Byron Haskin (Portland, Oregon, 1899ko apirilaren 22a - Montecito, Kalifornia, 1984ko apirilaren 16a) Ameriketako Estatu Batuetako zinema zuzendaria izan zen, eta hainbat filmetan efektu berezien arduraduna. Zinema mutuan eman zituen aurreneko urratsak, operadore lanetan hain zuzen; film bat edo beste ere zuzendu zuen garai hartan. 1932an Warner Brosekin hasi zen lanean, efektu berezien sailean arduradun nagusi bihurtzeko (1937). Oscar sarietarako izendapen bana jaso zuen, Nathan Levinsonekin batera, The Sea Hawk (1940) eta The Sea Wolf (1941) filmetan egindako lanengatik. Abenturazko zinemarena izan zen batik bat landu zuen generoa, zuzendari lanari berriro ekin zionetik. Hor dira Stevensonen Treasure Island (Altxor uhartea) eleberriareen 1950eko egokitzapena, edota akaso ospe handien eman dion H.G. Wellsen izen bereko lanaren moldapena: The War of the Worlds (1953). Zenbait filmetan George Palekin batera aritu zen lankidetzan.

Byron Haskin

Bizitza
JaiotzaPortland1899ko apirilaren 22a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaMontecito (Kalifornia)1984ko apirilaren 16a (84 urte)
Hezkuntza
HeziketaKaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, argazki-zuzendaria, zinema ekoizlea, gidoilaria eta errealizadorea

IMDB: nm0005738 Allocine: 64455 Rottentomatoes: celebrity/byron_haskin Allmovie: p93679 TCM: 82588 TV.com: people/byron-haskin
Find a Grave: 10784487 Edit the value on Wikidata

Filmografia hautatua aldatu

Zuzendari aldatu

Efektu bereziak aldatu


  Artikulu hau Oregongo biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.