Santiago Brouard

sendagile eta politikari bizkaitarra

Santiago "Santi" Brouard Pérez (Lekeitio, Bizkaia, 1919ko apirilaren 19a - Bilbo, Bizkaia, 1984ko azaroaren 20a) medikua, politikaria eta euskararen aldeko militantea izan zen. GALek erail zuen.

Santiago Brouard
Santi Brouard (cropped).jpg
Símbolo Parlamento Vasco.png
Eusko legebiltzarkidea

1984ko martxoaren 22a - 1984ko azaroaren 20a - José Luis Cereceda Garaio
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko II. legealdia
Símbolo Parlamento Vasco.png
Eusko legebiltzarkidea

Bizitza
JaiotzaLekeitio1919ko apirilaren 19a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo1984ko azaroaren 20a (65 urte)
Heriotza moduagiza hilketa: bala zauria
Familia
Ezkontidea(k)Teresa Aldamiz
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaValladolideko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakmedikua eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaHerri Batasuna
Euskal Herriko Alderdi Sozialista

BizitzaAldatu

Lekeition jaioa, medikuntza ikasi zuen Valladolideko unibertsitatean. Behin ikasketak burututa, Euskal Herrira itzuli zen, eta pediatriako espezializazioa egin zuen Basurtuko Ospitalean. Teresa Aldamizekin ezkondu zen, eta hiru seme-alaba izan zituzten. Garai hartan, Bizkaiko lehen ikastolak sortzen lagundu zuen.

1974an Espainiako poliziak tirokaturiko etakide bati laguntzeagatik Ipar Euskal Herrira ihes egin behar izan zuen. Han, harremana izan zuen etakide historikoekin, adibidez Argalarekin. Erregimen frankistaren amaiera aldera, KAS alternatiba taxutzeko lanetan parte hartu zuen. Brouard EHASeko sortzaileetako bat izan zen (1977tik aurrera HASI izango zena). Brouard bera HASIko lehendakari izendatu zuten; eta, Herri Batasuna sortzean, alderdi horretako kide izan zen.

Erbestetik itzulita, bere mediku lanarekin jarraitu zuen, politikan ere parte hartuta. 1983ean kartzelatu egin zuten, Espainiako errege Joan Karlos I.ak Gernikako juntetxera egindako bisitaldian Eusko gudariak abestu zuelako Herri Batasuneko beste kide batzuekin batera. Herri Batasuneko mahai nazionaleko kidea izan zen, eta alderdi horretako diputatu Madrilgo gorteetan. Horrez gain, agintaldi batez Bilboko alkateorde izan zen.

GALek erailaAldatu

1984eko azaroaren 20ean, Luis Morcillok eta Rafael López Ocañak tiroz hil zuten Santi Brouard bere pediatriako kontsultan. Hilketa hura egiteko eguna ez zuten ausaz aukeratu. Izan ere, egun horretan bertan hilak ziren, urte batzuk lehenago, José Antonio Primo de Rivera eta Francisco Franco.

Ondorengo ikerketek bi hiltzaileak identifikatu eta auziperatu zituzten, baina Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile batek libre utzi zituen 1999ean. Hainbatek salatu zutenez, hilketa hura Espainiako gobernuak 1980ko hamarkadan aurrera eramandako estatu terrorismoaren operazioetako bat izan zen.

Luis Morcillok 2013. urtean aitortu zuenez, berak egin zion tiro Brouardi, eta Guardia Zibileko teniente koronel Rafael Masak eman zuen hilketa egiteko agindua. Brouard hiltzearen trukean, Espainiako Barne Arazoetako Ministerioak 25 milioi pezeta (150.000 euro) ordaindu omen zizkien hilketa horren egileei; horietatik 5 milioi (30.000 euro) Morcillorentzat izan omen ziren.[1]

Brouarden omenez izendatuakAldatu

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu