Alexis Apraiz García del Río, pilota arloan Apraiz deituraz ezaguna (Gernika, Bizkaia, 1984ko abuztuaren 23a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Atzelari jokatzen zuen, Asegarce enpresarekin. Estatistika ofizialek diotenez, 2,00 m luze da, eta profesionaletan ari zela 93 kg pisatzen zuen. Profesionaletako estreinako partida 2006ko abuztuaren 18an jokatu zuen, Gernikako Santanape pilotalekuan; azkena, berriz, 2017ko otsailaren 25ean, Iruñeko Labrit pilotalekuan.[1]

Alexis Apraiz
Bizitza
JaiotzaGernika-Lumo1984ko abuztuaren 23a (39 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakesku huskako pilotaria
Pilota
Debuta2006ko abuztuaren 18a
Erretiratze data2017ko otsailaren 25a
 
Pisua93 kilogramo

Bere pilotari ibilbidean, 2010–2013 bitartean eman zuen mailarik onena, tarte horretan ibili zen indartsuen. Onenekin jokatzen zuen. 2014an, ordea, esku huskako pilotako lehen mailan pilota txikiagoa erabiltzen hasi ziren, eta Apraiz ez zen ondo egokitu material berri horretara.[1]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.