Andoni Arrizabalaga Basterretxea (Ondarroa, Bizkaia, 1941eko abuztuaren 22a - Couloir Gervasutti, Mont Blanc, Frantzia, 1984ko uztailaren 31) etakide historikoa izan zen, eta jasan zituen torturen kasuan oinarritzen da Itziarren semea abestia.

Andoni Arrizabalaga
Bizitza
JaiotzaOndarroa1941eko abuztuaren 22a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaMont Blanc1984ko uztailaren 31 (42 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak

Bizitza aldatu

Hiru aldiz atxilotu zuten Francoren diktadura garaian. Aurreneko aldian, 1964an, pintaketa batzuk egiten atzeman zuten eta bere esanetan hiru egunez torturatu zuten Bilboko kuartelean.

Telesforo Monzónek idatzitako Itziarren semea abestian aipatutako torturak, ordea, bigarrenez atxilotu zutenean egin zizkioten Arrizabalagari, 1968an.[1] Ondarroan atxilotu eta gero, zortzi egunez torturatu zuten, lehenbizi Ondarroako bertako kuartelean, Zarauzkoan gero. Horren ostean Donostiako Antigua auzoan zegoen Guardia Zibilaren kuartelera eraman zuten, eta beste hamalau egun izan zuten han.

Burgosko prozesua baino 14 hilabete lehenago heriotzara kondenatua izan zen, molotov koktel bat hutsik zegoen Guardia Zibilaren kotxe batean sartzeagatik. Zigorra kommutatu zioten. Azkenik, 1977an amnistia eman zioten.

Kartzelatik irten ostean mendizaletasunari eutsi zion. 1984ko uztailaren 31n istripu batean zendu zen, Gerbasutti pasabidea eskalatzen ari zela, Mont Blanc mendian (Frantziako Alpeak). Berarekin batera, 25 urteko Iurretako Jose Ignacio Mazaga Azpitarte "Txasio" ere hil zen.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. Joseba Sarrionaindia: «Itziarren semea askatua», Argia, 739. zenbakia, 1977-05-22.
  2. (Gaztelaniaz) Unzueta, Patxo. (1984-08-01). «Muere en accidente en los Alpes el ex 'etarra' Arrizabalaga» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-08-01).

Kanpo estekak aldatu