Arrate Orueta

futbolari bizkaitarra

Arrate Orueta Olabarria (Bilbo, Bizkaia, 1984ko abuztuaren 8a) futbolari ohia eta medikua da. Leioako futbol taldean hasi eta gero, Athletic Clubean jokatu zuen 2012an Athleticen emakumezkoen taldea sortu zenetik 2015eko ekain arte; denbora horretan, talde zuri-gorriarekin 270 partida jokatu zituen, 53 gol sartu eta lau Superliga irabazi.[1][2][3]

Arrate Orueta
Bizitza
JaiotzaBilbo1984ko abuztuaren 8a (40 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta medikua
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Sondika Kirol Elkartea1999 / 2000
Athletic Club2002 / 201527053
Euskal Herriko emakumezkoen futbol selekzioa2007 / 2007
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria
Pisua65 kilogramo
Altuera1,74±0,001 metro

Twitter: arraorueta Edit the value on Wikidata

2017an Basaurin emakume futbolarientzako Arrate Orueta kanpusa antolatu zuten.[4][5]

Barakaldoko Gurutzetako Ospitalean errehabilitazioko mediku espezialista gisa lan egiten du.[6] Futbolzalea bai baina futbolaren inguruan dagoen neurrigabekeria ikuspegi kritikoz salatu izan du.[7]

Ibilbide meteorikoa

aldatu

Sondikako taldean hasi zen futbolean 1999an. Hurrengo denboraldian zuzenean pasa zen elitezko taldea zen Leioa taldera. Eta talde bikaina zenez 2002ko irailean bertan Leioa EFT taldea Athletic Club bihurtu zen.[8]

Horrela, Athleticen emakume taldea 2002-03 denboraldian sortu zen, Leioa Futbol Taldeagaz batu zenean. Leioa Taldea bi urte lehenago sortua zen, 2000 urtean, lehenago Sondikako taldean aritzen zen jokalari batzuek klub berria sortu zutenean. Azkenean Sondikako jokalari gehienak talde berrira pasa ziren, eta hori izan zan lehenengo Athletic haren oinarria, hainbat fitxaketa egin baziren ere.[8]

Leioa taldeak ia partidu guztiak irabaziz zituen. Azken mailatik abiatuta nahiko izan ziren bi denboraldi gorengo mailara heltzeko. Eta ez hori bakarrik,azken urte horretan Superligan, jokatzeko aukera eskuratu zuten, eta Athleticek, ikusitakoarekin txundituta zegoena, talde biak batzeko eskaintza bat luzatu zien. Eta Leioak onartu zuen.

2003ko Apirilaren 27an debutatu zuen Arratek Athleticekin, 18 urterekin.

Ez zen bukatu hor bolada ona eta Superligako lehen denboraldi hartan txapeldun geratu ziren. Gainera, partida bi San Mamesen bertan jokatu zituzten, eta horietako azkenekoan, liga eskuratu zutenenean, bete-beteta egon zen. Ezin zen gehiago eskatu, behe-behe mailatik superligako txapeldunak izatera pasa ziren ia partida guztiak irabazita. Amets betean bizi zituzten urte haiek.[8]

Geroago, beste bi urtean jarraian irabazi zuten Superliga. Hala ere, emaitzak ez ziren hasierako denboraldian bezain ikusgarriak; lehen urteko gol festak ohikoak izan ziren, hurrengo bi urteetan berriro irabazi zuten baina nagusitasuna ez zen erabatekoa izan. [8]

Guztira Athleticen 13 denboraldi egin zituen, 270 partida eta 53 gol.[9]

Kirol ibilbidea

aldatu

Estatistikak

aldatu
Taldea Kat. Urtea Liga Kopa UEFA Womens Champions League
Part. Golak Part. Golak Part. Golak
Athletic Club 1. 2014-15 22 5 1 0 - -
Athletic Club 1. 2013-14 5 0 5 0 - -
Athletic Club 1. 2012-13 25 8 2 0 - -
Athletic Club 1. 2011-12 31 6 2 0 - -
Athletic Club 1. 2010-11 24 6 3 1 - -
Athletic Club 1. 2009-10 26 6 2 0 - -
Athletic Club 1. 2008-09 27 5 2 0 - -
Athletic Club 1. 2007-08 16 2 2 1 - -
Athletic Club 1. 2006-07 13 3 0 0 - -
Athletic Club 1. 2005-06 6 1 0 0 3 1
Athletic Club 1. 2004-05 14 3 2 0 6 2
Athletic Club 1. 2003-04 24 3 1 0 3 0
Athletic Club 1. 2002-03 1 0 2 0 - -
Leioa - 2001-02 - - - - - -
Leioa - 2000-01 - - - - - -
Sondika - 1999-00 - - - - -

Lorpenak

aldatu

Errekorrak

aldatu
  1. Erika Vázquez 261
  2. "Nekane" Díez 158
  3. Eli Ibarra 111
  4. "Irune" Murua 106
  5. "Gurutze" Fernandez 89
  6. Iraia Iturregi 64
  7. Yulema Corres 61
  8. Eba Ferreira 55
  9. Arrate "Orueta" 53
  10. "Tzibi" Juaristi 49
Partida gehienetan aritutakoak
Nor Partidak Denboraldiak
Eli Ibarra 413 15
Iraia Iturregi 402 15
Erika Vázquez 399 16
"Ainhoa" Tirapu 358 15
"Nekane" Díez 349 14
"Irune" Murua 314 14
Arrate "Orueta" 270 13
"Tzibi" Juaristi 262 11
"Eunate" Arraiza 255 9
"Gurutze" Fernandez 240 8

Erreferentziak

aldatu
  1. Gaizka Eguzkitza: «Arrate Orueta, futbolari ohia: “Athleticen jokatzeko ametsa bete egin ahal izan dut”»[Betiko hautsitako esteka], Aikor, 2015eko iraila.
  2. (Gaztelaniaz) Asís Martín: «Arrate: "He sido muy féliz haciendo lo que me gustaba en el mejor equipo del mundo"», El Desmarque, 2015-09-23.
  3. (Gaztelaniaz) «El orgullo de las antiguas jugadoras» El Correo 2019-02-01 (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
  4. Ibañez, Maider. (2019-06-17). «Arrate Orueta futbol kanpusak Basauri, Derio, Durango eta Enkarterrietako neskak hartuko ditu» Geuria (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
  5. (Gaztelaniaz) Villapun, Jon. (2016-06-14). «Así fue el campus de fútbol femenino Arrate Orueta Kanpusa en Basauri» Bidebieta (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
  6. (Gaztelaniaz) «Arrate Orueta: "El coronavirus es el rival más difícil al que me he tenido que enfrentar"» Marca.com 2020-03-27 (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
  7. Manterola, Aitor. «Futbola «dagokion» lekuan jarriz» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
  8. a b c d Brea, Unai. (2005-04-01). «Iraia Iturregi eta Irantzu Castillo: "Oraindik gizon mundua da hau"» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2021-03-23).
  9. «Irantzu Castrillo | Jokalaria: Atzelaria | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala» www.athletic-club.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-24).
  10. «Arrate Orueta | Jokalaria: Erdilaria | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala» www.athletic-club.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-31).
  11. www.athletic-club.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-03).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo loturak

aldatu