Marta Birgit Svennson edo Birgit Nilsson (Karup, Eskania, Suedia, 1918ko maiatzaren 17a - Ib., 2005eko abenduaren 25a) suediar sopranoa izan zen.

Birgit Nilsson

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMärta Birgit Nilsson
JaiotzaVästra Karup (en) Itzuli eta Västra Karup (en) Itzuli1918ko maiatzaren 17a
Herrialdea Suedia
HeriotzaBjärlöv (en) Itzuli2005eko abenduaren 25a (87 urte)
Hobiratze lekuaVästra Karup cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaRoyal Academy of Music
Hizkuntzaksuediera
Irakaslea(k)Joseph Dewar Hislop (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakopera abeslaria
Jasotako sariak
Genero artistikoaopera
Ahots motasopranoa
Musika instrumentuaahotsa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaLuteranismoa

IMDB: nm0632169 Spotify: 6ljM6B2XmSU7BtG3tZLQ1K Musicbrainz: f389484d-2610-4a31-b587-94585f1220f4 Discogs: 865659 Allmusic: mn0002194564 Find a Grave: 12949242 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Vástra Karup izeneko hirian jaio zen, Eskaniako probintzian. J. Hislop eta A. Sunnegardekin egin zituen ikasketak Stockholmeko Kontserbatorioan (1941-1946). 1946. urtean, Carl Maria von Weberren Ezkutuko ehiztaria operako Agataren pertsonaiarekin debutatu zuen, gaixorik zegoen kide bat ordeztuz, baina bere aurkezpen ofiziala 1947an izan zen, Lady Macbeth-en paperarekin, Stockolmoko Errege Operan.[1]

1948. urtean Stockholmeko Operak kontratua egin zion, eta harrezkero mundu osoko antzoki famatuenetan kantatu zuen, adibide Argentinako Teatro Colón.[2] Wagnerren interpretari bikaina zen, bereziki Isoldarena.

Kantatu zituen pertsonaia aipagarrienak: Lady Macbeth, Venus eta Elisabeth (Tannhäuser), Senta (Mamu Untzia), Elsa (Lohengrin), Brünnhilde (Sigfried), Isolda (Tristan), Aida, Salome, Elektra eta Doña Ana (Don Giovanni).

Nilssonen ahotsak ezaugarri dramatiko bikainak zituen, eta musikaltasun handia.

Abeslariak bere izena daraman Birgit Nilsson Fundazioa sortu zuen, eta honek, Birgit Nilsson saria banatzen du, saridunen artean Placido Domingo dago, abeslariak berak aukeratu zuen hil aurretik.[3] Gerora, epaimahai batek aukeratzen ditu saridunak, onuradunena artean, Yo-Yo Ma,[4] Nina Stemme[5] eta Vienako Filarmonikak.[6]

Filmografia aldatu

  • Richard Strauss: Elektra (Herbert Graf eta David Stivender, 1988)[7]
  • Elektra (1980)[8]
  • Tristan und Isolde (Pierre Jourdan, 1973)[9]

Sariak eta Aitortzak aldatu

Bere ibilbide artistikoan sari ugari jaso zituen:[10]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Birgit Nilsson  

Irudi Galeria aldatu

Ikusi ere aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Birgit Nilsson: «Para mi voz y mi corazón, Isolde y Brünnhilde fueron las mejores»» Ópera Actual (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).
  2. (Gaztelaniaz) «Birgit Nilsson en concierto (1967)» Teatro Colón (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).
  3. (Gaztelaniaz) «Plácido Domingo recibirá el premio Birgit Nilsson» La Vanguardia 2009-02-20 (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).
  4. (Gaztelaniaz) Redacción. «Yo-Yo Ma, Premio Birgit Nilsson 2022» Platea Magazine (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).
  5. (Gaztelaniaz) CODALARIO. «Nina Stemme gana el Birgit Nilsson» www.codalario.com (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).
  6. (Gaztelaniaz) World, Opera. (2014-10-19). «La Filarmónica de Viena recibe el premio Birgit Nilsson» Opera World (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).
  7. (Gaztelaniaz) «Richard Strauss: Elektra (película 1988) - Tráiler. resumen, reparto y dónde ver. Dirigida por Herbert Graf, David Stivender» La Vanguardia 2022-07-16 (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).
  8. (Gaztelaniaz) «Elektra (película 1980) - Tráiler. resumen, reparto y dónde ver. Dirigida por» La Vanguardia 2022-07-16 (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).
  9. (Gaztelaniaz) «Tristan und Isolde (película 1973) - Tráiler. resumen, reparto y dónde ver. Dirigida por Pierre Jourdan» La Vanguardia 2022-07-16 (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).
  10. «Honours and awards - The Birgit Nilsson Prize» web.archive.org 2016-04-03 (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).

Kanpo estekak aldatu

Birgit Nilsson Stockholm 1964