Morena (abeslaria)

abeslari maltarra

Morena (Margaret Camilleri bezala ezagutua, bere benetako izena Margerita Camilerri Fenech den arren), 1984an, Maltako Gozo uharteko Sannaten jaiotako abeslari bat da. Bere izen artistikoa, bere itxura fisikoagatik hartu zuen, eta "Mediterranear Sumendia" bezala ere ezagutzen da.

Morena (abeslaria)
Morena 2008.jpg
Bizitza
Izen osoaMargerita Camilleri Fenech
JaiotzaSannat1984ko martxoaren 7a (37 urte)
Herrialdea Malta
Lehen hizkuntzamaltera
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
Izengoitia(k)Morena
Genero artistikoapopa
Musika instrumentuaahotsa

morenaofficial.com
Musicbrainz: 2ec1a434-1679-4778-94c7-7b0bdaeea275 Songkick: 1133213 Discogs: 1126845 Edit the value on Wikidata

Morena Eurovision jaialdianAldatu

2006an, Malta Song for Europen parte hartu zuen (Eurovision Kanta Txapelketan Malta ordezkatuko zuen kantuaren hautaketa), Paul Giordimainarekin batera, "Time" abestia kantatuz. 9. postuan amaitu zuen, 3046 bozkekin.

Bi urte beranduago, 2008an, berriz parte hartu zuen, bi abesti aurkeztuz: Casanova eta Vodka. Biak pasa ziren finalera, Casanova 5. geratu zelarik, publikoaren 3607 bozkekin eta epaimahaiaren 40kin. Vodka, berriz, garaile izan zen, publikoaren 16.979 bozkekin (%33a) eta epaimahaiaren 49rekin.

Morenak, 2008ko Eurovision Jaialdiko bigarren finalerdian parte hartu zuen, maiatzak 22an, Belgraden, baina ez zen bi egun beranduagoko finalerako sailkatu, 14. postuan geratu baitzen, 38 punturekin.