Deron Williams

saskibaloi jokalari estatubatuarra

Deron Michael Williams (Parkersburg, Mendebaldeko Virginia, 1984ko ekainaren 26a) NBAko Utah Jazz taldean antolatzaile moduan aritzen den 191 cm-ko saskibaloi jokalaria da.

Deron Williams

Bizitza
JaiotzaParkersburg1984ko ekainaren 26a (39 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
HeziketaIllinoisko Unibertsitatea Urbana–Champaignen
The Colony High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi jokalaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
Beşiktaş men's basketball team (en) Itzuli2011-2011
Brooklyn Nets2011-2015
Utah Jazz2005-2011
Dallas Mavericks2015-2017
Illinois Fighting Illini men's basketball (en) Itzuli2002-2005
Cleveland Cavaliers2017-2017
Draft NBA Utah Jazz
 
Posizio edo espezialitateaantolatzailea
Pisua91 kilogramo
Altuera191 zentimetro
InfluentziakJason Kidd (en) Itzuli eta Frank Williams (en) Itzuli
deronwilliams.net

Rookie Urtea aldatu

NBAra 2005an heldu zen urte horretako Draftean 3. postuan aukeratua izan eta gero, urte horretan Deronek lehia handia duen jokalariarekin, Chris Paul, ailegatu zen ere NBAra (4.postua). Haien arteko norgehiakoak NBAan urtero ikusi daitezkeen gauzarik interesgarrienetarikoak dira. Williamsek estreinaldiko urtea ordezko jokalaria izanda hasi zuen, baina pixkanaka aulkia utzi eta titular amaitu zuen. Urte horretan batezbeste, 10,8 puntu eta 4,5 asistentziakin bukatu zuen, zenbaki horiek rookie onenen bostekoan sartzeak ahalbidetu zuten. Hurrengo urtetik aurrera Salt Lake Cityko Utah Jazzen liderra da.

All-Star aldatu

2006ean Houstonen egin zen All-star-ean "Rookie taldearekin" parte hartu zuen.(partidua galdu zuen 106 - 96)

2007ean Las Vegasen antolatu zen All-star-ean "Sophomore taldea" (2.urteko jokalariak) ordezkatu zuen (partida irabazi zuen 155 - 114).

2008an New Orleanseko Allstar-ean "Skills Challenge" lehiaketa irabazi zuen Chris Paul, Jason Kidd eta Dwyane Wade menderatuz eta lehiaketako marka hautsiz (25,5 segundo).

2010ean Dallaseko Allstar-ean lehen agerraldia egin zuen mendebaldeko konferentzia ordezkatuz. partidak errekor bat hautsi zuen, 100.000 ikusle baino gehiagoen aurrean jokatu zen, partida futbol amerikarreko Dallas Cowboys taldearen estadioan izan zen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Deron Williams