekuk gaiditu edo leundu behar izan dituen aldapa eta zailtasunekin dauka zerikusia.
Jaia Asti-Leku eta Portugaleten ez ezik, Sestao eta Santurtzin ere ospatu zen. Helburua ezkerraldeko hiru herri hauek batzea zen.
Historia
aldatu1978an lehenengo aldiz Getxon antolatu zenetik hauek izan dira urtez urte antolatu diren ibilaldiak:[1]
- 1978. Getxo
- 1980. Durango-Abadiño. 1980/Udaberrian
- 1981. Bilbo. 1981/05/--.
- 1982. Portugalete. 1982/05/16. Asti-Leku ikastola.
- 1983. Lekeitio. 1983/06/13.
- 1984. Getxo-Berango. 1984/06/06.
- 1985. Bermeo
- 1986. Arrigorriaga. 1986/09/--.
- 1987. Zornotza. 1987/06/21.
- 1988. Bilbo (Txurdinaga). 1988/05/29.
- 1989. Muskiz. 1989/05/21.
- 1990. Sopelana. 1990/05/27.Ander Deuna ikastola
- 1991. Gernika. 1991/06/02.
- 1992. Durango. 1992/05/31.
- 1993. Ondarroa. 1993/05/23. Zubi Zahar ikastola.
- 1994. Bilbo-Arrigorriaga (Abusu). 1994/05/29. Abusu ikastola.
- 1995. Santurtzi. 1995/06/06. Bihotz Gaztea ikastola.
- 1996. Trapagaran. 1996/05/26.
- 1997. Getxo-Leioa. 1997/05/25.
- 1998. Mungia. 1998/05/31. Larramendi ikastola.
- 1999. Elorrio. 1999/06/06.
- 2000. Balmaseda. 2000/05/28. Zubi Zaharra ikastola.
- 2001. Bilbo-Arrigorriaga (Abusu). 2001/05/27. Abusu ikastola.
- 2002. Getxo. 2002/05/26. San Nikolas ikastola.
- 2003. Lekeitio. 2003/05/18. RM Azkue ikastola eta Zubi Zahar ikastola.
- 2004. Leioa - Sopelana. 30/05/2004. Ander Deuna ikastola eta Betiko ikastola.
- 2005. Durango. 29/05/2005. Ibaizabal ikastola eta Kurutziaga ikastola.
- 2006. Elorrio. 29/05/2006. Txintxiki ikastola.
- 2007. Balmaseda. 20/05/2007. Zubi Zaharra ikastola.
- 2008. Zornotza. 2008/05/25. Andra Mari ikastola.
- 2009. Galdakao. 2009/05/31. Eguzkibegi ikastola.
- 2010. Bermeo. 2010/05/30. Eleizalde ikastola.
- 2011. Ondarroa. 2011/05/31. Zubi Zahar ikastola.
- 2012. Trapagaran. 2012/06/03. Itxaropena ikastola.
- 2013. Portugalete. 2013/05/26. Asti-Leku ikastola.
- 2014. Gernika-Lumo. 2014/06/07 Seber Altube ikastola.
- 2015. Bilbo. 2015/05/31 Harrobia ikastola.
- 2016. Durango. 2016/05/29 Ibaizabal ikastola eta Kurutziaga ikastola.
- 2017. Mungia. Larramendi ikastola.
- 2018. Santurtzi. 2018/05/27 Bihotz Gaztea ikastola.
- 2019. Lekeitio. RM Azkue ikastola eta Zubi Zahar ikastola.
- 2020. Elorrio. 2020/05/31. Txintxirri ikastola
- 2021. Sopela eta Leioa. 2020/05/30.Sopelako Ander Deuna ikastola eta Leioako Betiko ikastola[2].
- 2022. Bilbo. 2020/05/27. Abusu Ikastola[3].
- 2023. Ondarroa. 2020/05/21. Zubi Zahar Herri Ikastola[4].
- 2024 Algorta. 2020/05/26. San Nikolas Ikastola[5].
- 2025. Galdakao. 2020/05/?. Eguzkibegi Ikastola
- 2026. Santurtzi. 2020/05/?. Bihotz Gaztea ikastola
- 2027. Galdakao. 2020/05/?. Eguzkibegi Ikastola
- 2028. Bilbo. 2020/05/?. Harrobia ikastola[6].
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Aurreko ibilaldiak | Ibilaldia 2020» ibilaldia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-23).
- ↑ https://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/7662632/2021eko-ibilaldia-maiatzarean-30ean-sopelan-eta-leioan-leloa-logoa-helburua/
- ↑ https://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/8857197/ibilaldia-2022ko-maiatzaren-29an-bilbon-eta-arrigorriagan-abusu-ikastolak-antolatuta/
- ↑ https://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/9209356/zubi-zahar-herri-ikastolak-antolatuta-ibilaldia-2023-ondarroan-2023ko-maiatzaren-21ean/
- ↑ https://web.archive.org/web/20240314093313/https://ibilaldia.eus/ibilaldia-2024
- ↑ https://geuria.eus/herriak/galdakao/galdakao-ibilaldia-2025-eguzkibegi-ikastola-2021-urtarrila/
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Ibilaldia webgune ofiziala