Eneritz Zabaleta

Lapurdiko legelari eta betsolaria

Eneritz Zabaleta Apaolaza (Baiona, 1984ko uztailaren 4a) Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatean zuzenbideko ikerlaria eta irakaslea da Baionan, baita Lemasen ere bai. Unibertsitate horretan bukatu zituen Zuzenbideko ikasketak 2009an Zuzenbide publikoan doktoretza tesia prestatzen ari da euskararen estatus juridikoari buruz. «Revue de droit linguistique» aldizkari juridikoaren komite editorialeko kidea da.[1]

Eneritz Zabaleta
Bizitza
JaiotzaBaiona1984ko uztailaren 4a (39 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaPaueko eta Aturrialdeko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jardueraklegelaria eta bertsolaria
Enplegatzailea(k)Le Mans University (en) Itzuli
Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatea

Inguma: eneritz-zabaleta-apaolaza-00

Bertsozalea da eta Berria egunkarian errugbiko kronikak idazten ditu.[2]

Legelaria aldatu

«Revue de droit linguistique» aldizkari juridikoaren komite editorialeko kidea da.[1] Euskararen erabilera definitzen duten legeei buruz gogoeta egiteko, Udako Euskal Unibertsitatearen ekitaldi hauetan parte hartu du

Hitzaldiak aldatu

  • 2017: Frantses iraultzaz geroztik hizkuntza politikaren bilakaera. (UEU)[3]

Ikastaroak aldatu

Bertsozalea aldatu

11 urterekin hasi zen bertsozaletzen. Xilabako (Zuberoa, Lapurdi eta Nafarroa Behereko Bertsularien Xapelketa) finalean aritu zen 2010ean eta 2012an eta Bertsolari Txapelketa Nagusian ere hartu zuen parte 2013an.[3][4]

Bertsularien Lagunak Elkarteko diruzain eta Lankuko Administrazio Kontseiluko kidea, 2018tik 2019ra Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaritza taldeko partaide izan zen.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Eneritz Zabaleta - Udaltop - Liferay» Udaltop (Noiz kontsultatua: 2021-05-05).
  2. Zabaleta, Eneritz. «Eneritz Zabaleta» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-05-05).
  3. a b «Eneritz Zabaleta Apaolaza :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-05).

Kanpo estekak aldatu