Borja Gómez
Pedreñako traineru patroia
Borja Gómez Raba (Pedreña, 1984ko abuztuaren 29a) traineru estropadetako patroia da. Espainiako bi txapelketa irabazi ditu besteak beste.
Borja Gómez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Pedreña, 1984ko abuztuaren 29a (40 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | arraunlaria |
Kirol ibilbidea
aldatuPedreñakoa izanik herriko taldean hasi zen arraunean. 2005ean Kontxako bandera irabaztear egon zen, denborarik onena egin baitzuen. Baina Oriori traba egiteagatik deskalifikatua izan zen. Hurrengo urteetan ere goi mailan ibili zen Pedreña eta bi aldiz hirugarren egin zuen Kontxan. 2014an TKE Ligatik jeitsi egin zen.
2017an Zierbenak fitxatu zuen eta goi mailako taldea osatu zuten. Kontxa irabaztear izan ziren 2018an, segundu bakarrera gelditu baitziren. Baina garaipen ugari eskuratu ditu txapelketatan, tartean Espainiako bi txapelketa eta Euskadiko bat.
Taldeak
aldatuTaldea | Urteak |
---|---|
Pedreña | 1999-2016 |
Zierbena | 2017- |
Palmaresa
aldatu- Kontxako Bandera:
- Bigarrena (1): 2018.
- Hirugarrena (2): 2006, 2011.
- TKE Liga:
- Hirugarrena (1): 2018.
- Laugarrena (2): 2005, 2006.
- Espainiako Txapelketa (2): 2018, 2020.
- Kantabriako Txapelketa (1): 2007.
- Euskadiko Txapelketa (1): 2020.
- Euskadiko distantzia luzeko traineru txapelketa (4): 2016, 2018, 2019, 2020.