Belar hockey
Belar hockeya hamaika jokalariko bi taldek jokatzen duten talde kirola da, makila (stick) batez pilota aurkako ekipoaren atean ahal adina aldiz sartzean datzana. Belar-zelaian jokatzen da pilota batekin, eta porteria baten sartu behar da.

HistoriaAldatu
Hockeya stickarekin eta pilotarekin jokatzen den jokorik zaharrenetarikoa da, eta Kristo aurretik Egipto, Arabia, Grezia eta Persian praktikatzen zutela bistakoa da. Erromatarrek eta Hego Amerikako indio batzuek ere antzeko jokoak zituzten.
1890eko hamarkadan partidu internazionalak jokatu ziren, eta 1908ko Joko Olinpikoetako kirola izan zen. 1924an, Hockeyko Federazio Internazionala (FIH) sortu zen. 1982an, FIHak nesken eta mutilen arauak berdindu zituen.
Kirol honetako nagusigoa Indiak eta Pakistanek eduki dute urte luzez (1928tik 1968ra olinpiada guztiak irabazi dituzte). Nesketan, munduko txapelketa gehien irabazi dituztenak, Herbehereak izan dira. Hockeya jokatzen den estatu gehienetan, antolatutako ligak daude, bai mutil eta bai neskentzat.
MaterialaAldatu
Stickak egurrez nahiz konpositez (zuntzez) eginak izan daitezke. Edozein luzera izan dezake jokalari bakoitzari egokitzeko. Buruak ezin du 10 zentimetroko luzera gainditu eta edozein materialekoa, metalezkoa izan ezik, izan daiteke; alde bat laua du eta bestea biribildua. Stickaren diametroa 5 zentimetrotakoa izan behar du, eta bere pisua 340 eta 794 gramoren artean egon behar du.
Pilotak edozein materialekoak izan daitezke, baina, gaur egun erabiltzen direnak, plastikozkoak dira; 160 gramoko pisua izan behar dute eta 23 zentimetroko zirkunferentzia.
Jaurtiketa motakAldatu
Jaurtiketa mota ezberdinak erabiltzen dira joko modernoan; gehiago dauden arren, hauek dira ohikoenak: pilota jotzea zartailu eran (sticka lurretik joaten da atzetik aurrera), kolpe eran (atzetik aurrera baina airean), "push" eginez bultzatzea (eskuin besoarekin indarra ematen) edo pilota burutik gora altxatzea.
Joko zelaiaAldatu
Belarrezkoa izan daiteke baina normalean belar artifizialez egina da.
Luzeraz 91,5 m ditu eta zabaleraz 55 m. Zelaia lau zatitan banatuta dago, bakoitza 22,9 metrokoa. Ateak 2,13 metroko altuera du eta 3,66 metroko zabalera. Honen inguruan, 15 metrora area dago, eta penaltiko puntua goleko marratik 6,4 metrora dago. Ateak kantxaren bi aldetan egoten dira.
JokoaAldatu
11 pertsonako taldeak normalean ondorengo moduan banatzen dira: hiru aurrelari, hiru erdilari, lau defentsa eta atezain bat. Jokalariek mugitzeko eta egokitzeko ahalmen handia dutenez, askotan, lekuz aldatzen dira kontrako jokalarien jokoa eta helburu propioak kontutan hartuz. Talde kirola denez, banakako jokoa baino garrantzi handiagoa lortzen du talde jokoak.
ArauakAldatu
Partida batek 60 minutu irauten ditu. 2×15 minututako bi zatitan banatzen da, eta, bien artean, 15 minutuko atsedena egoten da. Bi epaile daude, bakoitza zelai jokoaren alde banatan, eta, normalean, zelaiaren kanpoaldean egoten dira.
Zelaiaren erditik atzeraka pase bat eginez, jokoa hasi, eta, berriro, martxan jartzen da. Pilota ez duen taldeko inor ezin da 5 metrotako radioan kokatu sakea egiten den bitartean, ezta ere falta bat ateratzen denean.
Golak lortzeko jokalariek area barruan jaurti behar dute derrigorrez.
Falta larrietan epaileak txartel berdea (oharra), oria (gutxienez bost minutu jokatu gabe) edo gorria (kanporatua) atera dezakete.
23 metroko marraren barruan egiten diren falta larrietan, penalti kornerra adierazten da. Hau da belar hockeyko jokaldirik bereziena, non lau atzelari eta atezaina geratzen diren atea defendatzeko (besteak zelai erdian egon behar dute), eta, normalean, beste taldeko zazpi edo zortzi jokalariak saiatzen dira gola lortzen. Penalti kornerra botatzen duen taldeak pilota atetik 10 metrotara dagoen marratik atera eta areatik kanpo gelditu ondoren jaurti dezake pilota berriro area barruan sartua.
Area barruan egindako falta larrietan, penalti stroke adierazten da. Penalti stroke 6,4 metrora dagoen puntu batetik botatzen da. Atezainak bakarrik defenda dezake, eta gainontzeko jokalariak area kanpoan egon behar dira.
Kanpo estekakAldatu
Euskal Federazioak
- (Gaztelaniaz) Arabako Hockey Federazioaren webgunea
- (Gaztelaniaz) Gipuzkoako Hockey Federazioaren webgunea
Euskal Herriko Klubak
- (Gaztelaniaz) Donostiako Atletico San Sebastiánen webgunea
- (Gaztelaniaz) Laudioko Ganbegi 6-2 Hockey Taldearen webgunea
- (Gaztelaniaz) Getxoko R.C. Jolasetaren webgunea
- (Gaztelaniaz) Getxoko CHS Getxiko webgunea