Rafael Virasoro (Santa Fe, 1906 - ibidem, 1984ko azaroaren 1a[1]) argentinar filosofoa izan zen. Giza errealitatearen norabide etikoan jarria du bere filosofiaren erdigunea. Schelerren eta N. Hartmannen balioen teorian oinarritzen da haren etika: gizaki orok du balioak ikusteko eta hobesteko modu bat, eta erabaki horiek markatzen dute gure patua eta bokazioa; horrek ez du esan nahi gizakiak bere baitan itxi behar duenik, bestea, hurkoa, baita beti geure ekintza moralaren jomuga.

Rafael Virasoro
Bizitza
Jaiotza 1906
Herrialdea  Argentina
Heriotza 1984ko azaroaren 1a (77/78 urte)
Jarduerak
Jarduerak filosofoa

Lan nagusiak hauek dira:

  • Envejecimiento y muerte (1939, Zahartzea eta heriotza)
  • La ética de Scheler (1942, Schelerren etika)
  • Vocación y moralidad (1949, Bokazioa eta moraltasuna)
  • Libertad y valores (1954, Askatasuna eta balioak)
  • Introducción a la fenomenología de Husserl (1955, Husserlen fenomenologiarako sarrera)
  • Ensayos sobre el hombre y sus problemas (1955, Gizakiari eta bere arazoei buruzko saiakerak)
  • Existencialismo y moral (1957, Existentzialismoa eta morala)
  • La conciencia moral y los valores (1963, Kontzientzia morala eta balioak)

ErreferentziakAldatu