Imanol Karmel Uribe Bilbao (San Salvador, El Salvador, 1950eko otsailaren 28a - ) zinema zuzendari, gidoilari, aktore eta ekoizle euskalduna da. Horrez gain, Aiete Producciones ekoitzetxearen jabea da Uribe. Madrilgo Kazetaritza Eskola ofizialean hasi zituen bere ikasketak. 1975ean Zeppo Films produkzio-etxea eratu zuen, 1979an Cobra Films eta geroago Aiete Films. Egiten zituen filmak gai nagusia Euskal Herriko gatazka zen. Adibideak dira El proceso de Burgos, La fuga de Segovia, La muerte de Mikel edota Días contados. Beste gaiak ere ukitu ditu, arrazakeria Bwana filmean, sorginen mundua La luna negran.

Imanol Uribe

Bizitza
JaiotzaSan Salvador1950eko otsailaren 28a (74 urte)
Herrialdea Espainia
 El Salvador
Familia
Ezkontidea(k)María Barranco  (1982 -  2004)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, film-muntatzailea, gidoilaria, aktorea eta zinema ekoizlea
Jasotako sariak

IMDB: nm0881919 Allocine: 4249 Allmovie: p114915 Edit the value on Wikidata

María Barranco aktorearekin alaba bat dauka.

Filmagintza

aldatu
Urtea Filma
1979 El proceso de Burgos
1981 La fuga de Segovia
1983 La muerte de Mikel
1986 Adios pequeña
1989 La luna negra
1991 El rey pasmado
1994 Días contados
1995 Bwana
1998 Extraños
2000 Plenilunio
2002 El viaje de Carol
2007 La carta esférica
2007 ¡Hay motivo!
2012 Miel de naranjas
2015 Lejos del mar
2022 Llegaron de noche

Sariak

aldatu
Urtea Sariak Filma
1994 8 Goya Días contados
1994 Urrezko Maskorra Días contados
1996 7 Goya El Rey pasmado
1996 Urrezko Maskorra Bwana
2021 Ohorezko Mikeldia Segoviako Ihesa La Fuga de Segovia

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu