Gorka Bereziartua
kazetari espainiarra
Gorka Bereziartua Mitxelena (Hernani, 1984), kazetari euskalduna da. Eremulauak webgunean eta Argian lan egin izan du. Batez ere kultur gaiak landu izan ditu, eta gai horiek bere blogean ere lantzen ditu, Boligrafo Gorrian. 2011 eta 2013 urteen artean, euskarazko lehen bideo-kanal jarraituetako batean parte hartu zuen, Beranduegi delakoan.[1]
Gorka Bereziartua | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Hernani, 1984 (38/39 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | euskara |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
![]() ![]() ![]() |
Rikardo Arregi Kazetari Gaztea Saria irabazi zuen 2009an, Argia aldizkarian argitaratu zituen lanengatik[2].
Erreferentziak Aldatu
- ↑ «Gelditu makinak, benetan» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-01-28).
- ↑ Gorka Bereziartua kazetari hernaniarrak irabazi du Ricardo Arregi Kazetari Gaztea Saria. (Noiz kontsultatua: 2018-01-28).
Kanpo estekak Aldatu
- Boligrafo Gorria, Gorka Bereziartuaren bloga.
- Boligorria, Gorka Bereziartuaren Twitter kontua.