Ireki menu nagusia

Hendaia Lapurdiko bosgarren udalerririk populatuena da, Txingudiren eskuinaldean kokatua, Bidasoa ibaia itsasoratzen den lekuan, Lapurdi Itsasegian. Hendaiako Kantonamenduko herri nagusia da.

Hendaia
 Lapurdi, Euskal Herria
Etor-hendaia.jpg
Hendaia udalerriaren ikuspegi orokorra.

Hendaiako armarria

Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
Elkargoa Euskal Hirigune Elkargoa
Barrutia Baiona
Kantonamendua Hendaia-Hegoko Euskal Itsasbazterra
Izen ofiziala Hendaye
Auzapeza Kotte Ezenarro (2014-)
Posta kodea 64700
INSEE kodea 64260
Herritarra hendaiar
Kokapena
Koordenatuak 43° 21′ 31″ N, 1° 46′ 28″ W / 43.358611111111°N,1.7744444444444°W / 43.358611111111; -1.7744444444444Koordenatuak: 43° 21′ 31″ N, 1° 46′ 28″ W / 43.358611111111°N,1.7744444444444°W / 43.358611111111; -1.7744444444444
Hendaia hemen kokatua: Lapurdi
Hendaia
Hendaia
Hendaia (Lapurdi)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 7,95 km2
Garaiera 25 metro
Distantzia 22 km Baionara
Demografia
Biztanleria 16.887 biztanle (2013)
Dentsitatea 2.124,15 biztanle/km²
Zahartze tasa[1] % 19,35
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 34,52
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 72,77 (2011)
Genero desoreka[1] % 6,5 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 8,55 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 8,73 (2010)
Euskararen erabilera % 0,43 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera 1654. urtea
Webgunea http://ville.hendaye.com

Irun eta Hondarribiarekin batera, Txingudiko metropoli-eremua osatzen du, 90.000 biztanle dituena, Espainiaren eta Frantziaren artean banatua.

Eduki-taula

IzenaAldatu

Hendaiaren izenaren idazkerak bilakaera hau izan du historian:

  • Handaye (1510, Inperioaren artxiboa, J 867, 7. zk.
  • Endaye (1565, Karlos IX.a Frantziakoaren bidaia)
  • Andaye (1650, Guiena eta Gaskonia eta inguruko Herrialdearen Gobernuaren mapa)
  • Sanctus Vincentius de Handaye (1768, Baionako diozesiaren bilduma. XVII. eta XVIII. mendeetako eskuizkribuak - Pirinio-Atlantikoetako departamendu artxiboak
  • Hendaia, Pierre Lhande, Euskal-frantses hiztegia, 1926tik XIX. mendera

Hendaia izenaren jatorri edo etimologiari dagokionez, ez dago argi bere esanahia, nahiz eta hipotesi batek 'handi' eta 'ibaia' hitzetatik datorrela proposatu. Hipotesi hori ez dator bat euskararen barne legeekin (haren arabera, adjektiboa sustantiboaren ondoren doa, alegia: euskaraz, 'ibai handia' behar luke. Halarik ere, inguruko herrietan (Irunen, Lesakan, Hondarribian) badaude Hendaia izenaren antzeko eta agian jatorri bereko toponimoak, hala nola Endara, Endarlatsa (Endara latsa, hau da, Endara erreka), Endaieta, Endaitzueta, Endaranea (Endanea).

GeografiaAldatu

Ipar Euskal Herria eta Hego Euskal Herria nahiz Frantziaren eta Espainiaren arteko mugan dago, Txingudi badiaren mendebaldean eta Bidasoa ibaiaren bokalaren eskuinaldeko ertzean; ibaiaren bestaldean Hondarribia eta Irun daude. Ipar-mendebalde eta mendebaldean, Bizkaiko Golkoa du.

Diagrama honek Hendaiatik hurbilen dauden herriak erakusten ditu.

 
NASAren satelite bidezko Hendaiaren ikuspegia.
 
 Hendaia
 Biriatu (3,9 km)
Hondarribia (0,5 km)
Irun (2 km)
 Urruña (6,2 km)
 Ziburu (9,2 km)
 Azkaine (12,6 km)
 Getaria (15,3 km)

Ingurune naturalaAldatu

Udalerri mugakideakAldatu


AuzoakAldatu

Hendaia udalerria honako auzo hauetan banaturik dago:[2][3]

HistoriaAldatu

Udal‑armarriko uhandreak adierazten digu oso aspal­dikoa dela Hendaiaren itsasoarekiko lotura. XIV. mendearen hasierako dokumentuetan ageri da, Done Jakue Bidea burutzen zuten erromesen ospitalea aipatzen dute, hotsandiko izenarekin: Santiagoren ezpata gorriaren ospitalea. Erromesen ibilal­dia Txingudi inguruan arriskutsua zen, eta askok atsedena eta indarra hartzen zuten. Goi Erdi Aroan sortutako karitate‑ospitale horretan. Faisaien uhartea ere ospitalearen jabegoa zen.

