Inaxio Esnaola Aranzadi
(«Iñaki Esnaola Aranzadi» orritik birbideratua)
Iñaki Esnaola Arantzadi (Donostia, 1984ko uztailaren 1a) gipuzkoar kazetari eta aktorea. Txikitan hasi zen antzerki munduan eta telebistara "Telletxea's Txou" (ETB1) magazinaren bitartez egin zuen salto. Gerora, Gente Pez filma egin eta beste zenbait telesailetan parte hartu du. Honez gain, kazetaritza musikalean dihardu nahiz eta beste zenbait gaitan lan egin.
Inaxio Esnaola Aranzadi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1984ko uztailaren 1a (40 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea eta kazetaria |
Musika kazetaritza
aldatuEntzun! eta Xirika aldizkarietako kolaboratzailea da eta Berria egunkarian eta Badok webgunean ere ugari dira bere artikulu eta kritikak. Bereziki Euskal Herriko heavy metal musikan aditua daː Herriko Burdina webzinearen sortzaile eta arduraduna da, hain zuzen, musika horri buruzko gune euskalduna.
Aktore gisa egindako lanak
aldatuAntzerkia
aldatu- Zenbait obra Zurriola Antzerki Eskolan.
Telebista
aldatu- Pilotari, telesaila (ETB 1)
- La Vida de Rita, telesaila (TVE 1)
- Hospital Central, telesaila (Tele 5)
- Hamaika Korapilo, magazina (ETB 1)
- Telletxea's Txou, magazina (ETB 1)
Zinema
aldatu- Road Spain, film luzea (2007)
- Gente Pez, film luzea (2000)
Kanpo loturak
aldatu- Inaxio Esnaolaren musika kritikak Badok-en.
- Herriko Burdina, euskal heavyaren webgunea.
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |