Oihana Maritorena

aktore espainiarra

Oihana Maritorena Genbe (Donostia, Gipuzkoa, 1984ko maiatzaren 10a) euskal aktorea da. Besteak beste, Euskal Telebistako Hasiberriak, Kilker Dema eta Goenkale telesailetan, Telecincoko Hospital Centralen eta La Sextako Qué vida más tristen egin ditu antzezpenak. Zineman ere aritua da, Eutsi! eta Cosmos bezalako filmetan, eta baita dantzan ere Ertza konpainiaren Bihar jaio nintzen obran. Antzerkian Vaivenen eskutik Miauless eta Lotsa gabe antzezlanak egin ditu. 2019-2021 urteetan Tanttaka antzerki konpainiaren Utzi zure mezua seinalearen ondoren/Deje su mensaje después de la señal antzezlanean lan egin du. Hainbat filmetan ere parte hartu du, hala nola 2011ko Sabin eta Lluna plena, Eutsi! eta Cosmos.

Oihana Maritorena
Bizitza
JaiotzaDonostia1984ko maiatzaren 10a (39 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea
IMDB: nm1407272 Edit the value on Wikidata

Aktore lanez gain, euskara eta antzerki irakaslea da eta aurkezpen lanetan dihardu hainbat arlotan: Donostiako Zinemaldian, Ondare saria, Donostiako danborrada, EMUSIk jaialdia, etab.

Filmografia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.