Kiribati[1], izen ofiziala Kiribatiko Errepublika (kiribatieraz: Ribaberiki Kiribati; ingelesez: Republic of Kiribati), Ozeaniako uharte-estatu burujabea da, Ozeano Barean dagoena, Hawaii eta Australia artean. 1979tik da independentea. 3 milioi kilometro koadrotan sakabanaturik dauden 32 atoloik eta koralezko uharte batek osatzen dute eta, denak baturik, 811 kilometro koadro ditu.[2] 119.940 biztanle zituen 2020an.[3] Hiriburua Hego Tarawa da. Desagertzeko zorian dagoela estimatzen da. Gobernuak populazioa tokiz aldatzeko prozesua hasi du. Batzuen ustez, 10 edo 15 urteren buruan, populazio guztia mugitu egin beharko da.

Kiribatiko Errepublika
Ribaberikin Kiribati
Republic of Kiribati
Ereserkia: Kunan Kiribati (en) Itzuli
Goiburua: Te Mauri, Te Raoi ao Te Tabomoa
("Osasuna, Bakea eta Oparotasuna")

Kiribatiko bandera

coat of arms of Kiribati (en) Itzuli
Geografia
HiriburuaHego Tarawa
1°19′48″N 172°58′12″E
Azalera811 km²
Punturik altuenaBanaba Island (en) Itzuli (81 m)
Punturik sakonenaOzeano Barea (0 m)
KontinenteaUharteetako Ozeania eta Ozeania
MugakideakAmeriketako Estatu Batuak eta Frantzia
Administrazioa
President of Kiribati (en) ItzuliTaaneti Mamau
President of Kiribati (en) ItzuliTaaneti Mamau
LegebiltzarraHouse of Assembly of Kiribati (en) Itzuli
Harreman diplomatikoak Ikusi mapa Wikidatan
Zeren kide
Demografia
Biztanleria119.438
Dentsitatea147,27 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Ezkontzeko adinagenero guztiak: 18
Emankortasun-tasa3,73 (2014)
Bizi-itxaropena68,46 (2020)
Giniren koefizientea27,8 (2019)
Giza garapen indizea0,624 (2021)
Ekonomia
BPG nominala196.150.061,31208 $ (2017)
BPG per capita1.594 $ (2017)
BPG erosketa botere paritarioa254.334.992 nazioarteko dolar (2017)
BPG per capita EAPn2.185,046 nazioarteko dolar (2017)
BPGaren hazkuntza erreala3,2 % (2016)
Inflazioa1,9 % (2016)
Historia
Sorrera data: 1979ko uztailaren 12a
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+686
ISO 3166-1 alpha-2KI
ISO 3166-1 alpha-3KIR
Ordu eremua
Elektrizitatea240 V. 50 Hz.AS/NZS 3112 (en) Itzuli
Internet domeinua.ki
kiribati.gov.ki

Geografia

aldatu

Kiribati osatzen duten uharte eta atoloiak 3 milioi kilometro koadroko eremuan barreiatuak daude, Hego eta Ipar hemisferioetan. Uhartediak hauek dira:

1989an NBEek argitara emandako txosten baten arabera, berotze globalaren eta itsasoko uren mailaren igoeraren ondorioz, urak erabat estali dezake Kiribati, hori eragozteko neurri egokirik hartu ezean.

Historia

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Kiribatiko historia»

Uste da lehenengo gizakiak duela 3000 urte inguru ailegatu zirela. Populazioa Tonga, Samoa eta Fijitik etorri zen eta kultura bateratua sortu zuten uharteetan.

Badirudi XVI. mendean europarrek uharteetako batzuk bisitatu zituztela, baina froga gutxi daude.

Antzina Gilbert eta Ellice izena zuen gaur egun Kiribati denak; britainiarren mendeko protektoratua izan zen 1892tik aurrera, eta britainiar koroaren kolonia bihurtu zen 1915ean; geroago, Fenix eta Line uharteak ere kolonia hartan sartu zituzten. II. Mundu Gerran, Japoniak uharte batzuk hartu zituen eta Tarawan bataila izugarria izan zen Estatu Batuetako Marinen eta Japoniarren artean.

