Ireki menu nagusia

Amaia Riouspeyrous[1] (Donapaleu, Nafarroa Beherea, 1984 -) Euskal Herriko kantaria da. Folk eta pop rock estiloetan aritzen da eta Anhauzen bizi da.

Amaia Riouspeyrous
Bizitza
Jaiotza Donapaleu1984  (34/35 urte)
Herrialdea  Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak abeslaria
Genero artistikoa folk musika
Musika instrumentua ahotsa
Artikulu hau Euskal kantariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Riupeirós».

BiografiaAldatu

Aita Anhauzekoa du eta ama Ezterenzubikoa. Ikasketak Garaziko ikastolan eta Baigorriko kolegioan hasi zituen; goi mailakoak (Gizarte Laguntzailea) Parisen egin zituen eta egun Baionako ospitalean egiten du lan.

Bederatzi urterekin 1993an Euskal Herriko Haur Kantu Txapelketan parte hartu zuen Okarrina taldearekin eta harrezkero abesteari ekin zion. Hamasei urterekin ETBren Izar gazte bila saioan esku hartu zuen. 2008an France Bleu irratiak, Agorila diskoetxeak eta Baionako Luna Negra kabaretak artista berrientzat antolatutako Tremplin lehiaketa irabazi zuen eta horrek grabaketak egiteko ateak zabaldu zizkion.

2013an bigarren diskoa plazaratu zuen, Milaka.

DiskografiaAldatu

MusikariakAldatu

  • Philippe Albor: gitarra akustikoa.
  • Alain Fischer: bateria.
  • Patrick Fischer: gitarra akustikoa eta elektrikoa.
  • Xabi Fischer: teklatuak.
  • Alain Hirigoien: baxua.

ErreferentziakAldatu

  1. Okzitanierazko jatorria duen deitura da; grafia arautuan Riupeirós (riu=ibai, pèira=harri) idatzia, rius plurala delarik.
  2. Diskoa Agorilaren webgunean.

Kanpo loturakAldatu


  Artikulu hau Nafarroa Behereko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.