 
Hendaia eta Irun artean Bidasoa ibaia zeharkatzen duen Behobiako zubia, 1853-1876 artean.

Zubernoako otoiztegia oso antzinakoa zen, Lapurdiko zaharrenetakoa kristautasunean. Hendaia hiri bezala hazten hasi zenean, bertako biztanleek gurtzarako kapera bat egiteko baimena eskatu zuten, Urruñaraino ez joateko. Eliza txikiaren ateburuan Nafarroako Erresuma eta Frantziako Erresumako erregeen armarriak ageri ziren. Berehala eman zioten parrokia‑maila, San Bizenteri eskainia. Hala ere, Urruñako Urtubia gazteluko jaunari zegokion parrokoa izendatzea.

1654an hendaiarrek lortu zuten Austriako Ana erregina erregeordeak udal‑mailako independentzia ematea, Urruñaren mendean egon gabe. Halaber, udal‑korporazioa hautatzeko eskubidea zuten. Emantzipazioaz gain, Parisko gobernuak udalerriari “oparitu” zizkion Bidasoaren erdian zeuden jal­kin‑lurrak, gaur egungo Behobia eta Santiago zubien artean zeudenak, orain Irungo udalerrikoak direnak. Hamalau urte beranduago, Luis XIV.a Frantziakoak Hendaiari Bidasoaren ibaiaren erdiko irudizko lerrotik hasita eskuinal­dean nabigatzeko eta arrantzan aritzeko eskubidea eman zion.

Hiriaren kokapen estrategikoari erreparatuz, ez da harritzekoa gotorlekuak izatea. Haietako bat Beltzenia ondoko muinoan zegoen, orain I. eta II. mundu gerletako hil­dakoen omenezko monumentua dagoen lekuan, Bidasoaren beste aldean pare-parean Hondarribiko gaztelua zeukala; Hendaiako gotorlekuari Gazteluzar deitzen zioten. Beste gotorleku bat Munjinito zen, haren aztarnak Txingudin daude, eta barneal­deko badiaren ertzean ikus daitezke.

Mugan egoteak Hendaiari arazo larriak ekarri zizkion: suteak, erasoak, tiroketak, eta atsekabea. Aitzitik, XVIII. mendearen hasieran, 1.300 biztanlerekin, etengabeko gorakada demografikoa hasi zen Hendaian. Gainera, mugan egoteak aurreko mendetan arazoak ekarri zizkion bezala, aurrerantzean mesede egingo dio eta aberastasun‑eragile izango da, batez ere 1864tik aurrera, trenbideak lotu baitzituzten (Madril-Irun-Paris). Lokomotoren kearekin batera, turismoaren hastapenak dira, bainu‑hartzaileak eta udatiarrak iristen dira, bai Hendaiara bai Lapurdi guztira. Harrezkero, hiribil­duak aurrera egiten du, ederrago eta zabalago bihurtzen da.

Antzinako herrigunetik Hondarraitz hondartzara doan bidexka errepide bihurtu zen, ikusmira ederrekoa, eta bi herriguneak lotzen ditu. 1877an Hondarraitzek bazuen bainu‑etxola (30 kabina) eta kafetegi‑jatetxea. Martinetek, Hendaiarekin maitemindurik, turismoa hiribil­duan diru‑iturri izan zitekeela uste zuen. Halaxe izan ere: gaur egun Hendaian hainbat hotel, jatetxe, oporral­dietako kolonia eta kanpin daude.

XX. mendearen hasieran, hainbat eraikin eta instalazio egin zituzten: kasinoa —estilo mudejar hibridoa—, malekoia eta hondartzako paseoa, erlaitzeko errepidea Zibururaino, Haizabia hotela, golfa, eta Bidasoaren ertzean betelana (arrantza‑portutik Hondarraitzeko iparraldeko lurmuturreraino).

Bide batez aipa dezagun Pierre de Lancre inkisidore frantziarraren esanetan, 1609an azti eta sorginen bil­tzarra egin zutela Hendaian eta 10.000 partaidetik gora bil­du zirela. Aktibitate handiko garaia izan zen. Hendaia itsasgizonen, arrantzaleen, kortsarioen eta kontrabandisten herria izan da. Ixtebe edo Etienne Pellot de Montvieux, Hendaian jaioa 1765ean, pertsona entzutetsu, ausart eta errespetagarri bezala hartzen dute. Haren curriculumean ageri dira: Santiago de Chile espainiar galeoia —urrea garraiatzen zuena— abordatzea, ontzi kopuru handia atzitzea, eta kartzelatik hainbat al­diz ihes egitea. Izen-abizen bereko pertsona bat -senidea, seguruenik- ageri da Hendaiako auzapez, 1815-1826 bitartean.

