Ireki menu nagusia

Dinosauroak (grezieraz δεινόσαυρος, musker izugarriak) narrasti[oh 1] talde anitz bat da. Triasiko aroaren erdialdean agertu ziren, orain dela 243 eta 233,23 milioi urte artean[1][2], baina euren jatorriaren eta eboluzioaren denbora zehatza oraindik eztabaidan dago[3]. Triasiko-Jurasiko iraungitze masiboaren ondoren lur lehorreko ornodun nagusi bilakatu ziren, orain dela 201 milioi urte; euren nagusitasunak jarraitu zuen Jurasikoan eta Kretazeoan zehar. Alderantzizko ingeniaritza genetikoa erabiliz[4] eta erregistro fosila aztertuz ikus daiteke hegaztiak lumadun dinosauro modernoak direla[5]: Jurasikoaren amaieran teropodoetatik eboluzionatu zuten[6]. Hegaztiak dira, beraz, Kretazeo-Paleogeno iraungitze masiboari biziraun zioten dinosauro bakarrak, orain dela 66 milioi urte[7]. Dinosauroak, beraz, bi taldetan sailka daitezke: hegazti-dinosauroak, edo hegaztiak eta dinosauro-ez-hegaztiak, hegazti ez diren beste guztiak taldekatzen dituena. Artikulu honetan dinosauro-ez-hegaztiei buruz hitz egiten da.

Dinosauro
Triasiko-Kretazeoa (Theropodaren ondorengoa den Aves ordenaren espezieak gaur egun bizi dira.)

Palais de la Decouverte Tyrannosaurus rex p1050042.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
AzpierreinuaBilateria
FilumaChordata
KlaseaReptilia
Ordena Dinosauria
Owen, 1842

Dinosauroak animalia talde oso anitza dira, taxonomia, morfologia eta ekologiaren ikuspuntuetatik. Hegaztiak, euren 10.000 espezieekin[8], aniztasunik handiena duen ornodunen bigarren taldea da, Perciformes arrainen ostean[9]. Ebidentzia fosila erabilita, paleontologoek 500 genero ezberdin[10] eta 1.000 espezie baino gehiago identifikatu dituzte[11]. Kontinente guztietan aurki daitezke bizirik (hegaztiak) zein fosilak[12]. XX. mendearen lehen erdian, hegaztiak dinosauro zirela onartu baino lehen, zientzialari gehienek uste zuten dinosauroek odol hotza zutela. 1970eko hamarkadan egindako ikerketak erakutsi zuen, hala ere, dinosauro gehienek metabolismo aktiboa zutela eta interakzio sozial konplexuak izateko gaitasuna zutela. Batzuk belarjaleak[oh 2] ziren eta beste batzuk haragijaleak. Ebidentziak erakutsi du arrautzak errutea eta habiak sortzea dinosauro guztien artean partekatutako ezaugarria dela, hegazti zein ez-hegazti.

Dinosauroen lehen arbasoak bidepoak ziren, baina talde asko gero kuadrupedo egin ziren, eta talde batzuek bi egoeren artean aldatzeko aukera zuten. Adarrak edo gandorrak ohikoak dira dinosauro talde guztietan, eta desagertutako talde batzuek gorputzeko babesak edo arantzak ere garatu zituzten. Biziraun duen hegaztien leinua txikia da, hegan egin ahal izateko, dinosauro prehistoriko asko (hegazti zein ez-hegazti) handiak ziren. Sauropodorik handienak 39,7 metroko luzera zuela estimatzen da[13], eta 18 metro arteko altuerak ere neurtu dira. Dinosauroak izan ziren lur lehorrean inoiz egondako animaliarik handiena. Gaur egun ere dinosauro ez-hegaztiak erraldoiak zirenaren ustea hedatuta dago, baina hau fosil handiak eskuratzea txikiak baino errazagoa delako da. Dinosauro batzuk oso txikiak ziren, adibidez Xixianykusek 50 zentrimetroko luzera baino ez zuen.

Lehen dinosauro fosilak XIX. mendearen hasieran aurkitu ziren, eta munduko museo askok geroztik erakargarri ikusi dituzte. Nazioarteko kulturaren elementu dira gaur egun dinosauroak. Euretako batzuen tamaina handiaren ondorioz, eta euren natura ikaragarriaren eta fantastikoarengatik liburu eta film ugari egin dira euren inguruan, adibidez Jurassic Park frankizia. Publikoaren interesa dela eta, dinosauroen ikerketak laguntza ekonomiko garrantzitsua du, eta aurkikuntza berriak ohikoak dira komunikabideetan.

EtimologiaAldatu

Dinosauro izena Richard Owenek proposatu zuen 1842an, Britainia Handian aurkitutako narrasti erraldoien fosilak deskribatzeko izena zen[14]. Izena grezieratik dator: δεινός (deinos, "izugarria") eta σαύρα (saura, "musker" edo "narrasti")[15]. Orokorrean, izen zientifikoaz ezagutzen ditugu eta jendeari arraro egiten zaizkio izen horiek. Owenen intentzioa ez zen beldurra sartzea, baizik eta animalia haien tamainaz ohartaraztea.[16]

Beste animalia prehistoriko batzuk, hala nola pterosaurioak, mosasaurioak, iktiosaurioak, plesiosaurioak edo Dimetrodon askotan aipatzen dira dinosauro gisa, baina ez dira taxonomikoki dinosauro[17]. Pterosauroak dinosauroen ahaide urrunak dira, Ornithodira kladokoak. Beste talde guztiak Sauropsidaren barnean daude, gaur egungo narrasti eta hegazti guztiak biltzen dituen kladoa, Dimetrodon izan ezik, sinapsido bat dela.

DeskribapenaAldatu

SinapomorfiakAldatu

Dinosauro guztiek Archosauriak zuen hezurduraren aldaera komun batzuk zituzten. Genero batzuek geroago bestelako bilakaerak garatu zituzten, baina badira guztiek dituzten oinarrizko ezaugarri batzuk. Taxoi bateko kide guztiek dituzten ezaugarri komunei sinapomorfia deritze:

Dinosauroen artean honako hauek agertzen dira:

  • Aurreko gorputz-adarretan, laugarren eta bosgarren hatzak galdu ziren.
  • Atzeko gorputz-adarretan, behatzen kopurua lautik hirura igaro zen.
  • Sakroa dute, bi edo hiru ornoz osatua.
  • Azetabuloa zulatuta dago eta hutsune bat du erdian.
  • Aldakaren artikulazio berezia.
  • Aurreko gorputz-adarrak txikiagoak dira atzekoak baino.
  • Bi aho-sabai zituzten eta horrela aldi berean jan eta arnasa har zezaketen.
  • Izterrezura erlatiboki zuzena da eta haren burua erdian lerrokatuta dago.
  • Burezurra diapsidoa da, hau da, bi zulo ditu alde tenporalean.
  • Aurreko gorputz-adarretan, ukondoa atzerantz orientatuta dago.
  • Atzeko gorputz-adarretan, belaunak aurrerantz orientaturik daude.
  • Lurtarrak dira.

Eboluzioa eta garapenaAldatu

Dinosauroak Triasikoan agertu ziren Lurrean, orain 230 milioi urte, Permiarraren bukaeran Lurraren ekosistema guztien suntsipen masiboa gertatu eta 20 milioi urte geroago. Lehenak txikiak eta bipedoak ziren, Eoraptor generokoak, besteak beste[18].

Triasikoan, dibertsifikatuz joan ziren, biotopo ezberdinetara egokituz. Horrela, Jurasikoaren hasieran, metro bat baino gehiagoko luzera zuten ingurune lehorreko animalia guztiak dinosauroak ziren[18].

