Paul Urkijo

Euskal gidoilari eta zuzendaria

Paul Urkijo Alijo (Gasteiz, 1984ko ekainaren 22a) arabar gidoilari eta zinemagilea da.[1]

Paul Urkijo

Bizitza
JaiotzaGasteiz1984ko ekainaren 22a (39 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria eta film-zuzendaria

paulurkijoalijo.com
IMDB: nm4807465 Facebook: paulurkijoalijo Twitter: PaulUrkijo Instagram: paulurkijoalijo Vimeo: user1528106 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

2017an Errementari, bere estreinako film luzea, aurkeztu zuen Sitgesko Fantasiazko Zinemaldian. Filma, Lehen Karlistaldiaren garaiko Arabako herrixka batean girotua, Arabako euskalkian grabatu zuten Koldo Zuazo hizkuntzalariaren laguntzaz.[2]

2022ko udazkenean, Euskal Herrian orain arte egindako ekoizpenik handiena zuzendu du, Irati, filma, haren bigarren pelikula luzea[3]. 2023ko otsailean, zinema aretoetan aurkeztu da, eta hasieratik sekulako arrakasta izan du.[4]

Hortzak metal taldeko abeslaria ere bada eta 2021ean Heriotza ala hil diskoa atera dute.

Filmografia aldatu

Zuzendutako filmak aldatu

Diskografia aldatu

Hortzak aldatu

  • Heriotza ala hil (2021, autoekoizpena)

Erreferentziak aldatu

  1. «Aizu! AEKren aldizkaria - Paul Urkijo: “Bihotzean, erraietan, sentitzen duzunarekin egin behar da aurrera”» aizu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).
  2. Erostarbe, Gorka. (2017ko urriaren 28a). «Nahiago dut munstroak fisikoki ikustea zineman» Berria (Noiz kontsultatua: 2017ko urriaren 28an).
  3. Sarasola, Ainhoa. «Maitasun istorio bat bere plaza kutunean» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).
  4. Ostolaza, Paulo. «'Irati'-rena da euskarazko film batek inoiz izan duen estreinaldirik arrakastatsuena» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).
  5. Imaz, Andoni. ««Filma egiteko hautuak erraietatik eta bihotzetik eraman nau»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-02-27).
  6. Gorraiz, Uxue Rey. «Paul Urkijoren 'Irati' filmak bi sari jaso ditu Sitgesko jaialdian» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu