Iñigo Lezertua
gidoilaria eta arraunlaria, Mutrikun (Gipuzkoa) jaioa
Iñigo Lezertua (Mutriku, Gipuzkoa, 1984) gidoilaria eta arraunlaria da. Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua da Nafarroako Unibertsitatean, eta Gidoietan graduatua University of California Los Angeles (UCLA) unibertsitatean.
Iñigo Lezertua | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Iñigo Lezertua Uranga |
Jaiotza | Mutriku, 1984ko martxoaren 27a (40 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | gidoilaria eta arraunlaria |
Euskal Telebistan hainbat telesailen gidoiak idatzi ditu: Eskamak kentzen, Goazen, Vaya Semanita eta abar. Espainiako kateetan eta atzerrian ere gidoilari lan egin du.
Egun, Mutriku Arraun Taldeko arraunlaria da, KAE 2 ligan.