Jurasikoan, konifero- eta pteridofito-landareek basotu egin zuten ingurune lehorra. Paisaia berri horren babesean, hasieran aipatutako dinosauroen bi ordena (Saurischia eta Ornitischia) eta beren baitako subordena nagusien morfologiak finkatu ziren[18].

Geroago, Kretazeoan, dinosauroak planeta osoan zehar hedatu ziren, ekosistema ekuatorialetatik latitude altuenetakoetaraino; hala, taldearen historian izan den dibertsitate espezifikorik altuena garatu zen. Orain 65 milioi urte, hau da, Kretazeo/Tertziario mugan, Lurrean bizirik zeuden organismoek beste suntsipen masibo bat pairatu zuten, bai itsastarrek, bai eta kontinentalek ere. Kaltetuen suertatu zirenen artean, dinosauroak zeuden; izan ere, suntsipen hori terminala izan zen berentzat, hau da, ordukoak baino gazteagoak diren arroketan ez da berriro azaltzen dinosauroen aztarna fosilik. 1980ko hamarkadaren hasieran, Alvarez ikerlari iparramerikarrak eta kideek plazaratu zuten hipotesiaren arabera, une hartan, hamar edo hamabi kilometroko diametroko meteorito batek Lurrarekin talka egin zuen. Horren ondorioz, Lurra hauts-estalki batez inguraturik geratu zen hilabete batzuetan, eta fotosintesia galarazi zuen, eguzki-izpiek ezin baitzuten lurrazaleraino ailegatu. Uste da, aldi berean, garrantzizko tenperatura-aldaketak gertatu zirela, atmosferara nitrogeno-kantitate handiak askatu zirela, eta, hori dela eta, euri azidoak sortu zirela. Kate trofikoetan landareak oinarri direla kontuan hartuz, gorago aipatutakoaren ondorio zuzena da ekosistema guztietan desoreka izugarriak gertatu izana, dinosauro-espezie ororentzat eta beste hainbat organismorentzat ere gaindiezinak suertatu zirenak[18].

SailkapenaAldatu

Dinosauroen sailkapenak aldaketa ugari izan ditu denboran zehar: haiek taldekatzeko hainbat sinapomorfia erabiltzen dira. Hala ere, dinosauro ugari egon ziren, baliteke gaur egungo haragijale, belarjale, orojale eta intsektujaleen arteko banaketaren antzekoa izatea. Dinosauroak kanpo itxuragatik baino hezurren morfologia ogiaren arabera sailkatzen dira: talderik handienak aldakaren bitartez egiten dira.

TaxonomiaAldatu

Taxonomia filogenetikoan dinosauroak "Triceratops eta gaur egungo hegaztien arteko arbaso komunik berrienaren ondorengo guztiak" dira. Bi taldetan banatuta daude, aldakaren formaren arabera: Ornithischia (hegazti aldaka) eta Saurischia (narrasti aldaka). Ornitiskioek aldaka atzerantz orientatua dute eta sauriskioek, kranealki (aurrerantz). Ornitiskioak definitzeko "Triceratopsi sauriskioei baino gertuago dagoen arbaso komun bat duten taxoi guztiek". Sauriskioak, ordea, "gaur egungo hegaztiekin ornitiskioekin baino arbaso komun gertuago bat duten taxoi guztiak" dira. Beste sailkapen batzuetan "Megalosaurus eta Iguanodonen arbaso komunik gertukoenaren ondorengo guztiak" moduan agertzen da.

Zuhaitz filogenetikoaAldatu

Historian zehar, zuhaitz filogenetiko ugari proposatu dira, eta zenbait eta gehiago ikertu, gero eta aldaketa gehiago egiten dira. Oraindik ere kontsentsu handia duen zuhaitz bat lortu ez den arren, wikispeciesen proposaturiko sailkapen hau erabil liteke, azpiordenaren mailaraino.


Dinosauria    
 Ornithischia[21]    
Cerapoda[19]

Ceratopsia



Ornithopoda  



Pachycephalosauria  



Thyreophora[20]    

Ankylosauria  



Stegosauria




 Saurischia[22]    
Sauropodomorpha    

Prosauropoda  



Sauropoda  



Theropoda

Ceratosauria  


Tetanurae

Megalosauroidea  


Avetherapoda

Carnosauria  



Coelurosauria






Herrerasauria  




BiologiaAldatu

TamainaAldatu

Fosil asko oraindik aurkitu behar badira hegaztiak ez diren dinosauroak, orokorrean, handiak direla esan daiteke. Euren barruan sauropodoak oso handiak ziren. Orokorrean hartuta, azpitalde gehienak euren inguruan zeuden beste animaliak baino handiagoak ziren. Horixe da, agian, jendeari sortu dioten interesaren oinarrietako bat. Hala ere, dinosauro txikiak ere baziren: batzuek oilo baten tamaina zuten, Compsognathus bezala, eta txikiagoak ere aurkitu dira. Agertu diren haien fosilak ez dira hain ondo kontserbatzen, tamaina txikiko hezurrak errazago hausten baitira.

Sauropodo gehienak ezin ziren azkar mugitu, beren tamaina eta pisua zela eta. Hazkuntzako muga praktikoak badira: tamaina handiagoa izan balute, horietako asko ezingo ziratekeen mugitu ere egin. Alabaina, tamaina ez zen arazoa izan denbora luzean bizi ahal izateko eta espezie asko gaur egungo bizirautearen batez bestekoa baino luzeago bizi izan ziren.

Bestalde, baziren dinosauri txikiak, arinak eta meheak ere. Tetanurae hartzen da dinosauro talderik azkarrentzat. Tyrannosaurusa, adibidez, oso handia izan arren, azkarra zela onartzen da, batez ere burezurrean zituen zuloek asko arintzen baitzuten.

Gaur egungo animalia lurtarrekin alderatuz gero, nahiko argia da diferentzia: ezagutzen den elefanterik handienak 12 tonako pisua du, eta jirafarik altuenak 6 metro, hau da, txiki geratzen dira dinosauro askorekin alderatuta.

MugakAldatu

Fosilak aurkitu diren dinosauroen artean altuena eta astunena Brachiosaurus zen. Tanzanian aurkitu zen 1907 eta 1912 artean. Berlingo Humboldt Museoan dago eta 12 metroko altuera du[23]. Ziurrenik 40 eta 60 tona arteko pisua bide zuen. Luzeena, ordea, Diplodocus bat da, gutxi gorabehera 30 metrokoa, Wyomingen aurkitua, 1907an.

Hala ere, 1970an aurkitutako Argentinosaurusek ziurrenik 100 tonako pisua bide zuen eta Seismosaurus izenekoa 50 metro luze zen. Sauroposeidonek 18 metroko altuera zituen. Kontuak kontu, baliteke Bruhathkayosaurusa sauropodorik handiena izatea. Aurkitu diren izterrezur, aldaka, tibia, erradio eta ornoak, guztiak oso gaizki fosilizaturik, mota horretako animaliari egotzi zaizkio. Agian landare fosilak ziren, dena den. Amphicoelias izena eman zitzaion beste baten 2,5 metroko saihetsa ere aurkitu omen zen, baina, antza, garraioan apurtu zen.

Batez besteko tamainaAldatu

 
Tyrannosaurus rex baten eta Homo sapiens baten arteko konparaketa.

Dinosauroen hedapena Triasikoaren bukaeran hasi zen, eta tamainan zein portaera eta itxuran aldaketa handiak gertatu ziren. Beraz, batez besteko tamaina bat ezartzea lan zaila da. Dirudienez, denbora geologikoan zehar dinosauroen batez besteko tamaina aldatuz joan zen.[24]

Ikerketaren historiaAldatu

Euskal HerrianAldatu

Ikus, gainera: «Euskal Herriko geologia»

Euskal Herriko lurraldeetan ezagutzen ziren (dinosauroa)oekin erlazionatutako fosilak Fiteroko (Nafarroa) hatzak ziren. Oinatz horiek albo-hedapen oso zabala duten arroka sedimentarioetan kokatzen dira, Errioxako ekialdean. Materialok aparteko balioa daukate (dinosauroa)oek utzitako hatzetan, bai karniboroei bai herbiboroei dagozkienetan. Errioxako Cameros, Enciso eta Igeako aztarnategiak oso famatuak dira, baina Bizkaiko kostaldeko arroketan, Villano lurmuturretik hurbil ere aurkitu dira (dinosauroa)oen oinatzak. Dena den, toki horietan orain arte bildutako hezur-hondarrak oso urriak dira, zeharo desberdinak baitira oinatzek irauteko eta hezurrak fosilizatzeko beharrezko diren baldintzak[18].

1984. urteko uztailean, EHUko Paleontologian katedraduna den Xabier Orue-Etxebarriak interes handiko aztarnategia aurkitu zuen Laño herrian (Trebiñuko Konderrian). Aztarnategi horretan, badaude (dinosauroa)oen hezur fosilak, ugari gainera. Batetik, hezur fosilen aberastasunagatik eta, bestetik, Kretazeo amaierako arroketan daudelako, aztarnategiaren garrantzia hain da handia, ezen, espezialisten iritziz, Europako interesgarriena baita[18].

Dinosauroak kulturanAldatu

OharrakAldatu

  1. Dinosauroak narrastiak baziren ere, gaur egungo odol-hotzeko narrastiengandik oso ezberdinak ziren.
  2. Garai horretan ez zen belarra existitzen.

ErreferentziakAldatu

  1. Langer, Max C.; Ramezani, Jahandar; Da Rosa, Átila A. S. (2018-05-01) «U-Pb age constraints on dinosaur rise from south Brazil» Gondwana Research (57): 133–140 doi:10.1016/j.gr.2018.01.005 ISSN 1342-937X . Noiz kontsultatua: 2019-05-25.
  2. (Ingelesez) Martínez, Ricardo; Alcober, Oscar (2010-10-19) «A new herrerasaurid (Dinosauria, Saurischia) from the Upper Triassic Ischigualasto Formation of northwestern Argentina» ZooKeys (63): 55–81 doi:10.3897/zookeys.63.550 ISSN 1313-2970 PMID 21594020 PMC PMC3088398 . Noiz kontsultatua: 2019-05-25.
  3. Nesbitt Sterling J.; Barrett Paul M.; Werning Sarah; Sidor Christian A.; Charig Alan J. (2013-02-23) «The oldest dinosaur? A Middle Triassic dinosauriform from Tanzania» Biology Letters (1): 20120949 doi:10.1098/rsbl.2012.0949 PMID 23221875 PMC PMC3565515 . Noiz kontsultatua: 2019-05-25.
  4. (Ingelesez) Ronson, Jacqueline «The Dino-Chickens Are Coming» Inverse . Noiz kontsultatua: 2019-05-25.
  5. (Ingelesez) Fleur, Nicholas St (2016-12-08) «That Thing With Feathers Trapped in Amber? It Was a Dinosaur Tail» The New York Times ISSN 0362-4331 . Noiz kontsultatua: 2019-05-25.
  6. (Ingelesez) Dyke, Gareth J.; Naish, Darren; Cau, Andrea; Lee, Michael S. Y. (2014-08-01) «Sustained miniaturization and anatomical innovation in the dinosaurian ancestors of birds» Science (6196): 562–566 doi:10.1126/science.1252243 ISSN 0036-8075 PMID 25082702 . Noiz kontsultatua: 2019-05-25.
  7. Holtz, Thomas R., 1965- (2007) Dinosaurs : the most complete, up-to-date encyclopedia for dinosaur lovers of all ages (1st ed. argitaraldia) Random House ISBN 9780375824197 PMC 77486015 . Noiz kontsultatua: 2019-05-25.
  8. «Wayback Machine» web.archive.org 2013-02-04 . Noiz kontsultatua: 2019-05-25.
  9. (Ingelesez) Harmon, Luke J.; Carnevale, Giorgio; Rabosky, Daniel L.; Dornburg, Alex; Alamillo, Hugo; Brock, Chad; Santini, Francesco; Alfaro, Michael E. (2009-08-11) «Nine exceptional radiations plus high turnover explain species diversity in jawed vertebrates» Proceedings of the National Academy of Sciences (32): 13410–13414 doi:10.1073/pnas.0811087106 ISSN 0027-8424 PMID 19633192 PMC PMC2715324 . Noiz kontsultatua: 2019-05-25.
  10. (Ingelesez) Dodson, Peter; Wang, Steve C. (2006-09-12) «Estimating the diversity of dinosaurs» Proceedings of the National Academy of Sciences (37): 13601–13605 doi:10.1073/pnas.0606028103 ISSN 0027-8424 PMID 16954187 PMC PMC1564218 . Noiz kontsultatua: 2019-05-25.
  11. (Ingelesez) Will the real dinosaurs stand up? 2008-09-17 . Noiz kontsultatua: 2019-05-25.
  12. MACLEOD, N.; RAWSON, P. F.; FOREY, P. L.; BANNER, F. T.; BOUDAGHER-FADEL, M. K.; BOWN, P. R.; BURNETT, J. A.; CHAMBERS, P. et al. (1997-03) «The Cretaceous-Tertiary biotic transition» Journal of the Geological Society (2): 265–292 doi:10.1144/gsjgs.154.2.0265 ISSN 0016-7649 . Noiz kontsultatua: 2019-05-25.
  13. (Ingelesez) Manning, Phillip Lars; Coria, Rodolfo Aníbal; Margetts, Lee; Sellers, William Irvin (2013-10-30) «March of the Titans: The Locomotor Capabilities of Sauropod Dinosaurs» PLOS ONE (10): e78733 doi:10.1371/journal.pone.0078733 ISSN 1932-6203 PMID 24348896 PMC PMC3864407 . Noiz kontsultatua: 2019-05-25.
  14. (Ingelesez) Meeting, British Association for the Advancement of Science (1842) Report of the ... Meeting of the British Association for the Advancement of Science J. Murray . Noiz kontsultatua: 2019-05-25.
  15. «Greek Dictionary Headword Search Results» www.perseus.tufts.edu . Noiz kontsultatua: 2019-05-25.
  16. The complete dinosaur (Second edition. argitaraldia) Indiana University Press 2012 ISBN 0253008492 PMC 801652953 . Noiz kontsultatua: 2019-05-25.
  17. (Ingelesez) Chamary, J. V. «Dinosaurs, Pterosaurs And Other Saurs -- Big Differences» Forbes . Noiz kontsultatua: 2019-05-25.
  18. a b c d e f Apellaniz, Estibaliz; Orue-Etxebarria, Xabier «(dinosauroa)o» zthiztegia.elhuyar.eus . Noiz kontsultatua: 2018-12-17.
  19. Cerapoda - Wikispecies
  20. Thyreophora - Wikispecies
  21. Ornitischia - Wikispecies
  22. Saurischia - Wikispecies
  23. Colbert, E.H. (1968). Men and Dinosaurs: The Search in Field and Laboratory. E. P. Dutton & Company:New York, vii + 283 p. ISBN 0-14-021288-4.
  24. Thomas R. Holtz: «My working hypothesis for (dinosaur) body size», Dinosaur Mailing List, 1998-05-01.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dinosauro  
Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Dinosauria
Gai honi buruzko informazio gehiago lor dezakezu Scholian