Hendaiak hainbat gerla eta jenden joan-etorri behartuak pairatu ditu mendeetan, esaterako Espainiako Armadak herriari eraso zionean, 1636an, edo Konbentzioaren Gerlaren harira, XVIII. mendearen bukaeran. Espainiako liberalen eta karlisten arteko gerlen ondorioz jende ainhitzek (zibilak, intsumituak, soldadu desertoreak...) hartu zuen aterpe Hendaian eta Lapurdiko beste herrietan, eta gauza bera gertatu zen Espainiak Marokon egindako gerlaren harira, 1920ko hamarkadan eta 1936ko gerraren ondotik, baita ondoko diktadura frankistaren eta diktadura ondoko gatazka politiko-militarraren eraginez ere. I. Mundu Gerlan, ehunka hendaiar eta Hendaian bizileku zuten hainbat gizonezko eraman zituzten Frantziako Armadara, Alemaniako Armadaren kontra borrokatzera.

Bigarren Mundu Gerran Bidasoak oso gertutik sentitu zuen alemanen presentzia eta okupazioa, izan ere, Hendaiako Leku Eder etxean jarri zuten nazien komandantzia, eta ibaian ontziralekua. Bokalean bertan alemanen bunker bat agertzen da, pixkanaka ibai‑uberkan hondoratzen dena. Espainiako Francisco Franco diktadorearen eta Alemania naziko buru Adolf Hitlerrek bilera egin zuten Hendaiako geltokian, 1940an. Urte batzuk geroago, naziek Hendaiako auzapez erradikal sozialista, Leon Lannepouquet atxilotu eta hil zuten.

HerriaAldatu

Hendaiako udalerriaren 8 km2 auzo askotan banatuta daude. Handienak hauek dira: Hendaia Geltokia (Hendaye Gare), Hendaia Hiri-barnea (Hendaye Ville) eta Hendaia Hondartza (Hendaye Plage). Gainontzekoak Intzura, Lizardi eta Sopite-Agerria-Erlaitza auzoak dira.

Antzinako herrigunea parrokia‑elizaren inguruan dago. Kanoiek Hendaiako elizari behin baino gehiagotan eraso diote eta 1920an zaharberritu zuten. Oinezkoari bide ematen dio elizak, dorre zuriaren azpian. Elizaren inguruan harrizko gurutzadura bat dago, haren oinarri bitxian eguzkia eta lau izar ageri dira. Barrual­deak ezustean harrapatzen gaitu, eta ederki egindako irudiak erakusten dizkigu. Haietako batzuk Gipuzkoako elizetatik ekarriak dira. Tailuak eta olioak ere ikusiko ditugu, XVI. eta XVII. mendekoak. Alboko al­dare batean kristo bikain bat gurtzen dute, erromaniko berantiarra. Halaber, Erdi Aroko bataiontzia eta lauburua duen hilobi‑harria ikus ditzakegu.

Brontzezko eskultura‑mul­tzoa aurkituko dugu: Gerra Handian hildakoei monumentua. Ducuing da egilea, eta adierazpen aberkoi horien kaskarkeriatik al­dentzen da. Eskultura‑mul­tzoak ondo zaindutako lorategia du inguruan, eta bistak egundokoak dira.

 
Abadia jauregia eta inguruaren ikuspegi panoramikoa

PolitikaAldatu

DemografiaAldatu

XIX. mendean ehunka lagun gutxi batzuk osatutako herrixka zen Hendaia. 1860ko hamarkadatik aurrera hazten hasi zen, eta mendearen bukaeran 3.000 pertsonen langa gainditu zuen. XX. mendean eta XXI. mendearen hasieran hazkundeak ez zuen etenik izan. 1980eko hamarkadan 10.000 biztanle zituen, eta 2013rako ia 17.000 zituen, tamainaz Lapurdiko laugarren gunerik populatuena bihurtuz.


Hendaiako biztanleria
 
Datuen iturburua: INSEE

EkonomiaAldatu

Errentak eta okupazioaAldatu

2007an lan egiteko adina zuten pertsonak 9.095 ziren; horien artean, 6.581 aktiboak ziren eta 2.514 inaktiboak ziren. 6.581 pertsona aktiboetatik 5.840 lanean zebiltzan (3.094 gizon eta 2.746 emakume) eta 741 langabezian zeuden (305 gizon eta 436 emakume). 2.514 pertsona inaktiboetatik 705 erretiraturik zeuden, 621 ikasten ari ziren eta 1.188 "bestelako inaktibo" gisa sailkaturik zeuden.[4]

Diru sarrerakAldatu

2009an Hendaia udalerrian 6.732 unitate fiskal zeuden, 14.395 pertsonak osaturik. Pertsona bakoitzeko diru-sarrera fiskalaren mediana urteko 18.072 euro zen.[5]

Ekonomia jarduerakAldatu

Haren kokapen estrategikoarekin bat doa: turismoa (kirol-portua, hotelak eta bigarren bizileku ugari), garraio-zerbitzuak eta industria (kontserbak, metal-industria eta oinetako eta jantzien industria) dira udalerriko jarduera nagusiak.