1950. urteko hamarkadan, Britainia Handiak hiru proba nuklear handi egin zituen bertan. 1971. urtean, autonomia lortu zuten eta 1975ean, Gilbert eta Ellicek bi estatu bereizi osatzeko erabakia hartu zuten; Ellice uharteak Tuvalu estatu txikiaren baitan sartu ziren 1978an, eta Gilbert uharteek, berriz, gaur egun Kiribati den estatua osatu zuten 1979an, Fenixekin eta Linerekin batera. Ordukoa da gaur egun indarrean dagoen konstituzioa.

1980ko hamarkadan, lur eremu mugatua zela eta, arazo handia sortu zen biztanleria gehiegi zegoelako. 1988. urtean, 4.700 biztanle tokiz aldatzeko plana iragarri zen. Urte haietan, NBEk Kiribati herrialde txiroenetakoa zela iragarri zuen eta hainbat herrialdek laguntza bidali zuten. Gainera, 1989ean, NBEk herrialdea desagertuko zela esan zuen, itsasoaren gorakadagatik.

Ieremia Tabai izan zen lehenbiziko presidentea. Legeak agintzen zuenari jarraituz, 1991n bere kargua utzi zuen hamabi urteko agintaldia bete zuelarik, eta Teatao Teannaki lehendakariordeak hartu zuen haren lekua. 1994ko hauteskundeetan, Teburoro Tito nagusitu zen. Oro har, eta bere aurretik aginpidean izandako presidenteak bezala, Kiribati kanpora zabaltzera bideraturiko politika eraman zuen aurrera, eta Ozeano Bareko inguruko herrialdeekiko harremanak estutzeko ahaleginak egin zituen.

1999. urtean, Kiribati NBEren parte bihurtu zen. 2002. urtean, polemika handia sortu zen egunkari guztiak itxi zituen lege baten erruz. Horren ondorioz, lehen gubernuz kanpoko egunkaria sortu zen. Hurrengo urtean, lehendakaria berriz hautatu zuten, baina martxoan, boteretik kendu zuten. Urte hartako uztailean hautezkunde berriak egin ziren.

2003an, uztailean, Anote Tong hautatu zuten presidente. Ozeano Bareko ur maila aurreikuspenek dioten bezainbat igotzen bada, ur azpian desagertzeko arriskuan egongo da laster Kiribati; hori zela eta, presidenteak laguntza eskatu zuen nazioartean, irtenbideak aurkitzeko.[2] Zeelanda Berriak laguntza eskaini zien.

2012ko martxoan, Fijiko lan eremuak erosteko plana iragarri zen, biztanleri osoa hara mugitzeko asmoarekin.

Taneti Maamauk 2016ko eta 2020ko bozak irabazi zituen.

COVID-19 pandemia ere iritsi zen Kiribatira. Ozeaniako azken herrialdea izan zen lehen kasua iragartzen.

Gobernua eta administrazioa

aldatu

Indarrean dagoen 1979ko konstituzioaren arabera, errepublika presidentzialista da. Presidentea estatuburua eta gobernuburua da. Parlamentuak (kiribatieraz: Maneaba ni Maungatabu) 46 kide ditu.[4] Aipagarria da ez dagoela alderdi politiko formalik; interes taldeak dira bertakoak, alderdiko buruzagirik edo alderdi egiturarik gabeak.

