Emily Baldoni

aktore suediarra

Emily Baldoni, jaiotza izena Emily Malou Foxler (Uppsala, 1984ko abuztuaren 3a) aktore suediarra da. Coherence filmean Emilyren rola betetzeagatik da ezaguna, baina telesail askotako ataletan hartu du parte.

Emily Baldoni
Bizitza
Izen osoa Emily Foxler
Jaiotza Uppsala1984ko abuztuaren 3a (35 urte)
Herrialdea  Suedia
Familia
Ezkontidea(k) Justin Baldoni  (2013 -
Jarduerak
Jarduerak aktorea
IMDb nm2032150

BiografiaAldatu

2005ean The Elephant's Room laburmetraian agertu zen aurrenekoz eta 2007an CSI: NY telesaileko atal batean. Ordutik telesail ezagun ugaritan atal bakarreko pertsonaiak egin ditu, hala nola How I Met Your Mother, CSI: Miami, Bones, The Mentalist, Rizzoli & Isles, Mad Men, Castle... 2010 urtean Legend of the Seeker telesaileko hiru ataletan agertu zen eta telesailaren azken atalean paper protagonista izan zuen gainera[1]. Reckless telesailean ere 4 ataletan agertu zen 2014an[2].

Bitartean hainbat filmetan ere hartu du parte eta 2013an Coherence filmeko protagonista izan zen Maury Sterling-ekin batera[3]. 2019an senarrak zuzenduriko aurreneko pelikulan agertzen da, Five Feet Apart filmean hain zuzen ere[2].

Bizitza pertsonalaAldatu

2013ko uztailaren 27an Justin Baldoni aktore eta zuzendariarekin ezkondu zen eta haren abizena hartu zuen[4]. Los Angeles hirian bizi dira eta alaba eta semea dituzte[5].

FilmografiaAldatu

FilmeakAldatu

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
2005 The Elephant's Room neska laburmetraia
2008 Killer Pad Lucy
2008 Grizzly Park Bebe
2009 Ghosts of Girlfriends Past Nadja
2009 16 to Life Tatiana
2010 The Lost Tribe Anna
2011 Identical Shelly Worth
2012 Hidden Moon Susan
2013 Automotive Lonely
2013 Coherence Emily protagonista
2016 Criticsized Clare Donaldson
2018 Snapshots Allison
2019 Five Feet Apart Julie

TelebistaAldatu

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
2007 CSI: NY Emma Blackstone atal batean
2008 Burn Notice Katya atal batean
2008 How I Met Your Mother Claudette atal batean
2008 Crash Kathy atal batean
2009 CSI: Miami Cynthia Lang atal batean
2009 Without a Trace Monica Swall atal batean
2009 Hallo Hollywood Charlotte Westerlund
2009 Bones Lena Brodsky atal batean
2009 CSI: Crime Scene Investigation Pam Harris 2 ataletan
2010 Deadly Honeymoon Kim Telefilmea
2010 Legend of the Seeker Nicci ahizpa hiru ataletan
2010 Three Rivers Jill Hollis atal batean
2010 The Mentalist Heather Rade atal batean
2011 Human Target Julia atal batean
2011 Chaos Masha Dratchev atal batean
2011 Rizzoli & Isles Sage Molette atal batean
2012 Rules of Engagement Stephanie atal batean
2012 Mad Men Emily atal batean
2012 Left to Die Shannon telefilmea
2013 The Glades Lily Truster (Inna Szabo) atal batean
2013 Castle Svetlana Renkov atal batean
2013 Mob City Claire Harmony atal batean
2014 Agents of S.H.I.E.L.D. Sofia atal batean
2014 NCIS: Los Angeles Olivia Brunson atal batean
2014 Major Crimes Cynthia atal batean
2014 Reckless Nancy Davis 4 ataletan
2015, 2019 Jane the Virgin klasekidea, Runner Friend 2 ataletan
2016 JustBoobs Sketch atal batean

AntzerkiaAldatu

Urtea Filma Pertsonaia
1999 Macbeth -
2000 Café Surprise -
2001 The Family Linn
2002 Easter Wedding Malin
2003 Yerma -
2003 Bloo Wedding -
2003 The House of Bernarda Alba Magdalena

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) «Legend of the Seeker | TV Guide» TVGuide.com . Noiz kontsultatua: 2020-04-04.
  2. a b SensaCine.com.mx. «Emily Baldoni» SensaCine.com.mx . Noiz kontsultatua: 2020-04-04.
  3. «Fantastic Fest 2013: James Ward Byrkit & Emily Foxler on Coherence» web.archive.org 2016-09-17 . Noiz kontsultatua: 2020-04-04.
  4. (Gaztelaniaz) «Media hora pidiéndote la mano» ELMUNDO 2013-10-31 . Noiz kontsultatua: 2020-04-04.
  5. (Ingelesez) «Boy Oh Boy! Jane the Virgin Star Justin Baldoni and Wife Emily Welcome Son Maxwell» PEOPLE.com . Noiz kontsultatua: 2020-04-04.

Kanpo estekakAldatu