Richard Stone
Sir John Richard Nicholas Stone (Londres, 1913ko abuztuaren 30a – Cambridge, 1991ko abenduaren 6a) britainiar ekonomialaria izan zen.
Richard Stone | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Londres, 1913ko abuztuaren 30a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | Cambridge, 1991ko abenduaren 6a (78 urte) |
Heriotza modua | : pneumonia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Winifred Mary Jenkins (en) Giovanna Saffi (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Westminster School (en) Gonville and Caius College (en) Cambridgeko Unibertsitatea |
Doktorego ikaslea(k) | James Mirrlees Angus Deaton Albert Rex Bergstrom (en) Sigbert Prais (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | ekonomialaria, estatistikaria eta ikertzailea |
Enplegatzailea(k) | Cambridgeko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Econometric Society (en) |
Ikasketak amaituta, broker gisa lan egin zuen Lloyd's konpainiarentzat, 1936tik 1939ra. 1940-1945 bitartean Gerra ministroari lagundu zion ekonomista gisa. Orduan ondu zuen kontabilitate nazionalen sistemei buruzko bere teoria. Gerra amaitzean, unibertsitatera itzuli zen, Cambridgeko Unibertsitateko ekonomia aplikatuko sailaren zuzendari gisa, 1945etik 1955era. Gero, finantza eta kontabilitate irakasle izan zen, unibertsitate horretan bertan, 1955etik 1980ra. Ekonomiako Errege Akademiako lehendakari izan zen 1978-1980 bitartean. 1984ko urrian, Ekonomia Zientzietako Nobel Saria eman zion Suediako Errege Akademiak, kontabilitate sistema nazionalei buruz egindako lanengatik, azterketa ekonomiko enpirikoaren oinarriak errotik hobetzen laguntzen dutelako. Britainia Handira Bigarren Mundu Gerran zabaldu zen teknika hori, John Maynard Keynes ekonomia irakasle handiaren eraginpean. Gerra bukatu zenean, Nazio Batuen zuzendaritzapean, nazioarteko aditu talde baten buru izendatu zuten, kontabilitate nazionalen ereduak prestatzeko eta beste herrialde batzuetan aplikatzeko. Lanik aipagarrienak: The role of Measurement in Economics (1951, Neurketaren papera ekonomian); Social Accounting and Economic Models (1966, Kontabilitate soziala eta eredu ekonomikoak); Mathematical Models of the Economy and other essays (1970, Ekonomiaren eredu matematikoak eta beste zenbait saiakera); Aspects of Economic and Social Modelling (1980, Ekonomia eta gizarte ereduak).
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/11/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu