Andeka Jurado (1984, Barakaldo), Twitterreko txiolari eta euskal presoen aldeko ekintzailea da.

Andeka Jurado
Bizitza
JaiotzaAmurrio, 1984 (39/40 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakaktibista

Espainiako Erresuman bertxiotxeagatik lehen kondenatua izan delako da ezaguna.

Atxiloketa aldatu

2015ean "Operación Araña III" dela medio, atxilotu zuten terrorismoaren goratzea akusatuta. Berarekin batera, operazio berdinean besteak beste kartzelan zegoen Alfredo Remirez eta baita Kaiet Prieto eta Def Con Dos musika taldeko abeslaria den César Strawberry atxilotu zituzten.

Azkenean Andeka Jurado ez zen kartzelara joan, twitterren bere iritziak emateagatik jasotako zigorragatik. Hori bai, baldintzapeko askatasuna eman zioten eta kondena (hogei hilabeteko kartzela zigorra, hau da urte bat eta zortzi hilabete) mantendu zuten[1].

Kontuak kontu ETAren aldeko mezuak bertxiokatzearekin nahikoa dela, terrorismoa goratzeagatik zigortzeko eta Auzitegi Nazionalak Andeka Jurado Garciari ezarritako urte eta erdiko espetxe-zigorra baieztatu zuela Auzitegi Gorenak.

Sententziaren arabera, “akusatuak irudia edo mezua propiotzat hartzea edo arrazoitzea ez da beharrezkoa, ezta berak sortzea ere; mezura edonola sartu eta publizitatea ematearekin nahiko da, mezua pertsona askori bidalita”

Auzitegi Nazionalak Andeka Jurado Garciari ezarritako urte eta erdiko kartzela-zigorra baieztatu zuen epaiak. 2014 eta 2015 artean, Twitter sare sozialean youtube agertzen den bideo bat argitaratu zuen, bertan ETAko kideak agertzen ziren (behean dago bideo horretarako esteka eta gaur egun ikusgai jarraitzen du), horietako batzuk armaturik.

Josu Uribetxeberria Bolinagaren argazki bat bertxiokatu zuen, “Agur eta ohore” lelopean. ETAko kide horren inguruko mezu gehiago argitaratu zituen sare sozial berdinean.

Helegitea aldatu

Akusatuak helegitea aurkeztu zuen Gorenaren aurrean. Twitter kontuan zabaldutako irudiak eta bideoak mezu, arrazoinamendu edo argudio propioak ez zirela azaldu zuen abokatuak, aldez aurretik komunikabideetan zeudela baizik; izan ere, bertxiokatzea horretan datza.

Auzipetuak mezua edo irudia propiotzat hartzea beharrezkoa ez dela erantzun zuen Gorenak, ezta berak sortzea ere, sartu eta publizitatea ematearekin nahikoa zela baizik[2].

Kondenaren bertxioak eta txioa aldatu

Behean Andeka kondenatzeko egin zituen bertxioak eta txioaː

  1. Josu Uribetxeberriari egin zioten omenaldi publiko baten argazkia bertxiotzea. Bertan Josuren argazki bat, dantzari bat eta "Agur eta Ohore" esaldia.
  2. Youtuben ikusgai dagoen "Euskal Herria résistance"[3] bertxiotzeagatik eta bere alboan gaztelaniaz "Seguimos navegando por youtube" (youtuben nabigatzen jarraitzen dugu) idazteagatik.
  3. Amnistiaren Aldeko Batzordeen kartela Josuren argazkia eta "Agur eta Ohore" txioa egiteagatik[4].

Bizitza pertsonala aldatu

Andekak neskalaguna du eta bi semeren aita da[5].

Erreferentziak aldatu

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu