Garazi Arrizabalaga

Museo zuzendaria

Garazi Arrizabalaga Cabrerizo (Berriz, Bizkaia, 1984ko azaroaren 21a) Arte eta Historian lizentziatua da eta Durangoko Arte eta Historia Museoko zuzendaria 2016tik.

Garazi Arrizabalaga

museo zuzendari

Bizitza
JaiotzaBerriz1984ko azaroaren 21a (39 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Valentziako Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak

Biografia aldatu

Formakuntza aldatu

Berrizko Learreta-Markina eskola publikoan lehen ikasketak egin ondoren, Artearen Historian lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Valentziako Unibertsitatean "Conservación y restauración de bienes culturales. Preservación y conservación del patrimonio historiko" ikasketak egin zituen. Kultur kudeaketa masterra (Divulgación Dinámica. Sevillan) eta Erromako Roma Tre unibertsitatean Artearen Historiako ikasketak (Eramus 2004-2005).

Lan Ibilbidea aldatu

Bisita gidatzaile aldatu

  • Napoliko Cittá della Scienza museoan bisita gidatuen Koordinazioa (2007)

Museo zuzendari aldatu

2016tik Durangoko Arte eta Historia Museoko zuzendari edo arduradura da. Hainbat erakusketa antolatu ditu, besteak beste;

  • Picasso: Durangotik ‘Guernica’ra (2017).[1]
  • Eduardo Chilida: Oihartzunak.Resonancias (2018).
  • Durangaldeko emakume artistak (2018).
  • Salvador Dalí. Obra grafikoa (2019).
  • José Manaut: Cárcel y destierro en Durango (2019).[2]
  • Albrecht Dürer. Jatorrizko grabatuak (2019).
  • Sorginak (2020).[3]
  • Darío de Regoyos. Durangoko begirada inpresionista (2021).
  • Dohaintzak 2016-2021.

Museoko erakusketak antolatzeaz gain taldeentzako bisita gidatuak eta tailerrak antolatzeko ardura ere hartzen du bere gain.

Zutabegile aldatu

Garazik herriko eta eskualdeko aldizkarietan hainbat artikulu edo zutabe idazten ditu, gehien bat arteari buruzkoak.

  • Mugalari kulturari buruzko hedabidean.[5]
  • Gerediaga elkartearen Astola aldizkarian hainbat artikulu idatzi ditu.

Argitalpenak aldatu

  • Helmugak. (Durangoko Arte eta Historia Museoa, 2017).[6]
  • Picasso: De Durango a Guernica.(Durangoko Arte eta Historia Museoa, 2017).[7]
  • Grabados originales. (Durangoko Arte eta Historia Museoa, 2019).[8]

Bestelakoak aldatu

  • Irakasle lanetan ere jardun du, Gizarte Zientziak irakasten (2008-2015)

Erreferentziak aldatu

  1. «La exposición de Picasso pasa a ser la más visitada del Museo con más de 3.000 asistentes en dos meses» durangon.com 2017-06-08 (Noiz kontsultatua: 2021-06-11).
  2. «Una exposición recupera las obras que José Manaut pintó en la cárcel y durante su destierro en Durango» durangon.com 2019-09-20 (Noiz kontsultatua: 2021-06-11).
  3. Sorginak erakusketa. Eitb. .
  4. Anboto. Garazi Arrizabalaga. Zutabeak. .
  5. Mugalari. Garazi Arrizabalaga. Zutabeak. .
  6. Cabrerizo, Garazi Arrizabalaga. (2017). Helmugak: 2017.04.07 - 2017.05.01, Arte eta Historia Museoa. Durangoko Arte eta Historia Museoa = Museo de Arte e Historia de Durango (Noiz kontsultatua: 2021-06-11).
  7. Picasso : Durangotik Guernicara : Francoren ametsa eta gezurra = de Durango a Guernica : sueño y mentira de Franco. Durangoko Arte eta Historia Museoa = Museo de Arte e Historia de Durango D.L. 2017 ISBN 978-84-7849-003-5. PMC 1084567717. (Noiz kontsultatua: 2021-06-11).
  8. Areitio, Ane Abanzabalegi; Cabrerizo, Garazi Arrizabalaga; Buruaga, Pedro Maria Alberdi. (2019). Grabados originales. Durangoko Arte eta Historia Museoa = Museo de Arte e Historia de Durango ISBN 978-84-7849-010-3. (Noiz kontsultatua: 2021-06-11).

Kanpo estekak aldatu