Demografia

aldatu

Biztanleria

aldatu

119.940 biztanle zituen 2020an.[3] % 90 inguru, Gilbert uharteetan bizi dira. Adinari dagokionez, honela dago banaturik biztanleria: 0-14 urte bitartekoak, % 28,5; 15-24 urte bitartekoak, % 20,2; 25-54 urte bitartekoak, % 40; 55-64 urte bitartekoak, % 6,6; eta 65 urtetik gorakoak, % 4,6.[4] Bizi itxaropena 67,6 urtekoa da: 65 urtekoa gizonezkoena eta 70,3 urtekoa emakumezkoena (2021eko zenbatespenak).[4]

Banaketa etnikoa

aldatu

Mikronesiarrak dira biztanleen % 98,8.[5]

Hizkuntzak

aldatu

Ingelesa eta kiribatiera dira herrialdeko hizkuntza nagusiak.[5] Hala ere, ingelesa ez da ia erabiltzen Tarawa-tik kanpo. Hitz batzuk, europarren kontaktutik sortu dira. Adibide gisa, uharteko jendeak europarrei "Come here" (etorri hona) esaldia entzuten zieten txakurrei esaten. Horrela, haiek "Kamea" hitza sortu zuten txakurra esateko. Berez, txakurra "Kiri" izanik.

Erlijioa

aldatu

Biztanleriaren gehiengoa, % 57,3, katolikoa da. Protestanteak % 31,3 dira, mormoiak % 5,3 eta bahaistak % 2,1 (2015eko datuak).[4]

Osasuna

aldatu

2006. urtean, gobernuak 268 dolar gastatu zituen biztanle bakoitzeko. Urte horretan, Kubako medikuak irleetara ailegatu zirenetik umeen hiltze tasa asko murriztu da. Gaur egun, 1000 jaiotzetik 41 hildako daude.Ur garbia saila da aurkitzen eta osasun arazoak sortzen ditu. Horren ondorioz, hainbat gaixotasun daude. Disenteria, Beherako eta Tuberkulosis-a normala dira biztanleriaren artean. Biztanleriaren bizitza esperantza 67 urte ingurukoa da. Populazioaren 57%-ak erretzen du (munduko tasarik altuena).

Ekonomia

aldatu
 
Kokondoak Abaiang atoloian.

Arrantza izan zen herrialdeko ekonomia jarduera nagusia, baina estatuko arrantza konpainia itxi zenez gero, Kiribatik bere eskumenean duen itsasoko partean arrantza egiteko lizentziak atzerritarrei saltzetik ateratzen dute diru gehiena. Nekazaritzak ere (kokoa, banana, papaia, etab.) pisu handia du bertako ekonomian, baina palmondoa da gehiena lantzen dena, lur gutxi dagoelako eta ez delako oso oparoa; esportaziorako gai nagusiak kopra (kokoaren mamia) eta palmondoaren beste gai batzuk dira. Garai batean fosfato erreserba oparoak izan zituen, baina gaur egun agortuta daude. Ekonomia indartzeko arazo nagusiak, nazio baliabide eskasez gainera, langile trebatuen urritasuna, azpiegitura ahulak eta nazioarteko merkatuekiko urruntasuna dira.

Kultura

aldatu

Kultura anitza dauka, baina uharte guztien artean zenbait ezaugarri bateratu aurkitu daitezke.

Maneaba

aldatu

Maneaba, herriaren erdigunean kokatzen da. Etxebizitzak bezala errektangularra da eta metro erdiko harriz osaturiko kolumna batzuk ditu. Maneabaren arkitektua, gizon zaharra da, normalean, eta Anti espirituarekin hitz egiten du.

Kirola

aldatu

Futbola da kirol nagusia Kiribatin. Selekzioak hainbat partida jokatu ditu 1979tik, eta guztiak galdu zituen 2011ra arte. Estadio nagusiena Bairiki Estatu Estadioa da eta bertan 2500 pertsona sartzen dira.

2004. urtetik aurrera Olinpiar Jokoetan parte hartu du. 2004ko lehenengo Olinpiada haietan hiru kirolari bidali zituen.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
  2. a b Rodriguez, Mikel. XXI. mendeko Atlantidak. Berria, 2011ko irailak 15, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-1-25).
  3. a b 2020 Kiribati 2020 Population and Housing Census provisional figures. Kiribati National Statistics Office, nso.gov.ki (Noiz kontsultatua: 2022-1-26).
  4. a b c d Kiribati. The World Factbook (Noiz kontsultatua: 2022-1-25).
  5. a b Kiribati. Berria Estilo Liburua, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-1-25).

Kanpo estekak

aldatu