Miguel Martinez de Lezea

txistularia

Miguel Martinez de Lezea Laskurain (Villabonan, 1893ko martxoaren 20a - 1984) gipuzkoar txistularia izan zen.

Miguel Martinez de Lezea
Bizitza
JaiotzaVillabona-Amasa1893ko martxoaren 20a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza1984 (90/91 urte)
Jarduerak
Jardueraktxistularia

Villabonako eta Urretxuko txistulari banda zuzendu zituen, 1925ean Tolosako 1. txistulari plaza oposizioz atera baino lehen. Bere lehen lana Tolosako Inauterietako Alboradako piezak ahaztu eta deformatu gabe salbatzea izan zen, ordu arte partitura idatzirik ez zutenak. 1928an Donostian lehen saria jaso zuen Tolosako bandak. 1930ean Gure Txokoa orfeoiaren zuzendari jarri zen. 1925etik 1972ra egon zen Tolosako bandan eta akademian zuzendari. 1961ean txistu klaseak ematen hasi ziren Tolosako musika akademian. Urte horretan Miguelek txistu1. postua utzi eta silbotearekin hasi zen (bere seme Antoniok ordezkatu). 1963an omendu zuen herriak. 47 urtetan sanferminetara joan zen txistu jotzera. 80 urte beteak zituela erretiratu zen. Bere bi semek, Miguel eta Jesus, Iñaki Letamendia eta Jose Ramon Garikano ikasleek osatu zuten talde berria.

1984ean hil zen 91 urterekin. Obra ugari konposatu edo instrumentatu zituen eta sariak irabazi zituen bere ibilbidean. 2009an Juan Garmendia Larrañagak bere biografia bat idatzi zuen.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. «Eusko Ikaskuntza» www.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-04).

Kanpo estekak aldatu