2007an zeuden 911 komertzioetatik, 2 erauzte enpresak ziren, 16 janari enpresak ziren, 3 material elektrikoaren fabrikazioko enpresak ziren, 47 bestelako produktu industrialen fabrikazioko enpresak ziren, 92 eraikuntza enpresak ziren, 178 ibilgailuen saltze eta konpontze enpresak ziren, 52 garraio enpresak ziren, 91 ostalaritza eta jatetxe enpresak ziren, 13 informazio eta komunikazio enpresak ziren, 38 finantziazio enpresak ziren, 129 higiezinen enpresak ziren, 90 zerbitzu enpresak ziren, 113 administrazio publikoko enpresak ziren eta 47 «beste zerbitzu jarduera batzuk» multzoan sailkatutako enpresak ziren.[6]

2009an zeuden norbanakoentzako 235 zerbitzu publikoetatik, 1 poliziaren kaserna zen, 1 Jendarmeriaren bulego, 2 lanbide bulego, 1 Ogasun Publikoaren administrazio bulegoa, 3 posta bulegoak, 15 banku bulegoak, 18 ibilgailuen konpontzeko eta nekazaritza tresnetako lantokiak, 2 ibilgailuen ikuskaritza teknikoko lekuak, 1 ibilgailuen alokairu bulegoa, 2 autoeskolak, 17 igeltseroak, 20 margolariak, 10 zurginak, 10 iturginak, 8 argiketariak, 6 eraikuntza enpresak, 19 ile apaindegiak, 2 albaitariak, 3 aldi baterako lan enpresak, 54 jatetxeak, 38 higiezinen agentziak, 3 tintoreriak eta 2 apaindegiak.[7]

2009an zeuden 76 establezimendu komertzialetatik, 1 hipermerkatu zen; 2, supermerkatuak; 4, brikolaje denda handiak; 5, 120 m2 baino gutxiagoko dendak; 10, okindegiak; 4, harategiak; 2, arraindegiak; 7, liburu-dendak; 15, arropa dendak; 1, etxerako tresna denda; 4, zapata-dendak; 4, elektrotresna dendak; 1, altzari denda; 13, kirol-dendak; 1, lur eta paretak apaintzeko denda; eta 2, lore-dendak ziren.[8]

2000. urtean, Hendaia udalerrian 13 nekazaritza-ustiategi zeuden.

 
Txingudi: Hondarribia eta Hendaia.

PortuaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Hendaiako kirol-portua»

Hendaiako kirol-portua Bidasoa ibaiaren eskuinaldeko bokalean eta Txingudi badiaren bihurgune eguzkitsu batean dago, Hondarribia udalerriaren parean.

Hezkuntza eta osasun ekipamenduakAldatu

Osasun ekipamenduei dagokienez, 2009an iraupen erdiko (jarraipen eta errehabilitazio) tratamenduetarako 3 ospitale, 2 osasun-zentro, 5 botika eta anbulantzia bat zeuden.

Hezkuntza ekipamenduez den bezainbatean, 2009an 5 haur-eskola zeuden, lehen hezkuntzako 7 eskola, Bigarren Hezkuntzako 2 ikastetxe, lizeo teknologiko bat, eta goi-mailako hezkuntza ez unibertsitarioko osasun-heziketako ikastetxe bat. Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan 612 ikasle zeuden, eta lizeo teknologikoan 239.

Hendaiako Itsas Ospitaleak, Laguntza Publikoa - Parisko ospitaleak sarearen barnean dagoena, Hendaian du egoitza.

EuskaraAldatu

Extefana Irastorza hendaiarraren lekukotza (Ahotsak proiektua)[9][10]

Gaur egun ikastola eta bertso-eskola bana ditu Hendaiak. Hendaiako euskara[11] nafar-lapurteran[12] kokatzen da, zehatzago esanda, sartaldeko azpieuskalkian[13] dagokion Kostatar euskara[14] da bertakoa. 2010ean, herritarren % 8,55 zen euskalduna.


AzpiegiturakAldatu

Ondasun nabarmenakAldatu

Hendaiar ospetsuakAldatu

Herri eta hiri senidetuakAldatu

Hendaia ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:

IruditegiaAldatu

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hendaia  
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Lapurdi