Audrey Mbugua
Audrey Mbugua (Kenya, 1984) kenyar transgeneroen eskubideen aldeko ekintzaile transgeneroa da. Kenyako Auzitegi Gorenean auzitan ibili da pertsona transgeneroen eskubideen aldeko borrokan[1]
Audrey Mbugua | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1984 (38/39 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | giza eskubideen aldeko ekintzailea eta LGBT ekintzailea |
![]() ![]() |
Transgender Education and Advocacy elkartearen buruzagia da. 2014an Herbehereetako Atzerri Gaietarako ministerioak ematen duen Giza Eskubideen Tulipa sarirako izendatua izan zen bere aktibismoagatik.[2]
AktibismoaAldatu
2014ko uztailean Kenyako Auzitegi Gorenak agindu zion Kenyako GKEen Kontseilu Nazionalari agindu zion Mbuguaren Transgender Education and Advocacy taldea erregistratzea eta prozesu-kostuak ordaintzea.
2014ko urrian Kenyako Auzitegi Gorenak agindu zion Kenyako Azterketa Kontseilu Nazionalari Mbuguaren izena aldatzea agiri akademiko guztietan, bertan Andrew gizonezko izenaz agertzen baitzen.[2]
2016ko ekainean Mbuguak, Transgender Education and Advocacy taldearen kide gisa, oroitidazkia bidali zion Kenyako Senatuari pertsona transgeneroen lege-aintzatespena lortze aldera.
ErreferentziakAldatu
- ↑ (Ingelesez) BBC. (2014-10-07). Kenya court victory for transgender activist Audrey Mbugua. (Noiz kontsultatua: 2017-11-24).
- ↑ a b Migiro, Katy. (2014-10-07). Transgender activist wins landmark case in Kenyan court. (Noiz kontsultatua: 2017-11-24).[Betiko hautsitako esteka]